Gabonak etxean: Gabonetarako ezinbesteko 7 dekorazio-elementu
Normalean, Gabonetan denbora asko pasatzen badugu etxean familiarekin, aurten, egoerak behartuta, litekeena da are denbora gehiago pasatu behar izatea. Horregatik, dekorazio-hautapen bat prestatu dugu, etxea data hauetako betiko jai-giroz jazteko eta etxean Gabon zoriontsu batzuez gozatzeko dekorazio-hautapen bat prestatu dugu. Eta prezio oso onean!
Aurten denok ohartu gara bizitza asko alda daitekeela denbora gutxian. Horregatik, merezi du edozein ospakizunez baliatzea gertukoenekin egoteko, bizi dugun egoera gorabehera eta nahiz eta etxean ospatu behar. Beraz, Gabon hauetan, etxea pozez betetzera animatzen zaitugu, erakutsiko dizkizugun Gabonetako dekorazioaren ezinbesteko elementuekin. Hoberena? Poltsiko guztietarako aukerak ditugu. Goazen, bada!
1. Gabonetako zuhaitza eta bere apaingarriak
Gabonetako zuhaitza da data hauetan etxe gehienetan lehen postua okupatzen duen ezinbesteko elementua. Tamaina eta forma guztietakoak ditugu, baina zerbait merkea nahi baduzu, leku gutxi behar duena eta apaingarri gutxikoa, txikiago bat aukeratzea gomendatzen dizugu. Argazkikoak 19 cm neurtzen ditu, gutxienez % 30 jatorri berriztagarritik datozen plastikoz eginak daude, eta loreontzia apaintzen duen jutezko xehetasun zoragarri bat dauka, eta efektu atseginagoa ematen du. Txikia izanagatik, gehiago nabarmentzeko, zurezko altzari batean gainean jarri dugu.
Erraz apaindu ahal izango duzu apaingarri gutxi batzuekin. Guk bola gorri, urre-koloreko eta berdeak aukeratu ditugu, eta, azken ukitu gisa, Bizarzuriren figura txiki bat jarri dugu azpian. Zer iruditzen zaizu emaitza?
2. Gabonetan txoko goxo bat sortzeko figura txikiak
Zuhaitzaren protagonismoa nabarmena bada ere, Gabonetako dekorazioa ez du zertan zuhaitzera mugatu. Horregatik, etxeko beste txoko batzuetara hedatu nahi baduzu, argazkiaren moduko txoko politak sor ditzakezu, eta horretarako, bi edo hiru elementu besterik ez dituzu konbinatu beharko. Bikain geratuko da sarreran, egongelan edo, baita, geletan ere, eta ia sosik gastatu gabe.
Gure kasuan, gure VINTER bildumako faroltxo gorri bat jarri dugu kolore bereko kandela lurrindun batekin eta, haren ondoan, platertxo bat jarri digu Gabonetako bi figura txikirekin eta kandela-euskarri zuri txiki bat beste kandela gorri batekin. Ikusten duzun moduan oso erraz eta nahiko merkea, baina dekorazioa gutxi zaindu dela eman gabe.
3. Gabonetako kandelak, etxe atseginagoa lortzeko
Bide horretatik jarraituz, Gabon hauetan etxea dekoratzeko kandelak erabiltzea gomendatzen dizugu. Oso egokiak dira etxe-giro askoz atseginagoa lortzeko, denbora asko pasatuko baitugu etxean, eta kandelek askoz ere gusturago egoten lagunduko digute.
Edozein kandela erabili badezakegu ere, guk Gabonetako bildumakoak erabili ditugu, jai-giroa are gehiago nabarmentzeko etxeko gela desberdinetan. Beirazko kandela-euskarri soil batzuetan jarri ditugu, oso neutroak direnez, oso ongi geratzen direlako kandelen diseinu desberdinekin.
