Saltatu

Kaskail eta kankarru batentzako etxe txikia

Murgildu zaitez aita ezkongai eta semearen etxe irudimentsu eta inklusiboan. Ikusi nola erabili zituzten dekoratzaileek etxeko soluzioak jolasteko, ikasteko eta elkarrekin denbora pasatzeko hirigunean dagoen etxe txiki batean.

Errezela eta peluxeak ohe batean, alfonbra estanpatua eta biltegiratze-kaxak joko-eremuan.
Errezela eta peluxeak ohe batean, alfonbra estanpatua eta biltegiratze-kaxak joko-eremuan.

1. Joko-eremua

Etxe ireki honetako txoko batean ezkutatuta, oihala metroka erabiliz egindako errezelak umeak peluxeekin partekatu ahal izango duen gordeleku erosoa sortzen du. Alfonbrek zoruko zein zatitan jolastu ahal den mugatzen laguntzen dute, eta biltegiratze-ontziei esker, jostailuak jolastu ondoren gordetzea errazagoa da.

2. Trinkoa eta erosoa

Egongela txiki bat familiarekin denbora pasatzeko edo helduak atseden hartzeko bikaina da. Lekua aurrezteko, bi eserlekuko sofa estua puf batekin eta mahai txiki batekin konbinatu ditzakegu antolakuntza soziala sortzeko. Lanparek giro erosoa sortzen dute, eta irakurtzeko direkziozko argi gisa erabili daitezke aldi berean.

3. Baterako ikasketa

Gela berean, kontrako horman, sortzeko eta marrazteko umeentzako idazmahaia dago, helduentzako bulego baten ondoan. Horrela, elkarrekin denbora pasatzea errazagoa da. Inspirazioa eta marrazkiak dauzkan partekatutako hormak bion irudimena piztu dezake. Taburetea idazmahaiaren azpian gorde daiteke erabiltzen ez denean leku gehiago edukitzeko.

4. Sukalde praktikoa

Ez itzazu armairuak bakarrik erabili; handitu sukaldeko biltegiratzeko gunea. Tresnak eta zartagin txikiak tiraderetan lekua aurrezteko horman zehar kokatuta dauden kakoetan eseki daitezke. Gorde osagai lehorrak eta zerealak potoetan eta jarri itzazu orgatxo batean armairu bat libre uzteko. Horrela, osagairen bat bukatzen bada konturatuko zara.

5. Egin lo bero

Egunez gortina baten atzean ezkutatuta dagoen bi pertsonarako logela honek oso eroso lo egiteko aparta da, eta ipuinak uzteko apala dauka. Edredoiak eta irakurtzeko argian apartekoak dira. Horrela, norbait lotara lehenago joanez gero edo beranduago esnatzen bada, eragozpenak saihesten dira. Ohe gaineko armairuek logela txikiaren altuera aprobetxatzen dute.

6. Atondo erabilgarria

Bihurtu atondoko gune txikia errailak eta kakoak dituen atondo funtzionala. Berokiak eta jakak behean uzten dira umeek eskura izan ditzaten, eta aulkiak, aldiz, goian esekitzen dira. Arbel-horma oroigarriak idazteko ezin hobea da (baita marrazkiak egiteko ere).

7. Bainugela praktikoa

Bainugelan bientzat funtzionatzen diren lekua aurrezteko erak bilatu behar dira. Konketa partekatzea erraztuko lukeen urratsa umeak erabiltzen dituen gauzak apain-mahaiaren azpian gordetzea izango lirateke. Apalategi finek komunaren gainean dagoen lekua era adimentsuan erabiltzen dute, eta helduentzako gauzak umeen irismenetik kanpo uzten dituzte. Atearen atzean dauden kakoak bainugelako eskuoihalak esekitzeko bikainak dira.

8. Oasi erosoa

Belarrak eta barazkiak landatzea jaten dugunaz kontzienteago izateko era bat da, eta umeei janaria nondik datorren irakasteko balio du, kanpoan leku askorik behar gabe. Atera kuxinak eta tapakiak eguraldi ona egiten duenean egongela zabaltzeko (ez ahaztu gauean etxera berriro sartzen).

Bi pertsonen taldea

Lekua aurrezten duten altzariak etxe irekian hainbat funtzio bateratzeko erabilgarriak dira. Etxebizitza gune ezberdinetan banatuz, Kerstin Bohne eta Theresse Eriksson dekoratzaileek bi pertsonarako etxe burutsua sortu zuten, gela bakar batean zortzi gune funtzional dituena.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Autorea
Dekorazioa: Kerstin Bohne eta Therese Eriksson
Argazkiak: Mats Ekdahl