Logela modernoak: jakin beharreko guztia
Logela oso garrantzitsua da, bi arrazoirengatik: batetik, bertan atseden hartzen dugulako; eta, bestetik, bertan amets egiten dugulako. Bertan erabakitzen dugu hurrengo egunetik aurrera gure bizitzak zein norabide hartuko duen, alegia, zein den eman beharreko hurrengo urratsa...Hori dela eta, logela modernoek atsedena sustatu behar dute, ametsetan ere ideiak argi izateko.


Bikote ezkonduaren zein nerabeen logela dekoratzeko moduak eragina du gure osasunean. Gure estiloarekin bat datorren dekorazioa aukeratu behar dugu; koloreak, ehundurak eta argia egoki konbinatu; eta tenperatura egokia izan. Bota begirada bat logela modernoen argazkiei.
Nola lortu hain gustuko duzun logela modernoetako bat 5 urratsetan
Hemen azalduko dizugu nola dekoratu ahal duzun ezkondutako bikotea atseden hartzera gonbidatzen duen logela modernoa, dena ordenatuta izateko eta, gainera, txundituta utziko zaituzten xehetasunekin.
1- Aukeratu ordena eta simetria
Logela modernoetan ordena eta simetria nagusitzen dira beti. Logela honetan sabaiko lanparak gailentzen dira, eta nortasun eta izaera propioa ematen diote logelari.
2- Erabili modan dauden koloreak
Erabili dekorazio neutroa eta modan dauden koloreak, baina neurritik irten gabe. Gakoa oreka lortzea da. Kolorea altzarietan edo PAX armairuetan erabil dezakezu, eta ohazalekin edo zorro nordikoekin konbinatu.
3- Egin kolore naturalen aldeko apustua beldur gabe
Koloreak eta tonu naturaleko logelak modan daude. Erabili tonu naturalak ehun-gaietan, argiak beren koloreak nabarmendu ditzala.
4- Utzi argiari sartzen
Bai ezkondutako bikoteen bai nerabeen logela modernoen dekorazioan, argiak bere eginkizuna du dekorazioan. Gure nerabeen logeletan ere bila dezakezu inspirazioa.
5- Animatu oheburuko modernoekin
Oheak aukeratzean, ez ahaztu zure estiloarekin eta gustuekin bat datozen oheburukoak. Are gehiago, animatu argiarekin eta sortu oheburuko erromantiko eta paregabea.
Pegatinekin ere sortu dezakezu oheburukoa. Ikasi nola egin bideo honetan:
Logela modernorako aukeratzen duzun dekorazioa edozein izanda ere, aukeratu denborgabeak diren horiek, baina hotzegiak edo serioegiak izan gabe. Oheburuko modernoei ukitu pertsonala ematea, ehun-gai estanpatu eta koloretsuak erabiltzea edo argiztapenarekin jolastea lagungarria izango zaizu bilatzen ari zaren logela hori lortzeko.
Ilusio handia egiten digu bezeroek gure produktuak sormenaz erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere bai! Hori bai, kontuan izan IKEA-ko produktuak eraldatzen badituzu ezin izango direla berriz saldu, ez eta jatorrizko helbururako erabili ere; hori dela eta, berme komertziala eta produktua itzultzeko eskubidea automatikoki indargabetuko dira.