Saltatu

Etxean lagunekin hartzeko askaria: ideia erraz eta ezberdinak

Etxean askaria egingo duzu lagunekin baina ez dakizu zer prestatu? Askari gozo, erraz eta ezberdinak prestatzeko ideiak behar dituzu? Egon lasai, jarraian aurkituko duzu behar duzun guztia: kafe edo te on bat prestatzeko gomendioak, edari horiekin batera jateko postreenideiak eta kafea mahaian modu dotorean zerbitzatzeko aholkuak. Munduko kafetegirik hoberenean egongo bazina bezala sentituko zara! Baietz gonbidatuak errepikatzeko gogoekin geratu! 

Nola egin kafe ona 

 

Gogoko kafetegian prestatzen dizutena bezain kafe ona egiteko, produktua kalitatezkoa izatea ezinbesteko baldintza da, baina baita kafeontzi on bat ere, frantsesa edo italiarra. Nahiz eta azkenaldian kapsuletako kafeontziak puri-purian dauden, kafeak zapore berezia du kafeontzi iragazkidun edo pistoidunekin egiten bada. Adituen esanetan, kafeontzi horiekin egindako kafeak zapore handiagoa du. Horrez gain, kafeontzi horiek (frantsesa, bereziki) oso erraz erabiltzen eta garbitzen dira, eta, altzairu herdoilgaitzez eginda badaude, bizitza osoa iraungo dute.

Baina, lehen aipatu dugun moduan, kafea produktuaren kalitatearen araberakoa izango da. Batzuetan supermerkatura joan eta begiz jotzen dugun lehen kafe-paketea hartzen dugu. Baina, kafearen ezaugarriei erreparatzeak berebiziko garrantzia du primerako zaporeaz gozatzeko eta gonbidatuei esperientzia ezin hobea eskaintzeko.

Seguruenik askotan entzun dituzu honako kafe mota hauen izenak: arabika, robusta, torrefaktua, nahastua, kafe-aleak, birrindua…. Egia da egun batetik bestera inor ez dela kafean aditu bilakatuko, eta, gainera, gustuen arabera hautatuko duzu kafe bat edo beste, baina guk kafe-aleak aukeratzea aholkatzen dizugu. Kafe-aleek hobeto gordetzen dute zaporea eta usaina. Motari dagokionez, guk % 100 arabika kafea aukeratuko genuke, kafeina gutxiago duelako eta orekatuagoa delako, eta gainera ez da robusta bezain garratza.

Fruta-zaporea duen kafe baten bila bazabiltza (gonbidatu guztiei gustatuko zaiena), txokolate beltz eta fruitu lehorren ukitua duen kafea dugu. Baietz izugarri gustatu! PÅTÅR kafea ekologikoa da eta UTZ ziurtagiria du. Gure janari-denda suediarrean aurkituko duzu. Kafe hau erosiz gero, % 100 arabika kafearen zapore bikainaz gozatzeaz gain, pertsonentzat zein planetarentzat jasangarriak diren praktiken alde egingo duzu. 

Tearen ordua!  

 

Askaria hartzeko edo kafea edateko gonbidatuak badituzu, kontuan izan behar duzu pertsona orok ez duela edari hori gustuko. Hori dela eta, beti funtzionatzen duten alternatibak eduki beharko zenituzke etxean, hala nola infusioak eta teak. Te berdea, txortaloa, kamamila eta te gorria dira ohikoenak, eta edozein larrialditatik atera zaitzakete. Zerbait sofistikatuagoa edo ezberdina eskaini nahi baduzu, te mota gehiago izatea gomendatzen dizugu: Te zuria, beltza, rooibos, chai beltza jengibrearekin, fruitu gorriak, menda…

Gure denda suediarrean UTZ ziurtagiria duten te ekologiko ugari ditugu. Ziurtagiri horrek bermatzen du lehengaiak lortzeko nekazaritza jasangarria erabili dela, eta biltzaile zein ekoizleek lan-baldintza onak izan dituztela. Aukera ezberdinak ditugu, hala nola te-poltsatxoak edo tea naturalean, etxean teontzi batean edo banakako iragazki batekin egiteko.

