Saltatu

Lastairen neurri guztiak IKEA-n daude

IKEA-n daude ezagutzen, bilatzen edo erosi nahi dituzun lastairen neurri guztiak.Lastaira guztiak ditugu, bai Espainiako neurrietako lastairak (90x190, 105x190, 135x190 eta 150x190), bai Europakoak (80x200, 90x200, 140x200, 160x200 eta 180x200). 

Beste era batera esanda, banakako lastairen, lastaira bikoitzen eta sehaskarako lastairen neurri guztiak ditugu, bai eta pentsa dezakezun era guztietako materialak ere: lastaira biskoelastikoak eta malgukizko lastairak, besteak beste.Beraz, ikus dezakezunez, gure lastaira-sorta bene-benetan zabala da, neurriei nahiz materialei dagokienez.Gainera, lastairak kalitatezkoak izateaz gain, batzuk 10 urteko bermea eta itzultzeko aukera dute ere, 365 egunekoa, gustura ez geratuz gero. 

Emateko eta oparitzeko lastairen neurriak

1.Banakako lastairak

Ezagutu banakako lastairen neurri guztiak, bakarrik lo egiteko lekurik egokiena.

2.Lastaira bikoitzak

Zerbait handiagoa bilatzen ari zara edo bikotekidearekin lo egiten duzu?Lastaira hauek ezin hobeak dira zuretzat.

3.Lastaira handiak

Txiki geratzen zaizkizu lastaira bikoitzak? Lo egiteko zabaltasuna gustatzen zaizu?Egin neurri handien aldeko apustua.

4.Sehaskarako lastairak

Produktu kimikorik gabeko etxeko txikientzako soluziorik onena, lo seko egingo dute.


1.Banakako lastairak 

Bakarrik lo egiteko lastaira baten bila zabiltza? Hemen dituzu banakako lastairen neurriak!Bakarrik lo egingo baduzu, 90x190 edo 90x200eko lastairak aukera ditzakezu: 

1.1 80x200eko lastaira

VÅGSTRANDA lastairak estalitako bi malguki-geruza ditu, eta beste bat, goian, aparrezkoa, euskarri sendo eta erosoa emateko.Bakarrik lo egiteko aukera ezin hobea da.

1.2 90x190eko lastaira

 

ÅBYGDA aparrezko lastaira bat da, gorputzari sostengu ona ematen diona eta sorbaldetan eta aldakan presioa arintzen duena.Lastaira biribilkatuta dator, etxera errazago eramateko.

1.3 90x200eko lastaira

 

90x200 cm-ko VESTERÖY lastaira zure gorputzera ezin hobeki moldatzen da.Osatu zure atsedena gure xafla-somier edo ohe-oinarri batekin, eta lo egitera!

1.4 105x190eko lastaira

ÅKREHAMN lastaira IKEA-n ditugun Espainiako neurrietako lastairen adibide bat da.Apar biskoelastikoz egina dagoenez, ezin hobeki moldatzen da gorputzera, are erosoago sentitzeko.

Lastaira hauek, IKEA-ko gainerako guztien moduan, kalitatezkoak dira eta bere jatorrizko tamaina berreskuratu dezakete, gure somierretan zabaldu eta 72 ordutara soilik.


2.Lastaira bikoitzak

Zerbait handiagoa nahiago duzu edo bikotekidearekin lo egiten duzu? Hemen dituzu lastaira bikoitzen neurriak!

1.1 135x190eko lastaira

 

ÅKREHAMN lastaira IKEA-n ditugun Espainiako neurrietako lastairen adibide bat da.

Apar biskoelastikoz egina dagoenez, ezin hobeki moldatzen da gorputzera, are erosoago sentitzeko. ÅKREHAMN lastairak hainbat apar mota ditu, euskarri eta erosotasun handiagoaz goza dezazun

1.2 140x200eko lastaira

 

Neurri hau Europako estandarren artean dago eta oso egokia da elkarrekin ongi moldatzen diren pertsonentzat.

Gure VALEVÅG lastaira, 148x200 cm-koa, gorputzari sostengu osoa ematen dion IKEA-ko lastairetako bat da, hobeto atseden hartu ahal dezazun.

1.3 150x190eko lastaira

 

ÅNNELAND lastaira IKEA-n ditugun Espainiako neurrietako lastairen beste adibide bat da.Gainera, bere aparra eta material biskoelastikoak gorputzari eusten diote pisu gutxiago duen lekuetan eta presioa arintzen du pisu handiagoa duen lekuetan.

Burkoak aukeratu dituzu?Atsedena lastairaren eta burkoen araberakoa da, beraz, ez ahaztu zure lehentasun eta beharretara hobekien egokitzen direnak aukeratzea. Ez dakizu nola?Bideo honetan aholku batzuk dituzu.


3.Lastaira handiak

Zuretzat lo egiteko zabaltasuna eta espazioa garrantzitsuena bada, hauek dira zure lastaira idealak:

3.1 160x200eko lastaira

160x200eko ÅBYGDA lastaira biskoelastikoa ezin hobea da lo egiteko, erregina edo errege baten antzera, gau osoan eta goizaren zati batean.Material biskoelastikoak erabat lasaitzen lagunduko dizu, presioa arinduz, odol-zirkulazioa hobetuz eta giharrak lasaituz

3.2 180x200eko lastaira

180x200eko VÅGSTRANDA lastaira hain da handia, galdu egin zaitezkeela bertan. Banaka zakuratutako malgukien konbinazio bikaina du, egiten duzun mugimendu bakoitzera oso ongi moldatzeko. A! Eta bi sendotasun motetan eskura daiteke.


4.Sehaskarako lastairak

 

Sehaskarako lastairek 60x120ko neurria dute, eta material seguruekin eta jasangarriekin eginak daude.PELLEPLUTT edo SKÖNAST lastairak dira horien adibide.Gainera, lasai egoteko, jakizu ez dutela produktu kimiko arriskutsurik eta segurtasun-baldintza zorrotzak betetzen dituztela

A!Eta ez ahaztu lastairari lastaira-zorroa jartzea, luzaroago freskoago eta garbiago mantentzeko.  

Amaitzeko, zure oherako lastaira egokia aukeratzen lagunduko dizun bideo honekin utziko zaitugu:

Zer deritzozu?Jarraitu aholkuak apuntatuz, artikulu hauekin izugarri ongi lo egiteko. Ez itzazu galdu!

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere!Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.