Eduki nagusira joan

Gozatu teaz

Tea hartzeko atsedenaldi bat, edo hainbat egunean, burua argitu eta gogoeta egiteko une ezin hobea da. Horregatik IKEA dendaren te-familia berriak EGENTID izena du, suedieraz «norberarentzako denbora» esan nahi duena. Zapore lasaigarriak naturalak dira eta UTZ ziurtagiria dute.

Gozatu teaz
Gozatu teaz

Tea, zure modura
Infusioetarako iragazkia, neurriak edo teontziak, IKEA dendak tea gustatzen zaizun bezala egiteko behar duzun guztia dauka. Eta orain, zure zaporerik gustukoenak ere dendan eros ditzakezu. EGENTID te-hostoen sail berri eta guztiz naturala da, etxean ongizate-uneak gozatzen lagunduko dizuna. «Etxeko bizimodu hobeagoa izateko gure ekarpenetako bat da. Pertsonen egunerokotasuna kikaraz-kikara hobetzeko modua», dio Malin Ljungströmek, IKEA taldeari te-produktu berriak garatzen laguntzen dionak.

«EGENTID te guztiek UTZ ziurtagiria dute. Mundu osoan dugun irisgarritasunari esker, tearen laborantza motan eragin dezakegu, jarduera arduratsu eta jasangarriagoen alde eginez»

Azaliah Mapombere, gizarte-eraginean aditua IKEA Food arloan

Kikara arduratsua
EGENTID tearen ordurako aukera jasangarriagoa da. Osagai artifizialik eta kontserbagarririk gabe egina dago. Familia honetako te guztiek UTZ ziurtagiria dute, belarrezko teek UEBT/UTZ ziurtagiria duten bitartean. Horrek zera esan nahi du: laborantza-baldintzek pertsonak eta planeta errespetatzen dituztela. «UTZ ziurtagiriaren programaren bidez, tea modu jasangarriagoan lor dezakegu», dio Azaliah Mapomberek, IKEA Food arloan gizarte-eraginean adituak. «Programak nekazarien lan-baldintza hobeak eta irabazi handiagoak izateko aukera bermatzen ditu, haientzat eta haien seme-alabentzat bizi-kalitate hobea lortuz».

Zein da zure zaporea?


Hiru EGENTID nahasketa desberdin daude, aldarte eta eguneko une bakoitzeko.

Goiza Fruta-zaporedun belarren infusioa zitronelarekin. Zapore handiko nahasketa da, energia dakarkizuna, goizean arreta jar dezazun.

Eguerdia Te beltza zaporez gainezka jengibrea eta intsusa-baiekin. Kutsu eskandinaviar eta txinatarren arteko nahasketa, bazkarirako bizigarri ezin hobe batean. Tearen zapore indartsua leundu nahi baduzu, gehitu esnea eta eztia.

Iluntzea Hirugarren zaporea menta kakaoarekin da. Nahasketa freskagarria, txokolate zapore leunaren ukitu batekin. Postrerako edari gozoa da.

Beltza, berdea, rooibosa... EGENTID te familia berriak zaporeen aukera handia eskaintzen du, eta eskuragarri dago jada dendan