Saltatu

Zazpi ideia erraz egongela txukuntzeko eta beti ordenatuta mantentzeko

Zure egongelak txukuntzeko premia du eta ez dakizu nondik hasi? Laguntzeko gaude hemen! Guk prestatutako egongela txukuntzeko ideia sorta honi esker, beti prest edukiko duzu egongela, eta eroso egongo zara etxeko toki hain garrantzitsu horretan. Ikusiko duzun bezala, biltegiratze-soluzio praktikoak eta moldaerrazak dira giltza. 

Ez du axola zure egongela txikia edo handia bada, txukuntasuna lortzeko ideia hauek, biltegiratze adimendunean oinarrituak, lagunduko zaituzte espazio zabal eta atsegin batez gozatzen, baita eskura behar duzun gauza ororekin ere. Ez eman astean ordu ugari aurreko egunetako anabasa txukuntzen; nahikoa da gauza bakoitzerako tokia bilatzea. Goazen!

1. Aprobetxatu sofa azpiko espazio librea

 

Esan bezala, kontua ez da egongela erraldoia edukitzea milaka armairurekin, baizik eta eskura dugun espazioa ondo aprobetxatzea. Eta espazio horietako bat normalean guztiz ahaztuta daukagun sofa azpikoa izan liteke, ezta?

Gure proposamena da zona horretarako diseinatutako poltsak edo kutxak ipintzea (neurrien arabera, ohearenak ere baliozkoak izan daitezke) eta bertan gordetzea hurbil eduki nahi dituzun gauzak, baina agerian utzi gabe. Adibidez: tapaki estrak, kuxinak edo sofarako zorroak. Etxean ume txikiak badituzu, haien jostailuak gordetzeko ere erabil ditzakezu, eta horrela ez dituzte utziko egongela erdian.

Argazkiko poltsa bereziki dago diseinatuta diban horretarako, eta horregatik beste kuxin handi bat balitz bezala jar daiteke. Baina, nola ez, zure dibanera molda daitezkeen beste aukera ugari ditugu; beraz, begiratu bat eman baino ez eta biltegiratze-espazio mordoa irabaziko duzu, zure egunerokotasunean baloratuko duzuna.

2. Egin apustua erdiko mahai biltokidun baten alde

 

Egongela txukuntzeko erabilgarria izan daitekeen espazioa handitzeko beste era on baterdiko mahai biltokidun bat eskuratzea da. Gainera, gurpilak baditu eta eramangarria bada, askoz hobe; horrela, zure beharren arabera mugitu ahalko duzu eta aukera askoz gehiago edukiko dituzu. 

RÅVAROR bildumako bat proposatzen dizugu guk: txikia izanda ere, badu nahikoa gainazal eta erabil dezakezu aldizkariak, liburuak edota eskura eduki nahi duzun beste edozein elementu gordetzeko sofan esertzen edo etzaten zaren bakoitzean. Bukatzen duzunean, berriz gorde eta dena egongo da txukun.

Jakina, mahai osagarri gisa ere erabil daiteke, erdiko bat baldin baduzu jada. Sofaren aldamenean jar dezakezu, edo libre dagoen beste edozein txokotan. 

3. Gorde leku berean teknologia guztia

 

Aurikularrak, aginteak, disko gogorrak, usb… Teknologiak gero eta presentzia handiagoa du egongela guztietan, eta milaka kablek espazioei itxura ez oso txukuna ematen diete, ezta? Gainera, denbora pila bat galtzen dugu hala-nola gorde ditugun kableak deskorapilatzen.

Horregatik, gure aholkua da haiei egongelan toki egokitu bat ematea, erabiltzen ez dituzunean bertan gordetzeko. Erakutsi dizugunaren moduko kutxa erabil dezakezu, eta hari erretilu konpartimentudun bat gehitu. Horrela, kable guztiak egoki ipinita egongo dira, gailuak honda ditzaketen korapilorik gabe. 

Tamaina etxeko pertsona kopuruaren eta gorde beharreko osagai kopuruaren araberakoa izango da, noski. 

4. Atera abantaila egongelako hormei

 

Oraindik espazio gehiago behar duzu? Zuretzako ideia da hau orduan. Egongelako hormak zure aliatuak izan daitezke dena guztiz txukun eta bere tokian izateari dagokionez.

Horretarako, jarri kako batzuk libre duzun horma batean eta listo. Kakoetan jantziak eseki ahalko dituzu, egongelan zaudenean kentzen dituzun jakak edo mantalak, edota oihalezko poltsak, bertan ehun-gaiak edo beste hainbat osagai gordetzeko

Bide batez, jarrihormako foku bat edo irakurtzeko lanpara bat sofatik edo besaulkitik hurbil, mahaitxorik ez baduzu edo, besterik gabe, gela itxura zabalagoarekin ikusi nahi baduzu. 

5. Momentu bakoitzera egokitzen diren apalategi mugikorrak

 

Gauzak alde batetik bestera eramatea, bakoitza bere aldetik, arazotsua da gela txukun mantendu nahi badugu, gero zailagoa baita den-denak beren tokira itzultzea.

Hori dela eta, alternatiba ona izan daiteke apalategi gurpildun bat, gauzak premiazko tokira txukun-txukun eramaten lagunduko baitzaitu, eta, egin beharrekoa bukatzean, guztiak batera beren hasierako lekura bueltatzen, hala nahi baduzu. 

6. Behar duzun guztia gordetzeko saskiak eta kutxak

Apalategiez gain, gomendatzen dizugu beste zenbait soluzio eskura izatea, hala nola liburuak, ehun-gaiak eta antzekoak gordetzeko saskiak eta kutxak, edo dokumentuak ere bai, egongelaren eremu bat espresuki lanerako erabiltzekotan. 

Praktikoak izateaz gain, IKEA taldeko aukerek espazioa apaintzen dute, eta ondorioz egongela txukuna eta polita izango da zurea. 

7. Alternatiba malguak jangelan ere bai

 

Amaitzeko, baduzu jantokia egongelan baina espazioa nahiko murritza da? Orduan, bazkaldu edo afaldu eta gero "desmuntatzen" diren soluzioak bilatzea gomendatzen dizugu, horrela dena txukunago izateko eta espazioa irabazteko. 

Aukera on bat izan daiteke erraz gordetzen diren aulki tolesgarriak erabiltzea. Beste ideia bat: laugarren puntuan azaldu bezala, aulkiak gorde beharrean kakoekin hormatik zintzilik jartzea. Eserlekua duen leiho bat baldin baduzu, banku gisa ere erabil dezakezu. 

Mahaiari dagokionez, hormaren kontra jarri ahal duzu eta idazmahai bilakatu, bertan gainontzeko denboran ordenagailua jartzeko. Zer deritzozu? 

Espero dugu ideia hauek erabilgarriak izatea eta denok merezi dugun egongela txukuna lortzea, bertan erlaxatu eta deskonektatu ahal izateko. Eta, gehiago nahi baduzu, agian interesatuko zaizu hemen doan artikulu sorta, etxeko txukuntasunari buruzkoa.   

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.