Saltatu

Noizean behin, eserleku etzangarri batean gogoko duzun musika entzun besterik ez duzu erlaxatzeko

Agian eserleku etzangarri bakar bat ez da bilatzen ari zaren soluzioa galdutako oreka lortzeko, baina erlaxatzen lagun diezazuke. Gogoan izan altzariak soilik ez dizutela lagunduko oreka aurkitzen, berdin dio erosoak diren edo zenbat bota ditzakezun atzera haien bizkarraldeak. Bilatzen ari zaren oreka hori lortzeko, gela apaindu behar duzu arnasa hartu eta indarberritu ahal izateko; ez dio axola ordu bat edo bost minutu ematen badituzu bertan. Beraz, itxi begiak, jarri gogoko duzun erreprodukzio-zerrenda hori eta erlaxa zaitez.

GISTAD eserleku etzangarrian dagoen gizon bat tapaki batekin estaltzen da musika entzuten duen bitartean SYMFONISK wifi-gailu batekin.
GISTAD eserleku etzangarrian dagoen gizon bat tapaki batekin estaltzen da musika entzuten duen bitartean SYMFONISK wifi-gailu batekin.

Oinak deskantsatzeko ordua da

Esnatuta egon, lo-kuluxka azkar bat egin edo loaldi dezente bat hartu nahi duzu? GISTAD eserleku etzangarri paregabeari esker, bizkar zuzena mantenduz eser zaitezke, atzera bota dezakezu bizkarraldea edo guztiz etzan zaitezke leku gehiegi erabili gabe. Ezin hobea da di-da batean erlaxatzeko.

Edonoiz erabil dezakezun tapakia

Tapaki leun bat ezinbestekoa da lo-kuluxka bat egiteko zauden tokian zaudela. Kolore beixeko ODDRUN tapakia aukeratzen baduzu, produktu berezi bat lortuko duzu: tindurik eta lixibarik gabeko kotoiz eginda dago eta hainbat koloretan aurki dezakezu.

Hartu atseden eta edan te pixka bat

YPPERLIG mahai lagungarria da bilatzen ari zaren soluzioa. Urki-zurezko hankak ditu eta oso erraza da hura mugitzea nahi duzun lekura. Horri esker, eskura izango dituzu kikarak atseden hartzen duzunean.

Has dadila musika

Giroan alfonbrek, artelanek edo sofak duten besteko garrantzia du soinuak. Apal gisa erabil daitekeen SYMFONISK wifi-bozgorailuari esker, gelaren soinuak aberastuko dituzu. Horizontalean edo bertikalean jar dezakezu gailu moldakor hau, edo horman instala dezakezu apal gisa erabiltzeko.