Mutil eta neska partekatutako armairurako aholkuak
Pertsona maite batekin partekatzen duzu armairu bat? Berdin da zein den egoera; dena bakoitzaren beharren eta ohituren arabera antola dezakezu. Antolatu arropa gure aholkuekin.


Eman leku gehiago zure arropa luzeari guztiz esekita egon dadin. Erabili esekigailu tapizatuak zeta eta oihal delikatuetarako. Horrela ez dira irristatuko edo zimurtuko. Gorde eguzkitako betaurrekoak, eskumuturrekoak eta gerrikoak bereizgailuetan dena erraz aurkitu ahal izateko. Ipini poltsak zutik forma ez galtzeko. Erabili esekilekuak armairuaren alboan jantziko duzun arropa zintzilikatzeko.
Aholkua: Antolatu tiraderak janzteko jarraitzen dituzun urratsen arabera.
Kamisetak eta jertseak ondo tolesten direnez, jarri itzazu apaletan. Gorde prakak beherago, esekileku ateragarri batean, goiko alkandorarekin erraz konbinatu ahal izateko. Bereizgailu bat eta sakonera gutxiko erretilu ateragarri bat ipintzen badituzu, osagarriak primeran antolatu ahal izango dituzu. Ipini kako birakariak hurbil kirola egiteko arropa edo garbitu barik berriro erabili nahi dituzun beste jantzi batzuk aireztatzeko.
Aholkua: Emaiezu buelta esekigailuei erabiltzen ez dituzun gauzak ikusteko (eta antolatzeko).
Bihurtu armairu artean dagoen lekua gune lasai eta garbia. Hainbat ispilu autoitsaskorrekin, apaintzeko gune bezala erabili dezakezu. Hormako euskarri eta apalak pertsonalizatutako apain-mahai bezala erabili daitezke makillajea, bitxiak eta beste gauza batzuk kaxatan ipintzeko. Behean taburete bat sartzen da eta argiztapenari esker beltza eta urdina ezberdintzea erraza da azken ukituak emateko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Autorea
Barruko diseinua: Emma Parkinson
Argazkiak: Tjitske Van Leeuwen-Huisman
Testua: Marissa Frayer