Jostailuak nola ordenatu toki gutxi dugunean
Ez al dakizu seme-alaben jostailuak nola gorde? Ez kezkatu, hona hemen lekua aurreztu eta etxea txukuntzeko zenbait ideia erabilgarri.


Leku gutxi dugunean, funtsezkoak dira antolaketa eta txukuntasuna. Izan ere, gune bakoitzari etekinik handiena atera, eta etxea hankaz gora izatea saihestuko dugu. Gauza bera gertatzen da gure seme-alaben jostailuekin; kontrolik gabe pilatzen baitira behin baino gehiagotan, nola jakin gabe.
Hau saihesteko ideia batzuk nahi dituzu? Hona hemen funtsezko lau aholku erraz, jostailuak era praktikoan gorde eta lekua ahalik eta gehien aurrezteko.
1. Merezi duena bakarrik gorde
Behar bezala antolatzen hasteko, gure objektu guztien inbentario bat egin behar dugu, eta ondoren, balio ez diguna baztertu. Baina, ez gero zaborrontzira bota! Ziur jostailu bat baino gehiago egoera onean egongo direla, eta bigarren bizitza bat eman diezaiekezula.
Ohitura ona da erabiltzen ez diren jostailuak ematea; etxean lekua egiteaz gain, seme-alabek partekatzen ikasiko dute, eta beharrezko zer ez duten jakingo dute. Beste umeek ere jostailu haiez gozatu ahal izango dute, zure seme-alaben modu berean. Ez al da ederra?
2. Gorde toki berezi bat jostailuentzat
Behin gordeko duguna hautatuta, jostailu hauei guztiei gune berezi bat prestatu behar diegu.
Uste duzuna baino garrantzitsuagoa da biltegiratzeko leku jakin bat hautatzea, jostailuak antolatzea erraztuko baitu. Gainera, zure seme-alabek gune horri egotzi zaion funtzioa ulertuko dute.
Gune honetarako, kaxa egokituak dituen modulu-apalategi batekin egin dezakezu proba. Nahi baduzu, inspirazioa bila dezakezu honako atalean: Umeentzako biltegiratze-altzariak.

Hurrengo bideoan azalduko dizkizugu artikulu honetan aipatutako aholkuetako batzuk. Hona hemen etxean jostailuak txukuntzeko adibide erabilgarri bat.
3. Balia zaitez altzari eta osagarri erabilgarriez
Badira jostailuak antolatzeko biltoki-osagarri oso erabilgarriak. Behin objektuak tamaina, joko mota edo jolasteko maiztasunaren arabera sailkatu dituzunean, kaxa gardenetan gorde ditzakezu. Horretarako, IKEA SAMLA bildumako edozein kaxa baliagarri izan dakizuke, jostailuei ondoen doazkien altuera eta sakonera dutenak hautatuz. Edozein ontzi edo kaxa erabil ditzakezu. Guk gardenak gomendatzen dizkizugu, begiratu hutsarekin haien edukia ikusi baitezakezu.
Zuretzako primerakoa den kaxa edo saskia aurki dezakezu Antolatzaileak eta biltegiratze-osagarriak atal berezian.
4. Erakutsiezu txukuntasunaren garrantzia
Garrantzitsua da zure seme-alabek ere nola txukundu eta antolatu ikastea. Horregatik, anima itzazu haien gauzak jasotzera, behin haiekin jolas egin ondoren. Ez dute ohitura on bat bakarrik hartuko; oharkabean, haien objektu eta ekintzen ardura hartzen irakatsiko diezu.
Aholku hauek guztiak kontuan izaten badituzu, seguru jostailuak guztion artean berehala txukunduko dituzuela!
Artikulu hau gustuko baduzu eta umeen txukuntasunari buruzko artikulu gehiago irakurri nahi badituzu, eman begirada bat honi: Etxe bati bisita: umeen gela ukitu dibertigarri batekin berritzeko aholkuak.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEAko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEAko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.