Metalezko armairu berritua era oso originalean margotutako horman.
Berritu gehien gustatzen zaizkizun altzariak etxeko itxura aldatzeko diru askorik xahutu gabe. Sormena «oxidatu» ez dadin modua ere bada. Probatu honako ideia hauek guneei ukitu pertsonala eman nahi badiezu.


Forratu ezazu
Berritu aulkiak margo eta artile pixka bati esker. Lehenengoz, hautatu kolore aukera bat. Ondoren, eman aulkiari hainbat margo-geruza (ondo aireztatuta dagoen leku batean), eta utzi lehortu arte. Lehorra dagoenean, hartu artilezko harila. Guk kotoizko bat aukeratu genuen, lodi eta modernoagoa delako. Biribildu bizkarraldearen inguruan. Egin korapilo bat ertzean eta eseri zaitez!
Vintage modernoa
Eman metalezko armairuei ukitu vintagea spray pinturarekin margotuz (ondo aireztatuta dagoen leku batean egitea oso garrantzitsua da). Lehor daudenean oso eder geratzen direla ikusiko duzu. Ondoren, hartu bi brotxa eta bi margo pote (bata spray pinturaren kolore berakoa izan behar da eta bestea marroi gorrixka) eta hasi armairuan ukitutxoak ematen bi koloreak txandakatuz. Gustatzen zaizun efektua lortzerakoan, utzi lehortzen. Bukatzeko, lixatu ertzak lizpaperarekin; oraindik originalagoa den efektua lortu nahi baduzu, margotu giltzak marroiez.
IKEA PS armairuarekin lan egitea oso interesgarria izan zen. Piezak berritzea asko gustatzen zait, eta itxura vintagea ematen lortzea oso erronka dibertigarria izan zen».”
Geneviève Jorn
Feltro pixka bat
Gau-mahaia berritzeko feltro pixka bat gehitu besterik ez duzu. Ondoren, margotu eta kito (margoak edozein gauzaren itxura erabat aldatu dezake). Lehenengo, kendu eskutoki edo heldulekuak eta disimulatu zuloak masilla pixka bat erabiliz; gero, margotu mahaia eta utzi lehortzen. Ondoren, moztu feltro tira bat heldulekua egiteko eta finkatu torlojuen bidez. Guk vintage itxura emateko margotu genuen, baina erositako vintage xehetasunak jarri ahal dizkiozu. Bukatzeko, neurtu tiraderen barrualdea eta moztu feltro zati bat hondoa forratzeko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Egileak
Argazkiak: Micke Persson
Dekorazioa: Geneviève Jorn
Testua: Vanessa Algotsson