Saltatu

Nola apaindu terraza giro lasaigarri baterako

Gustatuko litzaizuke zure terrazak udako dekorazio benetan erosoa edukitzea? Ez galdu atseden hartzera eta lasaitasunera gonbidatzen zaituen terraza bateko tour txiki hau. Ikusiko duzunez, terraza erraz apain dezakezu estilo bero eta oso atsegin batekin. Ez itzazu galdu!

Terraza eroso baterako oinarrizkoak

Kanpoko munduarekin konektatuko gaituen eremu bat edukitzea, edozein tamainatakoa izanda ere, abiapuntu handia da deskonektatzeko, erlaxatzeko eta aisialdiaz gozatzeko gune bat lortzeko. Nola lortu dugun erakutsiko dizugu hemen.

Terraza honetan, ukitu bohemio bat duen dekorazio-estilo bat aukeratu dugu. Izan ere, joera hori ezin hobea da terraza bat ukitu informal eta erromantiko batekin apaintzeko, ezta?

Kasu zehatz honetarako oinarrizkoak ehunak izan dira nagusiki. Hauek dira etxeko edozein txokori berotasuna eta nortasuna emateko funtsezko elementuak, eta, gainera, apaintzeko modurik merke eta errazenetako bat dira. Gero, osagarri txikiak gehitu ditugu, hala nola landare batzuk, natura falta ez dadin, eta, azkenik, apaingarri batzuk.

Nola apaindu terraza ehunekin

Terraza hau leku atseginago bat bihurtzeko, kanpoko kuxinak jartzen hasiko gara. Hauek ezin hobeak dira gure terrazaren estiloa eta itxura berritzeko, gehiegi gastatu gabe. Gainera, aire zabaleko eremuetarako espezifikoak direnez, denbora luzeagoan mantentzen dira berri, eguzkia eta euria egin arren. Beraz, gehiago iraungo dute! 

Kuxinei esker, terrazak politagoa iruditzeaz gain (chill out terraza ezagunen antzera), erosotasun hori benetan lortuko dugu. Azken batean, zuk ahalik eta denbora gehien han ematea nahi dugu, ezta? 

Hainbat neurritako kuxinak daude terraza edo lorategiko edozein altzarirekin bat etor daitezen (aulkiak zein bankuak); beraz, ez da zaila izango egokienak aurkitzea.

Irudian, ikusten duzunez, kuxin-zorroak tonu urdinetan konbinatu ditugu. Udako kolore horrek lasaitasuna, freskotasuna eta baretasuna ekartzen ditu gogora; kolore gorri itzaliko beste ukitu batzuk ere baditu, tonu hotzak kontrajartzeko eta giroari goxotasun handiagoa emateko tonu perfektua. Zer iruditzen zaizu? Hurrengo argazkian emaitza erakutsiko dizugu.

Apaindu zure terrazako txoko guztiak

Kuxinez gain, jolastu beste ehun batzuekin. Adibidez, tapaki batzuk jar ditzakezu (apartak dira, bai tokia apaintzeko, bai hotza jasateko, gauean hotz egiten badu). Bankuaren gainean laga ditzakezu, edo saski eder eta praktiko batean jaso, eserlekuaren alde batean. 

Pauso bat gehiago eman dezakezu eta kanpoko alfonbra bat jar dezakezu zure oinak erosoago egon daitezen. Gustuko duzu? Kasu honetan, zuntz naturalez egindako bat aukeratu dugu, terrazako gainerako altzariekin bat etor dadin.

Azken xehetasun gisa, ukitu apaingarri bat eman diogu hesiari. Haren tonalitate iluna aprobetxatuz, plater argi batzuk jarri ditugu konposizio hori sortzeko. Gainera, landare polit batzuekin jantzi dugu, berdea zuraren gainean nabarmendu dadin. Beste ideiaren bat? Zure terrazako horma apaindu nahi baduzu, egin argi-girlanda eder baten alde, eguzkia ezkutatzen denean ukitu magiko hori emateko. 

Gehitu osagarriak

Amaitu zure terrazako dekorazioa zure planetarako osagarri erabilgarriekin. Adibidez, bilatu beirazko edalontzi eta botila bat puntu estilotsuago batekin, ura edan eta freskatu ere esperientzia bikain bat izan dadin. Zuntz naturalez egindako banako mahai-zapiak ere gehi ditzakezu, otorduei eta mokadutxoei laguntzeko. Ikusiko duzu xehetasun bakoitzak egiten duela azken emaitza polita eta baretsua izatea.

A! Utzi beste aholku bat ematen. Terrazan egon behar ez duzunean, zure ehunak eta altzariak babestea gomendatzen dizugu, hautsez bete edo hondatu ez daitezen. Horretarako, ez dago lorategiko altzarietarako zorro iragazgaitzak bezalakorik. Osagarriak, baxera bezala, kanpoko armairu txiki baten barruan gorde ditzakezu. Ikusiko duzu zein erabilgarria den!

Zer deritzozu? Jarraitu gurekin, eta ikusi ideia eta inspirazio gehiago, aire zabalean dauden guneei ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Ez galdu ideien sorta berezi hau:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.