Kontratxapatuaren indarra
1950eko hamarkadan diseinatzaile nagusiek (Arne Jacobsen eta Charles eta Ray Eames) kontratxapatua hobesten zuten. Orain, zenbait hamarkada baztertuta izan ostean, berriz ere puri-purian dago. Beraz, zein da auzia? Julián Velázquez-Vidali, IKEA-ko Egurraren eta Zuntzen Kategoriaren Arloko Kudeatzaileari (eta kontratxapatuaren sustatzaile amorratua) galdetu diogu.


Has gaitezen hasieratik. Zer da kontratxapatua?
“Hainbat definizio daude, baina finean egur-xafla mehezko txapa-geruzak dira, bata besteari kolatuta. Askotariko egurrezkoak izan daitezke: pinua, urkia, makala… Emaitza panel oso indartsua da, eta xafla lau gisa erabil daiteke, edo nahi den forma eman dakioke”.
Beraz, zergatik da hain bikaina?
“Nondik hasi! Oro har, egurra materialik jasangarrienetako bat da, eta kontratxapatua erabiliz, hondakinak minimizatzen ditugu. Kontratxapatuarekin alderatuta, zuhaitz kopuru bikoitza behar da egun solidozko aulkia egiteko, eta, halere, kontratxapatuzkoa bi aldiz indartsuagoa da modu egokian eginez gero”.
Eta erabiltzen den kola, zer?
“Gai kimikoetan, IKEA-k merkatuko arauak betetzen ditu, arautegi zorrotzaren bidez. Gainera, formaldehidorik gabeko kolak probatzen ari gara, bata zelulosarekin egindakoa da eta bestea soja-aleekin”.
Kontratxapatua erabiltzeak badi bestelako abantailarik?
“Asko! Material oso iraunkorra da, eta ongi zahartzen da. 1950eko hamarkadan egindako kontratxapatuzko aulkiek oraindik itxura paregabea dute, eta bikainak dira erabiltzeko. Beste abantaila bat da diseinu-aukerak amaigabeak direla. Kontratxapatua nahi duzun moduan tolestu eta moldatzen da.”
Kontratxapatua Eskandinaviako kontua da, edo uste okerra da hori?
“Neurri batean hala da. Kontratxapatua oso eskandinaviarra da, edo behintzat horrela zen 1950eko hamarkadan, Alvar Aalto arkitekto finlandiarrak edo Arne Jacobsen diseinatzaile daniarrak eta gisakoek erabiltzen zutenean. Baina munduko beste toki batzuetako diseinatzaile ezagunak ere adituak ziren kontratxapatuan, Charles eta Ray Eames AEBn, esaterako. Hirurogeita hamarreko hamarkadan, material horren erabilera nabarmen murriztu zen, eta orain berpizten ari da. Edonon ikusiko duzu. Ni oso pozik nago horrekin, jakina”.
Kontratxapatua material oso iraunkorra da, eta ongi zahartzen da. Beste abantaila bat da diseinu-aukerak amaigabeak direla. Kontratxapatua nahi duzun moduan tolestu eta moldatzen da.”
Julián Velázquez-Vidal
Atsegin dugu bezeroek beren sormena ateratzea gure produktuekin. Has zaitez! Baina kontuan izan IKEA produktuak aldatuz edo eraldatuz gero ezin direla berriro saldu, ez eta jatorrizko xederako erabili ere, eta bai IKEA-ren berme komertzialak bai produktuak itzultzeko duzun eskubidea galduko direla.