Saltatu

Nola areagotu ongizatea etxean landareekin

Gure etxeetan landareak edukitzeak ondo sentiarazten gaitu, baina horrez gain, benetan osasungarria ere izan daiteke (segi irakurtzen gehiago jakiteko). Ikusi nola areagotu ongizatea etxean landareekin eta apuntatu gelak berdez apaintzeko gure aholkuak! 

Sortu zure gela berdea

Berdeak ondo sentiarazten gaitu. Zientziak eta neuroarkitekturak ere badiote. Adituek "biofiliaren hipotesia" deitzen diote.Landare gutxi batzuekin edo beste elementu natural batzuekin, hala nola natura gogora ekartzen dizkiguten altzari edo zurezko zoruekin, nahikoa izan daiteke ongizatea eskaintzen digun etxe bat lortzeko.Ongizate pertsonalerako txoko bat prestatzeko gure errezeta: jarri zure eserleku gogokoena leiho baten ondoan, bete hutsune guztiak landareekin, gehitu lanpara bat eta mahai osagarri bat, eta osatu ehun leunekin.

Apaindu zure logela landareekin

Landareak ohe-lagun bikainak dira. Airea freskatzen eta garbitzen laguntzen dute, eta ikusmena alaitzen digute nagiak ateratzen ditugun bitartean. Baliteke inoiz entzun izana logelan landareak edukitzea ez dela gomendagarria, gauean oxigenoa lapurtzen omen digutelako. Zientziak ez du mito hori abalatzen, ordea. Landareek oxigeno pixka bat baino ez dute behar gauez eta, hala balitz, zer gertatzen da gela batean beste pertsona batekin lo egiten duzunean? Zure logela beldurrik gabe landareekin apaindu dezakezu. Gainera, gure espazioei kolorea eta bizia emateaz gain, erlaxatzen eta gure ongizatea areagotzen ere laguntzen digute!

Eman bizi pixka bat txokoei

Etxe batean, beti daude arreta pixka bat gehiago eskaini diezaiekegun txokoak. Mahai batekin, banku batekin edo landarez betetako apalategi batekin erraz bihur daitezke logelako erdigune, baita toki gutxi badugu ere. Efektua areagotzeko, gehitu argi asko ematen duen zutikako edo mahaiko lanpara bat.

Hemen dituzu etxeko ongizatea areagotzen lagun dezaketen barrualdea diseinatzeko zenbait jarraibide!

Sortu lorategi bertikal bat

Eguzki-argia oso baliabide mugatua izan daiteke etxe batean, egongelan, bainugelan edo sukaldean, batez ere. Eguzki-argia dagoen tokian, banatu espazioa bertikalki. Probatu apal bat jartzen atondoan, korridorean edo landare batzuk altueran jartzeko eta zure lorategi bertikala sortzeko leiho bat duzun edozein tokitan!

Lorategi bat poto barruan

Negutegi bat sortzeak ez du zertan arazo bat izan. Guztiz kontrakoa ere izan daiteke. Jar itzazu landareak potoetan atentzioa emango duten apaingarriak sortzeko. (Ez ahaztu noizean behin aireztatzeaz). Aukeratu zainketa handirik behar ez duen landare zukutsua edo antzekoren bat!

Ezagutzen al duzu gure programa, Formando hogar? Hainbat aditurekin hitz egin dugu gure emozioekin, bizimoduarekin eta etxeko bizikidetzarekin lagun gaitzaten. Ikusi ideia eta aholku gehiago etxeko ongizatea areagotzeko!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.