Lorategian lagunekin eta familiarekin egun-pasa egiteko ideiak
Izugarri atsegin dugu uda, baita udako planak ere! Izan ere, ez dago eguna lagunekin edo familiarekin igarotzea baino gauza hobeagorik, betebehar bakarra ongi pasatzea eta gustura egotea izanik. Ikusi nahi al dituzu lorategian udako bazkari bat prestatzeko ideia batzuk? Ez galdu artikulu hau!
Prestatu mahaia gonbidatuentzat
Pergola bat edo portxe polit bat baldin baduzu eguzki-izpietatik babesteko, hortxe duzu mahaia jarri eta prestatzeko agertoki perfektua. Jarri mahai-zapi alai bat, eta apaindu ingurua faroltxo batzuekin edo LED argidun girlandekin giro sortzeko, bai egunez, baita plana eguzkia ezkutatu arte luzatzen bada ere.
Gogoan izan gonbidatzailea zu izan arren, uneaz gozatu ere egin behar duzula; beraz, erraztu lanak ahalik eta gehien. Ez da beharrezkoa hainbeste konplikatzea! Adibidez, erabili behar dituzun plater eta osagarri guztiak elkartu eta aparteko mahaitxo batean jartzea gomendatzen dizugu, eskura izateko. Hartara ez duzu joan-etorrian ibili behar izango etengabe.
Jateko eta edateko guztia mahai gainean
Janaria azken-azken unera arte ez duzunez atera behar izango, bidaia bakarrean egitea gomendatzen dizugu; esate baterako, kutxa sakon edo ez hain sakon bat erabil dezakezu, heldulekuduna, errazago eramateko. Gainera, janaria duten taper edo ontziak elkarren gainean pilatzen badituzu, hobeto kontserbatuko dira, freskoago egongo baitira bata bestearen ondoan. A! Kontuz kutxaren pisuarekin.
Erretilua, nork berea hartzeko
Azkenean, praktikoena zera da, plater handixeagoak jartzea koilara eta espatulekin, mahaikide bakoitzak nahi duena nahi duenean har dezan. Hartara, ez duzu denbora galduko errazioak plater banatan jartzen eta, gainera, soberan geratzen den janaria erretilu nagusietatik gorde ahal izango duzu, jatekorik bota behar izan gabe. Dagoen janari kantitatea dagoela, horrela ziur egongo zara ez dela janaririk botako. Zer iruditzen zaizu?
Haurrentzako festa
Planean txikiak sartzen badira, haiek ere merezi dute ongi pasatzea. Beraz, badakigunez bazkalondoan ez direla mahaian hizketan geratuko, presta itzazu gauzatxo batzuk primeran pasa dezaten.
Adibidez, bildu kutxa batean peluxeak, jostailuak edo beste objektu batzuk, hala nola baloi bat edo palak. Horrela, nahi dutena hartu ahal izango dute libreki jolasteko.
Eta ezin ditugunez burbuiladun paperetan bildu ubeldurarik edo urraturik egin ez dezaten, koltxonetak erabil ditzakezu lurrean jolasten hasten direnerako. Gutxienez, askoz erosoago egongo dira, eta zuek, askoz ere lasaiago.
Nahi al dituzu ideia gehiago haurrek beti ondo pasatzeko? Eman begiratu bat artikulu honi eta etorriko zaizu inspirazioa haurrentzako jarduera eta eskulanen ideia hauekin guztiekin.
Atseden hartzeko txokoa lorategian
Gune chill out eta lasaiago bat aukera ezin hobea da bai atsedenaldi txiki bat egin nahi duten helduentzat, bai beti intimitate gehiagoren bila dabiltzan gazte nerabeentzat. Eta eltxorik gabe!
Nola egin dugu? Oso erraza da. Gauza gutxi behar izan ditugu: eltxo-sare edo sare bat, gure SOLIG, esaterako, argi batzuk, kuxinak eta lorategiko bi besaulki eroso.
Eta listo! Egun zoragarria igaroko duzu lagunekin edo familiarekin, publiko eta termostato guztiak gustura geratzeko moduan. Zure paradisu txiki pribatuan antolatutako planekin ahalik eta gehien disfrutatzeko ideia gehiago nahi badituzu, ez galdu artikulu hau.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.