Nola dekoratu nerabeen gela modan dagoen hori izan dezan
Nerabeen logela dekoratzea zaila izan daiteke. Lehenik, zurea ez den logela dekoratzen ari zarelako. Nerabeen logelaren dekorazioan protagonistak ere parte hartu behar du, hasiera-hasieratik, eta logela berrirako erabakiak hartzen lagundu behar du. Adibidez, nerabeen logelak elkarrekin ikusi ditzakezue, eta berea dekoratzeko ideiak hartu.
Bigarrenik, nerabezaroa garai zaila delako, bai haientzat bai zuretzat. Aldaketa ugari daude, eta nerabeen logelako dekorazioa aldaketa horietara egokitu behar da: puff-ak edo lagunekin lurrean botata egoteko koltxonetak, inor lotara geratzen denerako habia-ohea, eta ikasteko idazmahaia… Ikus dezagun nola egin hori guztia.


1- Dekorazioa bere gustukoa izan dadin, bat etorri behar da bere izaerarekin
Logela bere gustukoa izan dadin, bertan biziko den pertsona txikiaren izaera islatu behar du. Tira, dagoeneko ez da hain txikia. Asko hazi da. Bere gustuak, seguruenik, aldatu egin dira, eta orain ez zaizkio peluxeak eta pastel-koloreak gustatzen; edo agian bai. Altzariez eta hormen koloreaz gain, atsegin dituen zorro nordikoak aukeratzea modu aproposa izan daiteke logela pertsonalizatzeko.
Lo egiteko, ikasteko eta lagunekin egoteko gunea
2.1 Lo egiteko gunea
Alde batetik, atsegin duten eta patxadaz atseden hartzen lagunduko dien banako ohea aukeratu behar da. Hori da logela baten helburu nagusia. Baina, horrez gain, aukera erosoa bilatu behar da lagunen bat lotara geratzen den egunetarako.
2.2 Nerabeen logelan ikasteko gunea izatea ezinbestekoa da
Bere bizitzaren garai horretan ordu mordoa egongo da idazmahaira eserita, beraz, funtsezkoa da argi egokia ematen duten mahai-lanpara praktiko eta polita izatea.
Ikasteko oinarrizko beste elementu bat idazmahairako aulkia da. Gehien gustatzen zaiena aukeratu behar da, baina erosoa ere izan behar da, jarrera egokia izan dezaten.
Eta hori ez da dena, askoz gehiago dago. Bideo honetan erakutsiko dizugu nola eraldatu dezakezun umearen logela nerabe baten logela izan dadin:

Ez ahaztu gure bizkar-zorroei begiratua botatzeaz; zure seme-alaba nerabeak bat nahi izango du, ziur.
Ilusio handia egiten digu bezeroek gure produktuak sormenaz erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere bai! Hori bai, kontuan izan IKEA-ko produktuak eraldatzen badituzu ezin izango direla berriz saldu, ez eta jatorrizko helbururako erabili ere; hori dela eta, berme komertziala eta produktua itzultzeko eskubidea automatikoki indargabetuko dira.