Saltatu

Marinel-dekorazioaren gakoak

Eguzkia eta eguraldi ona iristen direnean, etxea marinel-dekorazio peto-petoenarekin janzteko une egokia da. Tonu urdin eta zuriak dira erabilienak itsas dekoraziorako; oso tipikoa da hondartzako etxearen dekorazioan, baina baita udako apaingarrietarako ere, zauden lekuan zaudela. 

Marinel-dekorazioak freskotasunez eta argitasunez beteko dizu etxea. Beraz, ausartu etxeko looka aldatzera. Aldaketa gutxi eginda eta xehetasunak arretaz hautatuz gero, marinel-dekorazio peto-petoa lortuko duzu. Goazen, denak istriborrera!

5 ideia marinel-dekorazioa lortzeko

1-Koloreak: tonu urdin eta zuriak

Ez dago horiek baino kolore marinelagorik. Itsasoaren urdina eta eguzki-argiaren zuria. Tonu urdin gehienak har daitezke marinel-koloretzat. Itsas dekorazioan, oro ohar, zuria jartzen da sabai eta paretetan, baita lurrean ere. Urdina osagarri eta altzarietarako uzten da, modu estrategikoan kokatuta. 

Udako apaingarrietan edo hondartzako etxeko dekorazioan aldaketa handirik egin nahi ez baduzu, egin ezazu proba xehetasun sinpleekin. Esate baterako, loreontzi urdin batek emango dizu lortu nahi duzun marinel-kutsu hori.

2-Marrak ezinbestekoak dira!

Ipuinetako marinel klasikoa irudikatzen dugunean, elastikoaren estanpatua marraduna izaten da beti, baietz? Izan ere, irudika ditzakezun ehungai ia guztiak jantzi daitezke marinel-marrekin. Marinel-dekorazioak eskatzen duen ukitua emango diote. 

Ehungai horien materialak kotoia edo beste batzuk izan daitezke, baina beti naturalak. 

3-Marinel-altzariak

Estilo honetako dekorazioari buruz pentsatzen dugunean, arrantza-sareak josten zituzten pertsonak etortzen zaizkigu burura, eskuz eta material naturalekin lan egiten zuten pertsonak. Horregatik, marinel-dekorazioan eskuz egindako altzariak jarri behar dira, ratan edo banbuzkoak, edo edozein material naturalez egindakoak. 

Altzariei benetako itsas dekorazioaren ukitua eman nahi badiezu, hauta itzazu tonu urdinak sofetarako eta tonu naturalak altzarietarako. 

4-Itsas zaporedun mahaia

Bazkaltzeko edo afaltzeko elkartzen garen tokia ere izan daiteke marinel-dekorazioa ezartzeko lekurik egokiena, eta urteko edozein sasoitan. Proba ezazu ur-pitxer urdin batekin, edo marinel-inspirazioko platerekin. 

5-Logela eta gela marinelak

Itsas dekorazioa aplika daiteke bai logelako ehungaietan, bai zorro nordiko edo gortinetan. Eta adin guztietarako moduko estiloa! Haurrei ziur gustatuko zaizkiela marinel-estiloko zorro nordikoak; itsasontziekin, marinelekin eta itsasoko mila eta bat abenturekin amets egiten lagunduko diete.

Eta zer esan bainugeletako marinel-dekorazioari buruz? Itsas toalla batekin lortuko duzu zuk nahi bezain marinela eta atsegina izatea. Urdin eta berde tonalitate desberdinak jar ditzakezu, eta zuriarekin eta egurrarekin ere tartekatu daitezke. 

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.