Saltatu

Logelari ukitu naturala emateko bost era

Apaindu logela kanpoaldearen modura! Landareekin eta argiztapenarekin egindako aldaketarik sotilenak ere egin dezakete aldea. Eman begiratu bat honako bost trikimailuei logelari giro berria emateko.

Eguzkitan dagoen ohea; dauzkan barra beltzek gau-mahaian kokatutako huntzaren adarrekin korapilatzen dira.
Eguzkitan dagoen ohea; dauzkan barra beltzek gau-mahaian kokatutako huntzaren adarrekin korapilatzen dira.

Bateratu ohea naturarekin

Landare igokariek logelarako konpainia ezin hobea dira. Logelari ukitu freskoa ematen diote eta forma irregularrenetara egokitu daitezke. Adibidez, barradun ohe-buru bati, huntzaren eta ohearen arteko lerroak lausotzen baitituzte.

Holtz tolesgarritik hesi loredunera

Landareek logela batez gozatu dezakete... nahiz eta benetakoak ez izan. Konbinatu landare eta hosto artifizialak holtz tolesgarri batekin logelari ukitu berdea emango dion horma banatzailea lortzeko.

Zeru izardun baten azpian

Izar-mantu zabal baten azpian lo egitea gustatzen bazaizu, honako hau interesatuko zaizu. Aurkitu gustuko duzun adarra, eseki ezazu sabaitik eta apaindu ezazu argi distiratsuekin. Zure ohetik ikusi ahal izango duzun zeru irekia.

Egin lo sutzarraren argiaren ondoan

Keinu egiten duen keroseno-estiloko lanpararen argiak edonoren irudimena piztu dezake. Daukagun LED bertsio erregulagarria aukera ona da, eta hori erabiliz ez da su-arriskurik egongo. Gainera, ematen duen distira bero eta leunak lotara joan baino lehen lasaitzeko giro aparta sortzen du.

Leihoak loretan

Landareak edukitzeko lekurik (edo zaintzeko denborarik) ez badaukazu, zergatik ez duzu bi dimentsioko batzuk bilatzen? Erabili apaingarri autoitsaskorrak lore-formako itzalak proiektatzeko edo logelatik ikusten diren bistei ukitu berezia besterik ez emateko.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Dekorazioa: Gretchen Broussard
Argazkiak: Måns Jensen
Testua: Henrik Annemark