Eduki nagusira joan

Etxeko gela guztiak dekoratzeko sormenezko ideiak

Zaharberritze-lanik egin gabe etxearen itxura aldatu nahi baduzu, zenbait gelatan erakusketak egin ditzakezu. Etxea dekoratzeko hainbat sormenezko ideia emango dizkizugu hemen: idazmahaiko horma inspiratzaile bat edo lorez eta landarez egindako girlandak egongelan.

Paper-euskarria horman ipinita idazmahai baten gainean.

Inspirazioa idazmahaian

Sinestu ez arren, zure idazmahaiak gatzgabea izateari utzi eta inspirazioa arnastu daitekeen leku bihur daiteke. Nola? Lanean jarraitzera motiba zaitzaketen eta estetikoak diren elementuak jarrita idazmahaiko horman.
Oso ideia erraz bat joeren ohol gisa erabil dezakezun paper-euskarri bat zintzilikatzea da. Horrela, eguneratzen joan zaitezke gustuko dituzun irudiak edo testuak aldatuz. Edo koadroetarako apal txiki pare bat jar ditzakezu, zure ideiak eta ikasten edo lanean ari zaren bitartean begi-bistan izan nahi duzun objektu apaingarri edo bereziak jartzeko.
Leku gehiago izan nahi baduzu SKÅDIS ohol zulatua eta gisako konponbideak erabil ditzakezu, gauza gehiago errazago zintzilikatzeko. Gainera, zuria denez, askoz deigarriagoak izango dira jartzen dituzun objektuak.

Sormen-askatasuna logelan

Logelako hormak leku egokiak bihur daitezke sormena askatzeko. Zure ideiak adierazteko eta nahi dituzun elementuak zintzilikatzeko mihise zuri bat.
Adibidez, moda atsegin baduzu, hurrengo egunean janztea pentsatu dituzun arropa eta osagarriak zintzilika ditzakezu kakoetan, artelanak izango balira bezala. Konbinazio benetan erakargarriak lor ditzakezu guneko tonuak eta beste elementu batzuk kontuan hartuz gero. Zure logela da, zure-zurea den etxeko lekua; beraz, ez zaitez kokildu eta sortu gehien gustatzen zaizun erakusketa.

Logelan komoda bat baduzu, gainazala era aprobetxa dezakezu objektu deigarrien bilduma bat erakusteko, diseinu desberdina, baina kolore bera duten loreontzi hauena bezalakoa.

Elementu ugari dituen erakusketa bat denez, garrantzitsua da hondoko hormaren, komodaren eta gainerako objektuen tonua kontuan hartzea, emaitza orekatua lortzeko.

Etxe-sentsazioa sukaldean

Sukaldeko apalak funtzionalak izan behar dira, baina askoz ere giro politagoa eta etxekoiagoa sortzen lagun dezaketen elementu estetikoak ere izan daitezke.
Hori lortzeko, apaletako batean baxera gogokoena eta espeziak dituzten koloretako beirazko ontzi batzuk, landare txikiren bat duten pitxerrak, oholak edo gustuko dituzun erretiluak jartzea proposatzen dizugu. Azpian, gustuko sukaldeko zapiak ere jar ditzakezu.
Hoberena guztia eskura eta erabilerraz den moduan jartzea da, baina, aldi berean, bisualki erakargarria den moduan.

Bizitzaz betetako leihoak

Hurbil zaitez naturara leihoetan erakusketa naturalak sortuz. Horretarako, gogoko landare batzuk loreontzi-zintzilikarietan jarri beharko dituzu, gure DRUVFLÄDER loreontzian, esaterako. Gainera, osatuagoa eta deigarriagoa izateko, landare txikiak jar ditzakezu leihoi-ertzean.

Erakusketa honen gakoa leihoarekin eta hormarekin konbinatzen duen diseinuko loreontziak aukeratzean datza. Gure proposamenean, landa-estiloko leiho zuri bat izanik, gama neutro bateko loreontziak aukeratu ditugu, zuriak eta marroiak. Baina ideia horrez gain, hoberena loreontziak aukeratzea eta konbinazioak lorategi zintzilikarioa jarri behar duzun gunearen ezaugarrien arabera muntatzea da.

Jarri irudimena martxan eta sortu zure baratze txikia leihoan. Zure ikuspegia alaitzeaz gain, bizilagunena ere alaituko du.

Sortu horma-galeria bat Polaroid argazkiekin.

Zure oroitzapen onenak begi-bistan egongelan

Argazki asko dituzu eta geroko uzten duzu beti koadroetan sartzea? Gorde egongelako horma bat, guztiak jartzeko. Markoarekin ala gabe zintzilika ditzakezu; zure esku dago. Dena dela, hoberena ezer ez dagoen horma bat aukeratzea da, konbinazio estetikoagoa lortzeko. Gainera, hondoaren tonua neutroa bada, askoz hobeto, horrela gehiago nabarmenduko baitira argazkiak.
Ez itxaron gehiago eta hartu tarte bat zure maite horiekin bizi izan dituzun une zoragarri horiek gogoratzeko. Ziur asko, jendea bisitan etortzen denean, guztiek ikusi nahi izango dute etxeko txoko berezi hori.

Hasi baino lehen aholku gehiago behar izanez gero, bideo honetan zure argazki-erakusketa pertsonala arrakastaz sortzeko gako guztiak ditugu.

    Jangelako mahai baten gainean soka batetik zintzilikatutako loreak.

    Jai-giroa egongelan

    Egongelako hormak aspergarriak dira? Familiarekin etxean denbora gehien pasatzen dugun guneetako bat da eta bertan ospatzen ditugu une asko eta asko. Beraz, loreekin girlanda-antzeko zerbait egitea proposatzen dizugu.
    Horretarako, gogoko dituzun loreak edo landareak aukeratu eta soka zati batean zintzilikatu beharko dituzu pintza txiki batzuekin. Jartzea eta kentzea oso erraza denez, konbinazio desberdinak sortu ahal izango dituzu mahaiko aurkezpenaren edo ospakizunaren arabera.
    Eta noski, loreak ez diren beste gauzatxo batzuk zintzilikatzeko ere erabil dezakezu soka, urtebetetze-festa baterako elementuak edo argazkiak, esaterako. Erakusketa txiki hori zure gustuaren arabera aldatzen joatea da asmoa.

    Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.