Kanpoko altzariak mantentzeko aholkuak
Ez dakizu nola mantendu eta babestu terrazako, lorategiko edo balkoiko altzariak? Artikulu honetan, zaintzeko eta, urtez urte, lehen egunean bezala izateko zenbait gako azalduko dizkizugu. Gainera, kanpoko altzarietarako material onenak zein diren jakinaraziko dizugu, baten bat erosteko asmoa baduzu.
Has gaitezen, luzamendutan ibili gabe!
Erraz zaintzen diren kanpoko altzariak
Aluminioa, plastikoa, plastikozko ratana eta altzairua mantentze handirik behar ez duten kanpoko altzariak dira, eta nahikoa iraunkorrak izan ohi dira. Hori dela eta, kanpoko armairuak eta apalategiak material horretakoak izan ohi dira maiz. Zertzelada handitan, esango genuke altzari horiek direla erosoenak eta praktikoenak mantentzeari dagokionez. Ikusiko duzu zein erraza den!
Denboraldiz denboraldi irauteko, piezak garbi mantentzeaz soilik arduratu beharko duzu. Xaboi-ur apur batekin nahikoa da. Lehor itzazu ongi eta urtaroz aldatzean, gorde toki fresko eta lehor batean (garaje batean, kotxe-toki batean edo sotoan, esate baterako); izan ere, plastikozko edo plastikozko ratanezko piezak badituzte, apurtu egin baitaitezke tenperatura oso baxuetan egoten badira.
Mantentze gehiago behar duten materialak
Akaziak, eukaliptoak eta beste zur sendo batzuek, oro har, mantentze apur bat gehiago behar dute tarteka. Zaintza apur bat gehiago behar duten arren, material horiekin egindako altzariak ez dira hain zailak ere mantentzen, eta akabera eta itxura oso onak dituzte. Oso ongi geratzen dira edozein terrazatan edo balkoitan!
Horrelako altzariak garbitzeko ere xaboi-ur apur bat erabil dezakegu. A! Eta garbitzea bezain garrantzitsua izango da gordetzea (ahal denean) edo altzarientzako babesleekin edo zorroekin estaltzea.
Eta nahiz eta gure kanpoko altzari gehienak aldez aurretik bernizarekin tratatuta dauden, tarteka beste geruza bat ematea gomendatzen dizugu ez zartatzeko eta luzaroagoan irauteko. Ez ahaztu ongi garbitzeaz eta gutxienez 24 orduz lehortzen uzteaz, bernizatu baino lehen!
Baina, zenbatean behin bernizatu behar dira? Galdera horri erantzuteko, altzariak zein tokitan dituzun, eguzkitan dauden eta nolako erabilera ematen zaien hartu beharko da kontuan. Adibidez, aire librean dauden altzariak ur-tantak aldaratu beharrean xurgatzen dituztenean, bernizatu edo tindatu egin behar dira. Margotutako altzariei azala erortzen hasten bazaie edo gastatuta ikusten badira, une egokia da lixatu eta berriro margotzeko.
Nola babestu eguzkitakoak
Eguzkitakoak ez hondatzeko, zaindu eta mimatu egin behar dira. Lehen aholkua, eta garrantzitsuena, begi-bistakoa iruditu arren, eguzkitakoa tolestea da erabiltzen ez denean. Horrela, ez da hainbeste gastatuko.
Gainera, eguzkitakoak, normalean, garbiketa on bat behar dute urtean behin. Horretarako, onena bakoitzaren etiketan azaltzen diren garbiketa-argibideei jarraitzea izango da. Babes gehigarri bat eman nahi badiozu zikinkeriaren, hautsaren eta euriaren aurka, estalki bat erabiltzea gomendatzen dizugu, erabiltzen ez duzun gainerako egunetan gordetzeko (barnealdeko toki fresko eta lehor bat bada, askoz hobe). Eta ongi lehortu gabe badago, ez tolestu edo gorde inoiz!
Itzaltegien mantentzea
pintura-brotxa batzuekin) ez zartatzeko. Zureak ez badu zurezko piezarik eta, adibidez, altzairuzko markoak baditu, nahikoa izango da trapu heze edo belaki bat eta xaboi apur bat erabiltzea.
Gorde baino lehen, garbitu ehuna eta utzi guztiz lehortzen. Gorde toki fresko eta lehor batean. Eta ez uste hemen babeslerik erabili ezin duzunik. Badira estalpearen sabaira eta gortinetara ederki moldatzen diren eta horiek gordetzeko zorroak, halako elementuak baditu.
Kuxinen eta burukoen zaintza
Kanporako kuxin edo buruko berezi batzuk dituzu? Bada, behar duten zaintza eman behar zaie! Kanporako ehun-gai horien bizitza luzatzeko, tarteka garbitu egin beharko dituzu. Erabiltzen ez dituzunean, kanpoko armairu batean gorde ditzakezu hezetasunetik eta berotik babesteko. Gainera, babes-zorro bat gehitu diezaiekezu edo, nahiago izanez gero, etxe barruan sar ditzakezu. Beti bezala, hobeto toki fresko eta lehor batean gordez gero.
Mantentze-neurri horiez guztiez gain, garbitzea gomendatzen dizugu (programa labur batean bada ere) gordeta izan dituzun hilabeteetan hartu duten berriro jarri baino lehen itxi-usaina kentzeko.
Artikulu hau interesgarria iruditu zaizu? Ezagutu etxetik kanpoko eremuez gozatzeko aholku gehiago. Ez galdu ideia hauek!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.