Nola dekoratu etxea kandelekin aurtengo Gabonetan
Ezagutu gure dekorazio-ideiak Gabonetarako kandelekin! Argiztapen erosoa eta etxekoia lortuko duzu hain berezia den sasoi honetan.


Gabonak heldu dira! Garai honetan denbora asko igarotzen dugu etxean familia eta lagun artean. Ba al dago etxearen eta konpainia onaren berotasuna baino hobeagoa den ezer? Horregatik, urteko garai honetan, argiztapenak paper garrantzitsu bat dauka etxean argi-zerrenda, faroltxo eta kandelei esker! Aurtengo Gabonetan etxea kandelekin dekoratzeko inspirazioa har dezazun gurekin etortzea nahi dugu. Kandelek Gabonetako ukitu goxo eta eroso bat emango diote etxeari, beste argiztapen-motek ez bezala.
Armiarma lanpara bat Gabonetako jatorduak eta afariak argiztatzeko
Gogoratzen al dituzu sabaiko armiarma zaharrak? Badakizu joera zahar guztiak bueltan datozela eta guk hau berreskuratu dugu Gabonetako jatorduak (eta gainerako urtekoak) argiztatzeko. ÄPPELVIKEN sabaiko armiarmari esker argi elektriko funtzionala kandelen ingurune-argiztapenarekin konbina dezakezu.
Alde batetik, bonbilla elektrikoak jar ditzakezu erdiko osagarrian gela guztia argiztatzeko eta ekitaldia amaitzen doan heinean, intentsitatea murriztu daiteke edo lau besoetan kandela edo argimutilak jarri. Aukera on bat LED kandelak dira, argazkian ikus ditzakegun LJUSANDE kandelak adibidez.
Azken finean, guztioi gustatzen zaigu gela berean behar ezberdinetarako argiztapen on bat izatea, eta hori da hain zuzen ere lanpara honek eskaintzen diguna zailtasunik gabe. Aurtengo Gabonetan probatzera animatzen zara?
Kandelatxo gorriak ezinbestekoak dira!
Liluratzen gaituzten Gabonetako kandelarik badago, gorri kolorekoak dira. Diseinua, forma edo tamaina zeinahi ere den, jarri guztiek ikusteko moduan: apalategi, komoda edo mahai batean, adibidez. Trikimailu bat zenbait kandela erretilu batean elkartzea da. Hala, dekorazio-ukitu mesedegarri bat emateaz gain, kandelaren argizaria altzarietan erortzea saihestuko duzu.
Kandelak, berez, dekorazio izan daiteke (edo ez...).
Gabonetako dekorazio apalagoa eta dotoreagoa nahiago baduzu, sasoiko ohiko kolorerik gabe, erabili kandelak dekorazio gisa. Hau da, etxea gehiegi apaindu gabe ukitu bero eta eroso hori emateko modu gisa.
Hori bai, beti osagarri- eta dekorazio-mota askorekin konbina ditzakezu urteko garai honetan emaitza apal eta ikusgarri bat sortu nahi baduzu. Konbina itzazu kandela, argimutil eta euskarri mota ezberdinak emaitza are eta deigarriagoa izan dadin.
Usainek gogoa suspertu dezakete. Adibidez, kanela edo iltzearen usainek Gabonak ekartzen dizkidate gogora; beraz, usain horiek dauzkaten kandelak bilatzen ditut».”
Stina Lanneskog, diseinatzailea
Lurrindun kandelak gogo-aldarte ezberdinetarako
Lurrindun kandelen zaleek badakite kandelak etxea usainez betetzeko modu paregabea direla. Baita sentsazio ezberdinak sortzeko ere, aukeratutako usainaren arabera.
Bergamota-lorea, pinua eta goroldioa, mendiaren airea, banilla, kanela, udazkeneko hostoak edo sagar berdea IKEA taldean dauzkagun lurrindun kandelen usain batzuen mordoaren adibide batzuk baino ez dira eta urteko garai honetan pizteko ezin hobeak dira.
Ba al zenekien izpiliku-usainari esker baretasun-sentsazioa lortu dezakezula, banillak gelak atseginagoak eta erosoagoak egiten dituela eta kanela ospakizunei usaina emateko erabiltzen dela? Probatu egokiera bakoitzerako gehien gustatzen zaizun usaina topatu arte!
Zer deritzozu aurtengo Gabonetan LED kandelak dekorazio gisa erabiltzeari?
Badakigu ez dagoela benetako kandela baten sugarra den bezalako gauzarik. Pizteak sortzen duen sentsazioa, berez, gozamen hutsa da.
Egia da, hala ere, ezin ditugula beti etxean piztuta uzten ditugun kandela guztiak zaindu edo ezin garela horietaz arduratu. Horregatik, umeak badituzu edo besterik gabe ez badituzu kandelak etengabe zaindu nahi, LED kandela-sortak eskura ditzakezu. Seguruak izateaz gain, oso politak dira modelo ezberdinak konbinatzen direnean beste dekorazio-mota gehigarri batekin multzo harmoniko bat osatzeko, kasu honetan bezala.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.