Saltatu

Lorategian otordu bat antolatzeko ideiak

Zorionekoa bazara eta terraza edo lorategi bat etxean baduzu, seguru gaude zure bazkari eta afarien kopuru handi bat leku horretara eramango duzula eguraldi ona egiten badu. Hemendik aurrera etxeko gela honetaz askoz gehiago goza dezazun, lorategian otordurik onena antola dezazun dekoratzeko eta ordenatzeko ideia batzuk dakarzkizugu. Inspira zaitez eta jarraitu aholkuak.

Jangela bat lorategian  

Etxean gonbidatuak ditugunean, jangela prestatzen dugu gure dotorezia hoberenekin mahaikideak harritzeko. Zergatik ez egin gauza bera lorategian? Zure etxean kanpoalde zabal bat baduzu, etxean duzun moduko jantokia jartzea proposatzen dizugu. Hau da, mahai handi bat bisitaren bat jasotzen duzunerako, sei edo zortzi lagunentzako aulki pilagarriak, sukalde- edo barbakoa-eremu bat eta apalak, tresneria edo apaingarriren bat uzteko.

A! Eta ez dezagun ahaztu mahaia eguzkitako batekin babestu behar dugula, ingurua behar bezala argiztatzeaz gain, gau-jaia afari bihurtzen bada ere. Kanpoko eguzki-lanparekin arazoa konponduta daukazu, eta argi-girlanda edo kandela batzuk ere erabil ditzakezu, guneari beti ukitu atsegina eta polita ematen baitiote. 

Barbakoarako altzariak kanpoalderako

Dena eskura izan dezazun eta sukaldera joan eta etorri beharrik izan ez dezazun, lorategian elementu guztiak edukitzea da egokiena, sukaldea eta harraska barne. Zure espazioak eta poltsikoak uzten badizute, zure terraza edo lorategian janaria prestatzeko txoko txiki bat jartzea gomendatzen dizugu.

Gaur egun, funtzio anitzeko altzarien aukera ugari daude, kanpoalderako zehazki pentsatuak, eta biltegiratze- eta sukalde-behar guztiak konponduko dituztenak. Ikatz-barbakoak, gasezkoak, indukzio-plaka eramangarriak eta gasezko sukaldeak eta harraskak. Ez ahaztu, gainera, apalategi edo orgatxoren bat beharko duzula tresnak eta erretiluak jartzeko.

Eguzkitakoa, ezinbestekoa aire zabaleko otorduetarako

Itzaltegi, eguzkitako edo karpa batekin, eguzkia eta euria arrastoan sartuta edukiko dituzu. Beti da gogaikarria eguzki-izpiekin itsututa jatea, edo udako ekaitz batek aire zabalean egiten ari den ospakizun bat hondatzea eta korrika egin behar izatea babesa hartzeko.

Eguzkitik, haizetik edo euritik babesteko, eguzki-oihal bat irtenbide merkeago eta praktikoago bat ere izan daiteke. Gainera, eguzki-oihala albotik ere jar dezakezu, pribatutasun handiagoa eduki dezazun zure terrazan edo lorategian.

Zure terrazarako dekorazioa

Amaitzeko, gogoratu gune bat atsegina izan dadin giro natural eta lasaiaz inguratu behar garela. Horretarako, zuntz naturalezko landare eta osagarriekin (loreontziak, saskiak, tresneria…) apain dezakegu.

Baxerak, mahai-zapiak eta beirateriak ere zeregin berezia dute mahaian uneaz gehiago gozatzeko. Nahastu estilo eta kolore desberdinak (zure guneko dekorazioarekin konbinatuz) eta erakutsi zure pieza onenak. Denak bereziak sentiaraziko dituzu.

Arratsalde luze asko pasatuko baditugu mahaian eserita, egokiena da aulkiak ahalik eta erosoenak izatea. Estali zure aulkiak edo bankuak kanpoko kuxinekin eta arazoa konponduta. 

Gustatu zaizkizu aholku hauek? Ba, askoz gehiago ditugu artikulu hauetan:

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.