Kenyak Suedia ezagutuko du aurten neguan
Munduko bi toki desberdinetako bi diseinatzaile-familia daude VÄRMER bilduma berriaren atzean. Bilduma berria altzariz, ehunez, apaingarriz eta abarrez osatuta dago, neguko oporrak askoz ere hobeak izateko, edonon bizi zarela.


Batera egoteko unea
VÄRMER bilduma Kenyako Bethan Rayner eta Naeem Biviji bikoteak eta Suediako Sara eta Jens Fager bikoteak diseinatu dute. Bildumaren xedea da gauzak erraztea eta dibertigarriagoa egitea, zorte apur batekin denbora libre gehiago dugun sasoi horretan elkarrekin denbora gehiago pasatzeko. Munduko bi tokitan oporrak nola igarotzen diren ikasteko modua ere bada (eta antza ez dira hain desberdin igarotzen).
Barruan goxo-goxo…
Suedia hegoaldean bizi dira Sarah eta Jens, eta udazkena eta negua hezeak, hotzak eta ilunak izan ohi dira, baina ez du zertan izan dirudien bezain gogorra. “Benetan atsegin dugu opor-sasoia, familiarekin eta lagunekin une atseginak pasatzea, janaria prestatzea, eskulanak egitea eta jokoetan jolastea; beraz, VÄRMER bilduman diseinatutako elementuak oso pertsonalak dira. Objektu funtzionalak sortu ditugu, diseinu-balio handia dutenak, eta urte asko iraungo duten materialekin eginda daude”, dio Sarahk.
...eta kanpoan festa
Kenyan ez zara barruan goxo-goxo egoten, kontrakoa baizik. “Herrialde osoa gelditzen da abenduaren 15etik Urteberri egunera arte. Bero egiten du, eta ahuakate- eta mango-garaia da. Ospakizun-garaia da eta guztiok kanpoan biltzen gara”, dio Bethanek. Bi familiek Gabonak ospatzeko modu desberdinetan eta Kenyako tradizioetan inspiratutako produktuak dira. “Oro har, gure produktuek elkartzea erraztu eta topaketa horiek dibertigarriago egin nahi dituzte. Zorte apur batekin, opor-sasoitik kanpo ere erabiliko dituzte.”
Ohartu gara Ipar Hemisferioan zein Hego Hemisferioan bizi, antzeko gauzak egiten ditugula. Jan, jokoetan jolastu eta batera egoteko elkartzen gara.”
Mette Nissen, IKEA-ko Sormen-burua
Benetan atsegin dugu opor-sasoia, familiarekin eta lagunekin une atseginak pasatzea, janaria prestatzea, eskulanak egitea eta jokoetan jolastea; beraz, VÄRMER bilduman diseinatutako elementuak oso pertsonalak dira”.”
Sarah Fager, diseinatzailea
Atsegin dugu bezeroek beren sormena ateratzea gure produktuekin. Has zaitez! Baina kontuan izan IKEA produktuak aldatuz edo eraldatuz gero ezin direla berriro saldu, ez eta jatorrizko xederako erabili ere, eta bai IKEA-ren berme komertzialak bai produktuak itzultzeko duzun eskubidea galduko direla.