Zure logela ehun-gaiekin berritzeko modu modernoak
Zure logela aldaketa bat eskatzen ari zaizu? Itsulapikoa hautsi gabe airez aldatzea pentsatzen ari bazara, segi irakurtzen. Hemen dituzu bi ideia zure logela freskatzeko denboraldi honetan, gure ehun-gai berrienetako batzuekin. Zein uste duzu izango dela zurea? IKEA-ren nobedadeak gustatzen bazaizkizu, gera zaitez. Kontuz! Maitemindu egingo zara. 😊
Horia zure logelako kolore protagonista gisa? Erantzuna baiezko biribila da. Horiak berotasuna eta alaitasuna sinbolizatzen ditu eta, gainera, sormena eta baikortasuna estimulatzen dituela esaten da. Oraindik ez duzu oso argi ikusten? Hori da oraindik ez dituzulako gure azken nobedadeak aurkitu ehun-gaietan.
HOTELLRUM alfonbra iritsi berria tonu hau zure logelan sartzeko modu bat da, aldaketa handirik gabe. Tonu hori, urdin eta berdeen degradatuari esker, udaberriko aire alaia emango diote zure logelari.
Beste modu bat xehetasun txikiak gehitzea da, hala nola kuxinak eta tapakiak; adibidez, BRUNTÅG kuxin-zorro berriak, SVARTFIBBLA tapakiarekin primeran konbinatzen dutenak.
Kolorea dibertsioa da
Motibo geometrikoak benetan dibertigarriak izan daitezke; hori frogatzeko, begiratu NORSKNOPPA zorro nordikoko limoien estanpatua.
Oharkabean igaroko ez den beste aukera bat SANDMOTT kuxin-zorroa da.Zu ere maitemindu zara bere tulipan estanpatuaz eta zure logelan irudikatzen duzu jada, ezta?
Ikusi duzu ez duzula asko behar zure logelari aire berria emateko. Aldatu edo gehitu hauetako ehun-gaien bat eta prestatu zure gela denboraldi honetarako. Estanpatu organikoak edo geometrikoak, zeinekin geratzen zara zure logelarako?
Izugarri gustatzen zaigu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten helbururako erabili; beraz, kasu horretan, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.