San Valentin eguna etxean: Modu berezian ospatzeko 4 ideia
San Valentin eguna etxean ospatzea aukera on bat da pertsona berezi horrekin modu intimoago eta bereziago batean egoteko. Egun bikaina izateko ideiak nahi dituzu? Ez galdu otsailaren 14 honetarako proposamen erromantiko hauek.
1. Esnatze berezia
Aukera baduzu, San Valentin eguna aitzakia bikaina izan daiteke, une batez bada ere, mundutik aldentzeko eta zugan eta ingurukoengan pentsatzeko. Horregatik, eguna glamourrez eta zen-giroz has dadila proposatzen dugu.
Gosaria ohera eramanda, eguneko lehen "maite zaitut" esaldia esateko aukera bikaina izan daiteke, eta janaritan, gainera! Dena prestatzeko, ez dago konplikatu beharrik. Ikusiko duzu. Kafe eginberria, zuku naturala edo infusioa eta frutatxoak edo croissant beroa hamarreko menuaren parte izan daitezke. Hori bai, dena erosoago izatea nahi baduzu, oherako erretilu bat erabil dezazun gomendatzen dizugu, hankak dituenez, gorputz gainean jartzean, oreka mantentzen duelako. Beste detailerik? Apain ezazu adartxoren batekin eta aspaldiko oroitzapen baten argazkitxo batekin. Ukitu sinplea da, baina bihotza edonori urtzeko modukoa.
Aholkua: utzi albo batera elkarrizketa monotonoak eta eguneroko kezkak, eta saiatu elkarrekin igarotako une horiei buruz hitz egiten. Pasarte bereziak ekarriko dituzue gogora, ziur, eta ez dago eguna barre-dosi on batekin hastea bezalakorik.
2. Ezkutatu oparia etxean
Urte honetan ikasi dugu ondasun materialek ez dutela ezertarako balio, disfrutatu ezin baditugu eta bildutako objektu bat baino askoz gehiago oparitu dezakegula. Detailea prest baduzu, berdin dio materiala edo emozionalagoa den; modu dibertigarri eta desberdinean ematea gomendatzen dizugu. Eta jolas bat prestatzen baduzu oparia aurki dezan?
Pistak utz ditzakezu etxeko txoko desberdinetan besteak oparia aurki dezan. Irudimenak ez dauka mugarik hemen. Adibidez: argazkiz eta arrastoz egindako ibilbidea egin dezakezu logelaz logela, edo etxeko elementu desberdinak erabiliz (koadro gustukoena, elkarrekin erosi zenuten lehen zartagina…) eta saria bukaerarako utzi.
3. Bainu lasaigarria
Errutinarekin, ezin diogu erlojua begiratzeari eta egiten dugun oro kronometratzeari utzi, baita gehien gustatzen zaizkigun horiek ere. Horregatik, gelditzeko unea da, eta esaten ari ginen moduan, geure burua mimatu behar dugu (nork bere burua maitatu behar duelako), baita gure bikotekidea ere, noski.
Ekarri spa on bateko erosotasuna zure komunera. Girotu espazioa lore lehor batzuekin edo kandela lurrindun batzuekin. Ederki usaintzeaz gain, ukitu erromantikoa eta intimoa emango diote lekuari. Are gehiago, bainuontzi inguruan jar ditzakezu, edo konketatik gertu. Dena kontrolpean izan nahi baduzu, LED argidun kandelak jar ditzakezu, inolako arriskurik egon ez dadin?
4. Afaria giro magikoan
Eguna irri batekin bezain garrantzitsua da eguneko azken unera arte zaintzea. Hori dela eta, otsailaren 14ari amaiera bikaina emateko, afari erromantiko bat gomendatzen dizuegu.
Beste afari bat izan ez dadin, arreta berezia jarri behar diozue une bakoitzari. Has gaitezen giroa pentsatzen. Argiztapen apalak, lanparen argi-jokoa baliatuta, momentu magikoa eta intimoa izatea lortuko du. Kandelen argi beroa, oso aldeko puntu bat izan daiteke.
Ondoren, mahaiko detaileak zaindu janzterakoan. Ez da gauza handirik behar, baina, plater politagoak jar ditzakezue, aspaldi irekitzeke duzuen ardoa edateko kopa bereziak jarri edo benetan garrantzitsuena dena, hau da, zuek inguratuko zaituzten petalo-ibilbidea egin dezakezue.
Menua: zuen esku utziko dugu afaria, baina, gomendio gisa eta zuek kozinatu behar baduzue, zuek eguneroko afarietatik aldentzen den jatordua prestatzea esango genizueke, zergatik ez? Hala ere, probatzeke duzuen jatetxe horretako janaria ere eska dezakezue.
San Valentin egunerako zein beste edozein egunetarako, espero dugu aholkuok elkarrekin pasatzen dituzuen momentu erromantikoetarako inspirazio gisa balioko dizuetela, etxean egoteko bada ere. Ideia gehiago nahi izatekotan, artikulu sorta honen parekorik ez da:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.