Gogoratu jende askok tea esnearekin hartzen duela! Ustekabean harrapa ez zaitzan, ez dago gaizki tearekin batera esne-pitxer beroa ateratzea. Gonbidatuak inoiz ez bezala aho bete hortzekin utzi nahi dituzu? Izan eskura beti ezti apur bat, inork ezeren falta suma ez dezan. 

Kafearekin batera hartzeko gozoak

 

Egia esan, jakingo duzu gozoa den edozer ondo doala kafe edo tearekin hartzeko, baina anfitrioi bikainak izan nahi badugu, gonbidatuei ohikoa ez den zerbait eskaini beharko diegu. Horretarako, beti izango da ideia ona zuk zeuk egindako tarta edo bizkotxoa eskaintzea. Lagun eta senideek bihotzez eskertuko dizute egindako ahalegina. Sagar-tarta, brownieak, gurinezko galletak edo krepe klasikoak ia guztioi gustatzen zaizkigun postreen adibide batzuk dira.

Hala ere, gerta daiteke sukaldaritzan trebea ez izatea, edo janaria prestatzeko denborarik ez izatea. Ez kezkatu, gure janari-denda suediarretan beti izango dituzu gozo ugari eskuragarri. Gainera, saltzen ditugun postreetako asko izoztuta daude. Beraz, izozkailuan erreserba bat izan dezakezu, espero ez zenuen gonbidaturen bat ustekabean agertzen bada. Adibidez, sagar, arbendol eta txokolate urtuzko tartak, gofreak, pankekeak edo kanela-biribilkiak ditugu. Etxera heltzen zarenean ordu-erdiz desizozten utzi eta nahierara apaindu baino ez duzu egin behar, fruitu gorri, esne-gain edo banilla- zein txokolate-saltsarekin. 

Nola zerbitzatu kafea mahaian

 

Gonbidatuekin kafea hartzeko mahaia modu formal eta dotorean, edo informal eta inprobisatuan prestatu nahi duzu? Gonbidatuak ustekabean agertu badira edo kafe azkarra hartuko baduzue, aukerarik onena kafearekin batera pastak jartzea da. Mahaiaren erdian hainbat pisutako fruta-ontzia edo zerbitzatzeko erretilua jar dezakezu, gozo batzuekin: olo-galletak, kanelazko opilak edo txokolatez betetako galletak. Eguneroko katiluak erabil ditzakezu, baina eman ukitu originala mahaiari edalontzi-azpikoak eta ahozapi ezberdinak jarriz.

Aldez aurretik antolatutako askarietarako, eta bereziki koilaraz jateko postre bat jartzeko asmoa baduzu, xehetasunak askoz gehiago zaindu beharko dituzu, eta zure baxera eta kafe-jokorik eder eta berezienak erakusteko aukera izango duzu. Guk askotan joko ezberdinetako piezak nahasten ditugu, kolore- eta poztasun-ukitua emateko: zuria eta urdina edo zuria eta arrosa.

Une egokia da sekula ateratzen ez duzun eta familiarengandik oinordetzan jaso zenuen kafe-jokoa ateratzeko. Gozatu eta erakutsi harrotasun osoz! Ba al zenekien berriz ere modan daudela lore-ukituak dituzten baxerak? Ukitu dotorea eta jai-giroa emateko ezin hobeak dira.

Mahaia prestatzen bukatzeko, mahai-zapiak aukeratzea da azken pausoa. Banakako mahai-zapi ezberdinak aukeratu edo azkenaldian modan jarri diren tonu naturalak dituztenak.   

Espero dugu artikulu hau lagungarria gertatu izatea! Gonbidatuentzat etxean egindako postreak egin nahi badituzu edo beste une batzuetarako ideiak izan, hemen aurkituko dituzu batzuk:  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.