Nola apaindu zure ikasle-logela modu praktikoan?
Unibertsitatean ikasten hasten zarenean, aldaketa ugariri egin behar diezu aurre, eta oso antolatu behar duzu. Hori dela eta, unibertsitateko ikasle-egoitza narras batera bizitzera joaten bazara eta logela apur bat konpondu nahi baduzu, edo ikasteko txokoa hobetu nahi baduzu zure behar berrietara egokitzeko, lagundu diezazukegu. Zure ikasle-logela modu praktikoan eta zailtasunik gabe nola apaindu azalduko dizugu.
Ikasle-logeletarako gehien gustatzen zaizkigun konponbideetako batzuk aurkeztuko dizkizugu; hau da, espazio konpaktuetarako aukera erabilgarri eta eskuragarriak. Izan ere, alderdi praktiko guztiak badituzunean, errazago atera ahal izango diezu probetxu datozkizun berritasun guztiei. Berdin dio eskolak aurrez aurrekoak edo online izan; hortaz, argi dago gauza desberdinak ikasi beharko duzula, eta proiektu desberdinetan lan egin, eta eremu egoki bat eduki behar duzu. Ekin!
Egin behar duzun guztiaren zerrenda bat
Urrats hori oso erabilgarria da bai betiko logelan geratzen bazara, bai ikasle-egoitza edo etxebizitza partekatu batera bizitzera joaten bazara. Zergatik? Izan ere, nahiz eta etxean gelditu, egokitu egin beharko duzu logela, ikasle gisa dituzun behar berriei erantzuteko prest egon dadin.
Lehenik eta behin, oso gogoan izan behar da hobe dela ahalik eta gauza gutxien izatea. Horri esker, benetan garrantzitsuena dena lehenetsi ahal izango duzu, eta ondo antolatutako toki bat sortu, bai ikasteko, bai atseden hartzeko. Gainera, joan egingo bazara, honezkero konturatuko zinen, nahita ere, ezin duzula guztia zurekin eraman.
Hori kontuan izanda, ondoren, behar duzun guztia zerrendatuko duzu. Beste norabait joatzen bazara bizitzera, zerrendak oso garrantzitsuak dira ezer ahatz ez dezazun. Aholkua: zerrenda horretan, idatzi aspaldi erabiltzen ez dituzun gauzak ere, eta saldu, eman edo birzikla itzazu. Horrela, garbiketa ere egingo duzu.
Prest duzu? Orduan, dena maletan satzea besterik ez zaizu falta. Gauzak hobeto antolatuta egon dadin, barruan argazkikoen moduko poltsetan sartzea gomendatzen dizugu. Horrela, produktu motaren arabera antolatu ahal izango duzu, eta ezer ez da mugituko bidaian. Iristen zarenean, asko eskertuko duzu gauzak horrela izatea.
Bilatu osagarri eta altzari erabilerrazak
Litekeena da oso, daramazunaz edo lehendik duzunaz gain, beste osagarri edo altzariren bat erosi behar izatea, zure ikasle-logela prest egon dadin. Hala bada, ez hartu lan handirik! Aholkua: bilatu konponbide praktiko eta errazak, eremua apaintzea eta egokitzea gogaikarria izan ez dadin. Horrez gain, etxebizitza partekatu edo ikasle-egoitza batean biziko bazara, litekeena da arau batzuk errespetatu behar izatea. Baina ez kezkatu, bai baitaude beste aukera batzuk.
Adibidez, gortinak jarri nahi dituzu, intimitatea izateko, baina ez duzu barrarik? Ez duzu obra zailik egin behar barra bat jartzeko; argazkikoaren moduko dutxako gortinarako barra bat ere erabil dezakezu. Presioa baino ez duzu egin behar, finko gera dadin.
Eta hori konponbide bat baino ez da, baina badira ordezko beste aukera asko ere zure beharrei erraz erantzuteko. Proiektuak edo oharrak jartzeko toki bat behar duzu? Lortu arbel magnetiko bat edo taula bat, baina, hormatik zintzilikatu ordez, jar ezazu idazmahaiaren gainean. Horrela, begien aurrean izango duzu dena, baina lan handirik hartu gabe. Beste aukera bat da lokarri bat eta pintzak jartzea.
Aholkua: ez bete logela behar ez dituzun gauzez eta saiatu lan-eremua beti txukun edukitzen. Zalantzarik gabe, logelan dituzun ikasteko elementu garrantzitsuenak mahaia, aulkia eta dokumentuak antolatzeko osagarriak izango dira. Aukera itzazu ondo!
Gela edo etxebizitza partekatzen duzu? Hartu eremu bat zure gauzak jartzeko
Logela edo etxebizitza partekatzeak alderdi on ugari ditu, jende berria ezagutzeko, beste pertsona batzuekin bizitzeko eta elkarrekin oso ondo pasatzeko aukera ematen baitu (ziur une horietako asko ahaztezinak izango direla). Hala ere, beharrezkoa da denek gauzak ondo antolatzea eta diziplina izatea, elkarbizitza ahalik eta atseginena izan dadin. Hori dela eta, funtsezkoa da eremua mugatzea eta bakoitzak gune zehatzak izatea.
Horren ildotik, giltzaz ixten den armairu bat izateak segurtasuna emango dizu ezagutzen ez duzun jendearekin bizitzera joaten bazara. Gure armairuetako asko ROTHULT sarraila adimendunekin konbina daitezke; halako sarrailak erraz blokeatzen eta desblokeatzen dira telefonoaren edo NFC bidez, eta ez da giltzarik behar.
Hura itxi ala ez, oso ondo etorriko zaizu logelan mahai osagarri txiki bat izatea, behar duzuna gordetzeko eta antolatzeko, batez ere dokumentu garrantzitsuak; horrela, eskura izango dituzu, eta ez duzu ezustekorik izango.
Ideia gehiago nahi dituzu? Hemen duzu interesatuko zaizkizun artikulu pare bat.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.