Saltatu

Nola antolatu sukaldea toki guztia aprobetxatzeko

Janaria prestatzea gustatzen bazaizu edo hainbeste gustatzen ez bazaizu ere, sukaldea nola antolatu jakitea oso baliagarria izango zaizu sukaldeko zentimetro oro aprobetxatu ahal izateko. 

Antolatu sukaldeko armairuak azken zentimetroa ere aprobetxatzeko
Antolatu sukaldeko armairuak azken zentimetroa ere aprobetxatzeko

Apal, armairu, kaxoi eta sukaldeko altzarien artean gertatzen diren gauza horietaz ari gara, asko baitira. Sukaldeak benetako aditu gisa antolatzeko ideia errazak kontatuko dizkizugu. Izan ere, sukalde txukun eta garbi batek bakea transmititzen du, eta seguruagoa ere bada zure etxerako. 

Denbora gehiegi erabili gabe sukaldea antolatzeko 4 ideia

1- Jarri elikagaiak motaren eta iraungitze-dataren arabera

Ezin dugu ukatu sukaldeko armairuak nahaspilatuta amaitzen direla; ez dugu gogoratzen produktu hori dugun ala ez, eta hiru aldiz erosten dugu, edo iraungi egiten zaigu. Guztioi pasatu zaigu. 

Sukaldeko jaki-tokiko kaosa saihesteko, sukaldeko armairuak antolatzeko modu onena da lehendabizi guztiz hustea.

Jarri potoak, lekariak, pastak, arrozak… mahaiaren gainean eta ordenatu motaren eta iraungitze-dataren arabera. Antzeko ontziak erabiltzea lagungarria izango zaizu.

Apal tolesgarriak erabil ditzakezu guztia antolatuta eta kontrolpean izateko.

2. Sukaldeko tiraderak, zertarako nahi zaituztet

Tiraderak gure ordenaren edo nahaspilaren aliatuak dira. Hobeto antolatzeko, laguntza behar da.

Barrualdeak edo sukalde-antolatzaileak behar ditugu sukaldea berrantolatzen hasten garenean.

Adibidez mahai-tresnen kasuan, ongi etorriko zaizu beti mahai-tresnetarako erretilua izatea. Eltzeen edo horien estalkien kasuan, adibidez, badira bizitza erraztuko diguten elementuak ere.

3- Erabili hormetako biltokiak

Sukaldean toki gutxi baduzu, hormako biltokiak izango dira ordena jartzeko aukerarik hoberena.

Guztia eskura izaten lagunduko dizuten hainbat aukera daude: kakoak, barrak, ontziak eta apalak, eta estiloa eta pertsonalitatea gehituko diote sukaldeari. 

4. Erabili sukaldeko altzari osagarriak 

Uharteak eta sukaldeko orgatxoak sukaldeko altzariak hedatzeko beste aukera oso baliagarri bat dira.  Toki osagarria lortzeaz gain, sukaldea arintzen ere lagunduko dizute, berritze-lanik egin gabe. Toki gehiago duten sukaldeetan, uhartea izango da soluzio hoberena; txikiak, ordea, sukaldeko orgatxo batekin konformatu beharko dira. 

Oso erabilgarriak, praktikoak eta funtzionalak izateaz gain, sukaldeko orgatxoak oso erraz eraman daitezke alde batetik bestera.

Gure lau ideiekin jakingo duzu sukaldea nola antolatu buruhauste handirik gabe. Baina, badaezpada ere, ideia gehiago dituen bideoa utziko dizugu, sukaldea beti txukun izateko: