3 itxura ezberdin zure logelaren dekorazioa diru gutxiren truke berritzeko
Ondo deskantsatzeko funtsezkoa da gure logelan eroso sentitzea. "Ohetik atera nahi ez izateko" sentsazio hura lortzea aldagai askoren menpe dago, bai eta logela etxeko gure zonarik kuttunenetakoa izatea ere.
Hori bai, logelako dekorazioa berritzeak ez du zertan korapilatsua edo garestia izan. Era ugari daude gure atseden egiteko tokiaren itxura guztiz aldatzeko; batez ere, ehun-gaiak eta apaingarri txikiak erabilita.
Ikus ditzagun 3 aukera posible zure logelako itxura diru gutxiren truke aldatzeko. Ea udaberria heltzearekin batera inspiratzen zaituzten. Denetarik dago… zein hautatuko zenuke zuk?
1. itxura: lorez apaindutako logela udaberriari ongietorria emateko
Benetan gustuko badituzu kolore biziak, landareak eta estanpatuak, zure logela berritzeko aukera ezin hobea izan daiteke hau! KLIBBGLIM zorro nordikoak kimono japoniarretan hartu du inspirazioa, eta udaberri-sentsazio bikaina transmititzen du, birsorkuntza-sentsazioa. Bizitu logelarik ilunena ere!
Gainera, ederra izateaz aparte, ingurumena zaintzeko bikaina ere bada: jatorri jasangarriko kotoiz dago eginda bere osotasunean; hau da, ur, pestizida eta ongarri gutxiago erabiliz birziklatu edo landatu dute, eta horrek nekazarien onura-marjina handitu egiten du.
Beste zenbait tonu arrosa eta zuri dituzten kuxinekin konbinatu dugu, bai eta ohazal urdin batekin ere, kolore osagarriek zure ohea nabarmentzen dute eta.
Nola ez, landare naturalak eta artifizialak gehitu ditugu, logelaren lehenengo itxura hau guztiz biribiltzeko, bai eta material naturalekin egindako altzariak ere.
Udaberriak dena utzi du hankaz gora hemen, ezta?
2. itxura: neurria, dotorezia eta dibertsio-puntutxo bat
Kolore basikoak nahiago badituzu eta zuria, beltza, beixa eta grisa zure gustukoenak badira… agian itxura hau edo bi proposamenen arteko konbinazio bat zuretzat ideala izango da! Logela azkar eta merke berritu nahi baduzu (eta bitartean dibertitu), dozenaka bihotz zuri eta beltz dituen zorro nordiko hau aukerarik onena izan daiteke. Ez al da ametsezkoa? Eta gainera 15 euroren truke eskuratu ahal duzu.
Hori aukeratzen baduzu, ausart zaitez kolore-ukitua ematera tonu biziko beste kuxin-zorro batzuk erabilita: horia, arrosa edo laranja. Hori bai, estanpatu bakarrarekin nahikoa; beraz, hautatu beti akabera lisoak!
Beste aukera bat da bukaeran proposatzen dizugun zorro liso grisa aukeratzea eta kolore ugariko kuxinekin konbinatzea, edota bihotz-estanpatuko kuxin-zorroekin.
Bigarren itxura hau kolore soilagoekin biribiltzeko, ez zalantzarik izan alfonbra bigunak, ohe-oineko tapakiak edo ukitu apaingarri txikiak erabiltzeko logela erosoago bilakatzeko. Horrela, denok bilatzen dugun sentsazio atsegin eta beroa transmitituko du zure etxeak; bestela, tonu hauek nahiko “hotzak” gerta daitezke nolabait biguntzen ez baditugu.
3. itxura: estilo mediterraneoko pastel-koloreak
Gure hirugarren eta azken itxurak kostalde mediterraneoan ematen ditugun udaberriko eta udako egunak ekartzen dizkigu burura. Pastel-tonuek leku horretara eramaten gaituzte, goiz freskoetara eta eguzki distiratsura. Gure logelarako itxura gogokoenen artean dago, zalantzarik gabe!
Hori lortzeko, zorro nordiko eder bat erabili dugu japoniar-haizemaile estanpatuarekin (konturatu al zara?). Gainera, estanpatu bereko kuxin batekin konbinatu dugu logelako txoko baterako, leiho ondoan. Gogoa ematen du bertan guztiz erlaxatzeko eta leihotik sartzen diren eguzki-izpiez gozatzeko.
Bestalde, zalantzarik ez dugu izan material naturalekin egindako altzariak eta apaingarriak gehitzeko; adibidez jute-zuntzez eginiko saski hau. Bazenekien gure KALLAX apalategi ezagunarekin uztar daitekeela? Dena den, edozein espazioren azpian jarrita ezin hobea da, loreontzi-euskarriaren estalki gisa ere bai!
Ez ahaztu pastel-koloreek, izan urdina, horia ala arrosa, beti harrapatuko dutela beren neurriko zapata kolore argiko zur naturalean. Premisa honi jarraituz berritzen baduzu zure logelaren itxura, espazio baketsu eta harmoniatsu bat lortuko duzu eta ez duzu inoiz bertatik atera nahi izango.
Eta, listo! Zein izan da zure aukerarik gogokoena? Gustatu bazaizu eta zure logelarako ideia gehiago nahi badituzu, ez izan zalantzarik ideia sorta berezi honi begiratu bat emateko.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.