Mantendu oreka berandura arte lo geratzen
Badakigu eguneroko eginbeharrekoak ezin direla geroko utzi, baina, hala ere, unetxo bat aurki dezakegu erlaxatzeko. Horiek horrela, iratzargailua behin eta berriro isilarazteak eragina izan dezake loaldiaren kalitatean; horregatik, noizean behin gomendagarria da atseden pixka bat hartzea indarberritzeko. Atseden hartzeko minutu garrantzitsu horiei esker, errazagoa izango da eguneko eginbeharrei aurre egitea.


Jarri burua posizio eroso batean
Guztiok dugu begiko dugun burkoren bat. KLUBBSPORRE burko ergonomikoa apar biskoelastikoaz fabrikatuta eta gel hozgarri batez inguratuta dago. Aparra burua, lepoa eta sorbaldara egokitzen denez, muskuluen tentsioa eta presioa gutxitzen da; halaber, gelak freskotasun lasaigarria ematen dio burkoaren azalerari. Gauzarik onena? Lo egiteko posizio guztietara egokitzen da.
Kotoi-nahaste adimenduna erosotasuna hobetzeko
Erosotasuna lortzeko beste aholku bat nahi duzu? Ohe-jantziak dira erantzuna. KUNGSBLOMMA kotoizko eta lyocellezko (zuraren zelulosa-zuntzak) hari onenekin josita dago. Nahasketak hezetasuna xurgatzen eta gorputzetik urruntzen du, gau osoan lehor egon zaitezen.
Utzi arazo guztiak kanpoan
Sortu ingurune paregabe bat logelan zaratak blokeatzen dituzten hainbat ehun erabilita eta gauez iluntasuna areagotuko duten eta goizeko argia pasatzen utziko ez duten estoreak instalatuta. FYRTUR bezalako estore bat erabiltzen baduzu, ez duzu ohetik irten behar hura doitzeko; besterik gabe, erabili urrutiko agintea. Oraindik iluntasun gehiago lortu nahi duzu? Erabili begietarako mozorro bat hesi gehigarri gisa.