Lagunekin errezeta-lehiaketa antolatzeko ideiak
Hurrengo lerroak plan gastronomikoen maitale diren baina diru-zorroa zaindu nahi duten pertsona guztiei bideratuta dago. Bazkari edo afari on baten ontasun guztiekin gozatzen jarraitu nahi baduzu ia dirurik gastatu gabe eta aldi berean zure sukaldeko gaitasunak frogatu, irakurtzen jarraitu. Izan ere, bi erronka dauzkagu lagunarteko elkarretaratze bat etxean egiteko.


1. erronka: Ezusteko errezeta hainbat osagairekin
Prestatzeko denbora: Errezetaren arabera.
Mahaikide kopurua: 4 gutxienez.
Osagaiak:
- Ezusteko produktu 1 gonbidatu bakoitzeko.
- Errezeta sortzeko sormena.
- Planaz gozatzeko gogoa.
Elaborazioa: Proposamen hau pertsona ausartentzat eta egoeraren kontrola ez izateaz beldur ez direnentzat da bakarrik. Gonbidatu bakoitzak ezusteko osagai bat ekartzean datza, eta denak elkartzean, menu bat osatu behar da guzti horiek erabiliz. Menuak hasierako platera, lehena, bigarrena eta postrea izan behar ditu. Gonbidatu guztiek askatasun osoa daukate osagaia ekartzeko, eta, beraz, pertsona bakoitzaren ardura izango da amaierako menuaren originaltasuna. Zer gertatu liteke? Gauza asko, noski... baina ziur dagoena ederki pasako duzuela da.
2. erronka: Osagai bat amankomunean daukaten errezetak
Prestatzeko denbora: Errezetaren arabera.
Mahaikide kopurua: 4 gutxienez.
Osagaiak:
- Errezeta guztiek amankomunean izango duten osagai 1.
- Errezeta egiteko bakoitzak behar dituen osagaiak.
- Emango duzun hitzaldia zure errezetak irabazten badu.
- Planaz gozatzeko gogoak.
Elaborazioa: Kasu honetan osagai bat hautatu eta gonbidatu bakoitzak osagai hori protagonista den errezeta bat prestatu beharko du. Behin platerak prestatuta, amankomunean jarri behar dira eta irabazlea hautatuko da. Bakoitzaren sormena eta sukaldeko gaitasunak erakusteko modu dibertigarria da. Berdin du maila-desberdintasun handia badago, garrantzitsuena ikastea, gauza gozoak jatea eta bereziki ondo pasatzea da.
Erosketa-zerrenda
Plan hauek burutzeko beharrezko produktuen zerrenda utziko dizugu. Atera papera eta arkatza, eta idatzi:
Labanak: Zuritzeko laban on bat edo IKEA 365 + sortako modelo hau beharrezko piezak dira edozein errezeta prestatzerako orduan. 3 piezen sorta hau ere eskuratu dezakezu. Ez ahaztu pauso hau sukaldari ikaragarria izan nahi baduzu!
Mozteko taula on bat: Aprobetxatu une hau, gure LÄMPLIG taulen prezioa jaitsi baitugu, baita tamaina txikikoa ere, biak banbuz eginak. Dena jasaten dute!
Nahasteko edukiontzia: Altzairu herdoilgaitzezko BLANDA BLANK katilua ezin da falta sukaldean. Osagaiak nahasteko balio du, baina baita zerbitzatzeko ere, dudarik gabe 2,99 € inbertitzeko modurik onena.
Lapikoak: Ez dago oinarrizko tresna hau behar ez duen errezetarik. Lortu ANNONS lapikoak bezalako sorta on bat, bizitza osoa iraungo dizute.
Zartaginak: Ez da erraza janaria itsatsiko ez zaizun itsaspen-aurkako zartagin perfektua aurkitzea, baina, behin aurkituta, ezingo diozu agur esan. Aurkitu zurea hemen.
Dena prest? Bai? Orduan lagunei abisatzea eta data ezartzea besterik ez zaizu falta barnean daramazuen sukaldari handia ateratzeko.
Hauek dira bi proposamenak zuen lagun-taldea elkartzen den hurrengo aldirako. Ziur primeran pasako duzuela. Orain bai, bon appétit!