4. Gabonetako ospakizun informaletarako baxera
Iritsi da bazkarietarako eta afarietarako mahaia dekoratzeko txanda, Gabonetako gune nagusietako bat. Zentzu horretan, ohikoa da egutegiko data seinalatu nagusietan arreta jartzea, hala nola, Gabon-gauean eta Urtezaharrean, baina egia da egun hauetan beste hainbat ospakizun ere egiten dira mahai-bueltan.
Horregatik, oraingo honetan, Gabon-ukitua duen baxera bat aukeratu dugu, baina zertxobait informalagoa, oso ongi dagoena oporren hasierako mokaduetarako, Gabonetako gozokiekin kafe bat hartzeko edo lagun ezkutua egiteko. Platerak eta kaiku zuriz osatutako bilduma, Gabonetako apaingarriak dituen botila eta lata batekin batera, konbinazio ezin hobea da. Baxera honen alde ona da, jaiak igarotzen direnean ere, erabiltzen jarraitu ahal izango duzula. Beraz, baxera oso merkea eta erabilera ugarikoa lortuko dugu, urte guztian erabiltzen jarraitu ahal izateko.
5. Eta eguneroko otorduei Gabonetako ukitu bat emateko
Etxean denbora asko egongo garenez, zergatik ez diogu poz txiki bat ematen gure eguneroko otorduei? Hasieran genioen moduan, ez dugu zertan ezer handirik ospatu behar, eta orain inoiz baino gehiago, une txikiez gozatzea erabaki dugu.
Horretarako, aurreko puntuko baxerak ere balio du, eguneko edozein otordurako balio dutelako, baita gosaritarako ere. Baina Gabonetako giro handiagoa emateko, Bizarzuriren erretilu zoragarri eta merkea aukeratu dugu, gure eguneroko otorduak alde batetik bestera emateko erabil dezakeguna, Gabonetako giroa beti agerian edukiz.
6. Koroa bat data berezi hauetarako
Alabaina, ez ditugu ahazten egutegiko egun berezi horiek ere, eta hainbat modutan erabil daitekeen apaingarri bat dakarkigu, jartzen duzun gelari dotorezia handia emateko.
Gabonetako koroa artifizial honen diseinua oso egokia da Gabonetako dekorazio xumea eta naturan inspiratutako nahi duten horientzat. Jartzeko moduetako bat ikusten duzuna da, jangelako mahaiaren gainean soka batzuk zintzilika jarrita.
Edo, mahaian jar dezakezu zuzenean, mahai-erdiko apaingarri gisa. Ikus dezakezun moduan, kasu honetan tonu zuria gailentzen den mahai batekin konbinatu dugu, eta horrela, gure VINTER 2020 bildumako koroa bihurtzen da protagonista bakarra eta Gabon-ukitua emateko arduraduna. Alabaina, oso ongi geratzen da kolore gehiagoko mahai-zapiekin eta baxerekin ere. Bila zabiltzan efektuaren araberakoa izango da!
7. Gabonetako dekorazio natural baterako girlandak
Azkenik eta koroaren lerro xume eta naturala mantenduz, girlanda polit bat proposatzen dizugu etxea dekoratzeko. Betiko espumilioi koloretsuekin gertatzen ez den moduan, girlanda honek Gabon-giro askoz ere sotilagoa emango dio etxeari. Beraz, dekorazio neutroa eta gehiegi kargatzen ez duena atsegin baduzu, oso egokia izan daiteke zuretzat. Oso merkea denez, bat baino gehiago jarri ahal izango dituzu etxeko hainbat txokotan; hala nola, ateetan eta leihoetan.
Gabonetako dekorazioaren ezinbesteko elementu hauetako zein geratzen da hoberen zure etxean? Dena dela, etxean Gabon zoragarri batzuk pasako dituzula espero dugu. Etxerako Gabonetako inspirazio gehiagoren beharrean geratu bazara, hona hemen zenbait artikulu interesgarri, batez ere, aurten zertxobait aurrezteko asmoa baduzu.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.