Niretzako hiru armairu berezi
Armairurik egokiena bere jabearen beharrak asetzen dituena da. Konponbide hauek praktikoak eta pertsonalak dira. Egitura, adierazpen pertsonala edo guztia hartzen duen bat aukeratu dezakezu.


Erakutsi zerez eginda zauden
Malgutasuna oinarrizkoa izan daiteke, baina ez da bakarra. Zure armairua zure nortasunaren adierazpena izan dadila (adibidez, taburete bat esekigailu bezala erabiliz). Saia zaitez bertan egunero behar dituzun gauzak aurkitzea erraza izan dadila, eta inspirazioa eman diezazula.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Barruko diseinua: Chiara Effroi Lutteri
Argazkiak: Måns Jensen
Testua: Henrik Annemark