Saltatu

Lorategirako bankuak: zurea aukeratzeko aholkuak

Egia unibertsal bat da, eguraldi ona egiten hasten denean lorategian, terrazan, eguzkitan egoteko gogoa izaten dugu, eta, batez ere, lorategirako banku onenetan atseden hartzekoa, halakorik egonez gero. IKEA-n prest gaude, horretarako eta askoz gehiagorako. Behar duzun informazio guztia emango dizugu lorategirako bankuei, lorategirako altzariei, terrazako altzariei, funtzio anitzekoei eta lorategirako altzarien material gogorrenei buruz.

Lorategirako bankuei buruzko jakin beharrekoak

Lorategirako bankuekin eta lorategirako eta terrazarako altzariekin benetako egongela bat sor dezakezu etxearen kanpoan. Lorategia ez da mugatzen bizkarralderik gabeko banku bat erostera edo bizkarraldedun banku bat erostera. Oso funtzionalak eta erabilgarriak dira, baina gehiago ere badira. Adibidez, apaldun banku bat irtenbide ona izan daiteke terraza edo balkoi batean izan dezakezun leku txiki horretarako. Izan ere funtzio anitzeko altzariak dira, hau da, funtzio bat baino gehiago betetzen dute. 

Beraz, ikus ditzagun kontuan izan beharrekoak lorategirako banku desberdinen artean aukeratzeko unean:

1. Zer leku duzu lorategirako altzariak jartzeko?

Lehenengo urratsa lorategirako bankuak, aulkiak edo mahaiak jartzeko zein neurri ditugun jakitea da.

Leku gehiegi ere izan ez arren, balkoi txiki batean (loreontziekin eta landare zintzilikariekin), esaterako, aukera ugari ditugu.

2. Lorategirako bankuen erabilgarritasuna

Gure lorategirako bankuetako bat erosi baino lehen, kontuan izan beharreko bigarren puntua zein erabilgarritasun eman nahi diogun jakitea da. Jakingo duzunez, lorategirako altzariak funtzio anitzeko altzariak dira, besteak beste, biltokia eta gurpilak dituen banku hau edo biltokia soilik duen beste banku hau. Bankuetako kuxinak edo lorategiko beste dekorazio-elementu batzuk gordetzeko balioko digute, edota mahai gisa erabiltzeko ere bai. Irudikoa, esaterako, ÄPPLARÖ seriekoa da.

Estilo hau gustatuz gero, Mariak, gure barne-diseinatzaileetako batek, akazia trinkozko eta eukalipto-zurezko terrazako altzariak nola konbinatu aurkezten digu.

3. Zure lorategirako altzarien estiloa

Lorategirako altzariak badituzu jada edo guztiz berritu nahi badituzu, kanpoko altzari guztiak konbinatuta izan behar dira, egongela, logela edo sukalde bat dekoratzen dugunean gertatzen den moduan.

Adibidez, lorategi honetako altzariak harmoniatsu hauek SJÄLLAND seriekoak dira. Gris-tonukoak eta aluminiozkoak dira, hara eta hona erraz mugitzeko, arinak eta, gainera, ez dute mantentze handirik behar

4. Lorategirako altzarien materialak

Kontuan hartu beharreko beste kontzeptu garrantzitsu bat lorategirako altzarien materialen mantentzea eta erresistentzia dira. Aire zabalean egon ohi direnez, normalean, zaintza gehiago behar dute. Baina ez guztiek. 3 lagunentzako banku luze honen estiloko banku bat aukeratzen baduzu, ahaztu mantentze-lanez. Aluminiozkoa denez, ez da herdoiltzen eta gogorra izateaz gainera, arina da. Bikaina benetan.

Alabaina, landa-estiloa, modernoa eta zurezkoa gehiago gustatzen bazaizu, jakin ezazu gure zurezko bankuak hainbat berniz erdigardenezko geruzekin tratatu direla, zuraren itxura naturala luzatzeko. Egokia da, beharrezko denean, VÅRDA kanporako zura margotzeko berniza erabiltzea.

Uste dugu dakigun guztia kontatu dizuegula lorategirako edo terrazako altzariei, funtzio anitzeko altzariei eta lorategiko altzariei buruzko material guztiei buruz. Baina, badaezpada ere, inspirazio gehiago behar izanez gero, lorategi perfektua dekoratzeko ideia hauek ematen dizkizugu:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.