Saltatu

Udako 5 jolas seme-alabak oporretan entretenituta izateko

Zure txikiak energiaz gainezka daude eta entretenituta izateko ideiak agortu zaizkizu? Haurrentzako uda-jolasak proposatzen dizkizugu, primeran pasa dezaten eta oporrei ahalik eta zuku gehien ateratzeko. Apuntatu! 

Oporrak eta haurrak; konbinazio hori une oro jolasten egotearen sinonimo da. Jolastea da haurren ongi pasatzeko, esperimentatzeko eta ikasteko modua. Hala ere, gerta daiteke jostailu asko izan arren, uneren batean aspertuta egotea ez dakitelako zer egin. Horrelakorik gerta ez dadin, uda-jolasak proposatzen dizkizugu, eta zuk egokitu egin ditzakezu, bai zure txikien gustuen arabera, bai oporretan duzuen espazioaren arabera. Goazen, bada!  

1. Ginkana pertsonalizatua 

Ginkana bat antolatzea oso dibertigarria eta aukera ezin hobea izan daiteke udako oporretarako, baduzuelako nahikoa denbora, eta barruan nahiz kanpoaldean egin daiteke, betiere daukazuen tokiaren eta egiten duen beroaren arabera.  
Horretarako, proba batzuk prestatu eta saria zehaztu beharko duzue irabazlearentzat. Banaka edo taldeka egin daiteke, parte hartu behar duten haurren kopuruaren arabera.

Zuen txikien gustuen arabera pertsonalizatzea proposatzen dizuegu; hartara, are gehiago dibertituko dira. Garrantzitsua da, halaber, espazioa kontuan izatea. Adibidez, aire zabalean baldin bada, besteak beste, ura erabil dezakezue eta, bide batez, freskatu ere egingo zarete; aldiz, barruan egiten baduzue, altzariak erabil ditzakezue proba jakin batzuk egiteko. Arriskurik ez sortzearren, jostailu bigunak erabiltzea gomendatzen dizugu, peluxe formatuan.  
 
Ideiaren bat? LUSTIGT haurrentzako dardo-jokoa, PLUFSIG koltxoneta jartzea itzulipurdiak egiteko, pistak tiraderetan ezkutatzea, bola-jolasa txalekoarekin edo haurrentzako tunela, barrutik igarotzeko. Hamaika aukera daude! Irudimena erabiliz gero, ziur bikain pasako dutela.  

2. Ur-edalontzien lasterketa 

Jolasa oso erraza da; oso gauza gutxi behar dira: aire zabaleko toki bat, hau da, terraza edo lorategia, edalontziak eta ura. Arriskurik izan ez dadin, hoberena plastikozko edalontziak erabiltzea da, hala nola KALAS edalontziak. Kolore biziak dituzte, eta osagaietan ez dute toxikorik. Gainera, berrerabilgarriak direnez eta ez dagoenez puskatzeko arriskurik, jasangarriak dira. 
 
Jolasaren helburua? Alde batetik bestera ahalik eta lasterren joatea, urik isuri gabe. Ibilbidea zehatza margotu ere egin dezakezue, koloretako klarionak erabilita.  
 
Txanda bat baino gehiago egiten badituzue, ibilbidearen amaieran pertz bat (edo beste edozein ontzi) jar dezakezue parte-hartzaile bakoitzarentzat, zenbat ur bildu duten jakiteko. Ur gutxien isurtzen duena txapeldun! Gero, ur hori aprobetxatzeko, landareak ureztatzeko edo lurra garbitzeko erabil dezakezue.   

3. Píknik bat panpina gogokoenentzat lorategian 

Bero gutxien egiten duen orduetan, ideia ona izan daiteke patioan piknik bat antolatzea peluxe edo panpina gogokoenekin. Prestatu festa polit bat, mahaitxo eta aulkitxo miniekin! Edo, bestela, mahaia eta mahai-zapia jarri beharrean, koltxoneta bat erabil dezakezue eta gonbidatuek aire zabaleko piknik atsegina izateko beharrezkoa den guztia jarri: jostailuzko edalontziak, platerak, frutak, pastelak… 
 
Gauza gehiegi ez desordenatzeko trikimailu bat? Esan seme-alabei orgatxo edo kaxa batean ateratzeko erabili behar dituzten jostailu guztiak eta, horrela, berriro barrura sartzean, jaso baino ez dituzte egin beharko eta askoz errazagoa izango da dena txukun uztea. Gainera, haurrek ere har dezakete snack bat aire zabalean.  

4. Pintura handikiro 

Margotzea denbora-pasa bikaina da urteko edozein sasoitarako. Udan, bero handien egiten duen orduetan ezin denez kalera atera, orduan margotu dezakegu edo, bestela, igerilekura edo hondartzara joan ezin dugunean. Horrela, haurrak entretenituta egongo dira.  
 
Kasu honetarako gure ideia? Handikiro egitea paper zabal baten gainean; paper zuria izan daiteke: MÅLA, edo marrazkiak dituena, margotzeko: LUSTIGT. Mahai luze baten gainean edo lurrean jar dezakezu; zuek aukeratu! Dena prest dagoenean, etxeko txikiek barruan duten artista kanporatzeko beharrezkoak diren margoak eta bestelako materialak hautatzeko unea izango da.  

Beste aukera bat ere proposatzen dizugu: seme-alabek maskara zuriak margotzea, tenperak eta koloretako beste margo batzuk erabilita. Beroa egiten duenez, azkar lehortuko dira eta, margotzen bukatzen dutenean, jolasten jarraitu ahal izango dute, maskarak jantzi eta hamaika istorio edo jolas asmatu ditzaketelako haiekin.  
 
Hori bai, behar ez dena nahi gabe zikindu ez dezaten zera gomendatzen dizugu, lanerako gune bat prestatzea etxean dituzun eta erabiltzen ez dituzun egunkari zaharren papera jarrita. Jantziei dagokienez, ideia ona izan daiteke, era berean, arropa zaharrak janztea haurrei, lasai zikindu ahal izan daitezen; askoz ere gehiago disfrutatuko dute!  

5. Gaueko antzerki-emanaldia peluxe eta txotxongiloekin 

Ilunabarrean, udako zinemaren antzeko jarduera bat antolatu dezakezu, baina egokituta, haurrek irudimena ahalik eta gehien gara dezaten pantailetatik urrun: antzerki-emanaldia, peluxe eta txotxongiloekin. Etxe barruan edo kanpoan egin dezakezue; gakoa zera da, argiak panpinen agertokira begira egotea. Girlandak erabil ditzakezue, edo diseinu deigarria duen lanpararen bat. IKEA-n badugu haurrentzako lanpara sorta bat, energia-aldetik eraginkorrak direnak. Eman begirada bat! 

Argiez gain, agertoki bat beharko duzue (TROGEN koskadun taburetea izan daiteke), baita peluxeak edo txotxongiloak ere, noski; esate baterako, gure TITTA DJUR. Osterantzean, haurrek sormena askatzea da kontua, eta gainerako familiakideentzat istorioak asmatzea peluxeekin.  

Noski, antzezlana amaitzean, garrantzitsua da dena txukun-txukun jasota geratzea, hurrengo eguna lasaitasunez hasi ahal izateko espazioa ordenatuta dagoelako. Hemen duzu bideo bat ziztu bizian nola egin ikusteko. Badakizu, ez utzi biharko gaur egin dezakezuna.

Txikientzako jolasen ideia gehiago behar al dituzu? Hemen duzu artikulu pare bat laguntzeko.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.