5 egongelako altzari merke familia osoaren jardueretarako
Zure etxearen erdigunea al da egongela? Egongela etxetik lan egiteko, jolasteko, kirola egiteko eta aisialdiaz gozatzeko leku nagusia bihurtu bada, altzari eta osagarri batzuk proposatzen dizkizugu, ordena mantentzen lagunduko eta bizitza erraztuko dizutenak. Horrela, egongelako gauza asko biltegiratzeko funtzio anitzeko altzariak izango dituzu eta dena izango duzu eskura behar duzunean. Idatz itzazu altzari eta osagarri hauek egongela diru gutxiren truke ordenatuta edukitzeko.
1. KALLAX, ordenatzeko apalategirik errazena
Ziur aski, dagoeneko izan duzu KALLAX apalategiaren berri: edozein etxerako oinarrizko altzari merkea. 20 € baino gutxiagoren truke, bi apal dituen modulua eros dezakezu. Horman finka edo lurzoruan jar dezakezun apalategia. Gainera, KALLAX apalategiarekin primeran bat datozen kaxa eta saski pilo ditugu, biltegiratzea errazteko. Apalategi bikaina telebista jartzeko altzari gisa eta barruan bistan utzi nahi ez duzun guztia gordetzeko: jostailuak, tapakiak, aldizkariak, paperak eta dokumentuak edo kirola egiteko materiala.
2. LACK: mahaitxorik moldakorrena
Daukagun beste klasiko bat LACK mahai osagarria da; zehazki, 10 € baino gutxiagoren truke, zure egongelako aliaturik onena izan daiteke. Zergatik? Ba mahai arina eta praktikoa delako eta erabilera anitz dituelako: erdiko mahaia; etxeko txikienek jolasteko eta marrazkiak eta etxeko lanak egiteko mahaia edo mahai osagarria bulegoko materialak jartzeko, baldin eta hori bada etxetik lan egiteko gela.
Begiratu bideo honetan nola pertsonaliza daitekeen apainketa-trikimailu sinple batzuekin.

3. RÅSKOG: bulegoa lekuz aldatzeko orgatxoa
Gure orgatxorik ezagunenetariko bat izateaz gain, funtzio anitzeko osagarri bat da, gauzak beti eskura edukitzen laguntzen dizuna. Horregatik gustatzen zaigu hainbeste! Primerakoa da etxean espazio gutxi baduzu eta jangelako mahaian egiten baduzu lan. Horrela, orgatxoan bulegoko material guztia izan dezakezu lan egiten duzunerako eta, bukatzerakoan, beste txokoren batera bazter dezakezu. Horrez gain, orgatxoa ariketa egiteko beharrezko material guztia edo zure seme-alaben eskola-material guztia batera gordetzeko erabil dezakezu; baita etxeko lanak egiteko edo margotzeko ere.
4. BOSNÄS: helduentzako eta haurrentzako pufa
Puf hau primerakoa da haurren jostailuak gordetzeko eta haiek nahi dutenean hartu ahal izateko; era berean, gonbidatuak daudenerako jesarleku gehigarria izan daiteke, baita zure oinek atseden hartzeko lekua ere, egongelan zure aisialdiaz gozatu nahi duzunean. Ez al zaizu primerakoa iruditzen 20 € baino gutxiagoren truke hiru funtzio dituen altzari bat lortzea?
Zure seme-alaben jostailuak antolatzeko ideia gehiago bilatzen ari bazara, ez galdu bideo hau, horiek gordetzeko altzaririk onenak erakutsiko dizkizugulako.

5. FLÅDIS: ordenatzeko eta apaintzeko saskia
Saskiak primerakoak dira egongelako biltegiratzerako, merkeak, praktikoak eta politak baitira. Baina, gainera, ba al zenekien % 100 jasangarria den material batekin eginda dagoela eta eskuz ehundutako produktu bat dela?
FLÅDIS saskiak 10 € baino gutxiago balio du eta zenbait gauza gordetzeko erabil daiteke, adibidez, egongelako tapakiak, haurren peluxeak edo jostailuak, aldizkariak eta liburuak. Gainera, landareentzako loreontzi zoragarria izan daiteke. Saski hauek edozein txokotan jar ditzakezu; leku gutxi hartzen dute eta gela apaintzen dute. IKEA dendan, tamaina eta material desberdinetako saskiak aurki ditzakezu, zure egongelarekin hoberen datorrena aukeratzeko.
Zer iruditu zaizkizu egongela ordenatzeko oinarrizko gauza hauek? Kontuan hartu merkeenak aukeratu ditugula, baina baita ere poltsiko eta premia desberdinetarako aukera ugari ditugula. Horietakoren bat behar izatekotan, egongelako altzarietarako esteka bat uzten dizugu, baita egongela ordenatzeko ideia gehiago ematen dituen artikulu bat ere.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.