Saltatu

Anfitrioi on bat izateko ideiak

Norbait datorkizu etxera? Apuntatu anfitrioi on bat izateko aholku hauek eta lortu guztiek une atsegin eta seguru batez gozatzea zure etxean.

Bizi dugun egoerarekin eta udazken-neguko hilabete hotzak datozen honetan, etxeak bihurtuko dira berriz ere “aisialdiko” eremu ezagunenak. Eta gehien maite dituzun horiengatik gertu egoten jarraitzea nahi dugunez, baina inor arriskuan jarri gabe, zure etxea guztientzat leku seguruago bat egiteko aholku batzuk bildu ditugu. Jarraitu etxean bisitak hartzeko aholku hauei, eta gozatu betiko moduan konpainia on bat.

Garbitu eta aireztatu ongi etxea

Lehenik eta behin, etxean garbiketa sakon bat egin beharko da. Jarri gehien animatzen zaituzten abestien erreprodukzio-zerrenda, eta garbitu etxea goitik behera, guztia apain eta dotore egoteko. Arreta berezia jarri behar da gehien erabiliko diren eremuak, hala nola, bainugela edo egongela.

Etxea aireztatzeko, ahal dela aprobetxatu goiza leihoak irekitzeko. Etxea ez hoztu eta tenperatura bat-batean ez jaisteko, ez ireki leihoak 10 minutu baino gehiago. 5-10 minutu nahikoa da airea berriztatzeko. Gainera, hobe da logelaz logela egiten baduzu, etxea guztia parez pare ireki beharrean, horrela ez delako giro are gehiago hoztuko duen korronterik sortuko. Modu horretan, ez duzu berokuntza indar handiagoan jarri beharko etxea berotzeko eta dirua eta energia aurreztuko dituzu.

Hustu egongela, leku gehiago edukitzeko  

Egongela edo jangela oso handia ez bada, ahalik eta leku gehien egitea da hoberena, guztiak sartzeko adina leku egon dadin. Gorde tartean dauden objektu guztiak, eta jarri beste leku batea altzariren batek enbarazu eginez gero.

Iritsi baino lehen, bakoitzari bere aulkia presta dakiozuke (betiere, zure erkidegoan gehienez onartzen den gehieneko taldea errespetatuz). Guk eskura taburete pilagarriak edo aulki tolesgarriak edukia gomendatzen dizugu, espero ez den norbait etorrita ere, lekua eskaini ahal izateko etxean tokirik hartu gabe.  

Bisitak etxean hartzeko unea

Din don! Iritsi dira gonbidatuak. Atea irekitzean, prestatu eremu bat bakoitzak bere gauzak utzi eta iritsi eta berehala desinfektatzeko.

Pare bat alfonbra txiki edo lanpasa jar ditzakezu etxeko sarreran, bata gainazalak desinfektatzeko gai apur batekin bustita (edo lixiba apur bat ere erabil dezakezu) eta bestea lanpasa lehor bat zapatak desinfektatzen amaitzeko, eta zorua zapata-markez beteta ez uzteko.

Etxeko atariak asko lagunduko dizu zentzu horretan, gonbidatuak etxera iritsi bezain laster eskuak garbitu ahal izateko gel desinfektatzailearen banagailu txiki bat uzteko, gonbidatuak bainugelara joan beharrik izan ez dezaten. Nahi izanez gero, karteltxo bat ere jar dezakezu mezu original batekin, guztiek eskuak eta oinak desinfekta ditzaten. Leku guztietan ikusi ohi den gel-ontzia jarri nahi ez baduzu, xaboi-ontzi edo banagailu bat bete dezakezu gelez, ukitu desberdin eta apaingarria emateko.  

Ondoren, gonbidatu bakoitzak berokia eta bestelako objektu pertsonalak uzteko leku bat izan beharko zenuke gogoan.

Egokiena atondoan bertan gauzak uzteko txoko bat izatea litzateke, baina guztiok ez dugunez armairurik edo esekitokirik, normalena, etxeko logeletako bat erabiltzea da; adibidez, logela bat.

Berokiak jantzi garbiekin ez nahasteko, ohea erabiltzea gomendatzen dizugu, gauzak haren gainean uzteko. Plastiko bat edo sofarako tapaki bat jar dezakezu ohea estaltzeko; horrela, ez jantziek ez dute zuzenean ukituko oheko nordikoa edo edredoia. Alternatiba oso erraza da eta, gainera, erraz garbi dezakezuna.  

Prestatu erretilu bat edo orgatxo bat zizka-mizkekin eta edariekin

Guztiok eroso jarri ondoren, oso ongi pasatzen hasteko giroa sortzen hasteko unea da. Eta horretarako hoberena, bazkari edo afari aurreko gosegarri batekin hastea da, ez duzu uste?

Jangelako mahaia ez baduzu okupatu nahi, hoberena aldez aurretik erdiko mahai batean mokadu batzuk jartzea da. Ez da askorik behar, utzi erretilu bat gonbidatu bakoitzarentzat edalontzi banarekin, paperezko ezpainzapi sorta (ez dizute hainbeste leku hartuko ezpainzapiak gordetzeko bertikal batean jarriz gero) eta gosea pizten joateko betiko gosegarriak dituzten plater eta kaiku batzuk; adibidez, zaporeren bat duten patata frijituekin.

Ez duzu hori guztia jartzeko lekurik? Orgatxo osagarri bat aukera paregabea da behar duzun leku gehigarri hori lortzeko. Behar-beharrezko guztia utz dezakezu bertan: ezpainzapiak, plater txikiak, edalontziak edo beharko dituzun botila desberdinak, une oro sukaldera joan-etorri ibili gabe.  

Etxean lagunekin elkartzeko menua

Mahaian esertzeko unea da! Lagunak edo familia etxera gonbidatzean, oso garrantzitsua izango da guztien elikadura-ezaugarriak betetzen dituen menu bat prestatzea. Norbaitek badu intolerantzia edo alergiarik? Norbait begetarianoa edo beganoa da? Beti izan behar dira faktore horiek kontuan.

Datu horiek argi dituzunean, zure sukaldari-abileziekin prestatzeko gai zaren menu bat osatu beharko duzu. Janaria prestatzen denbora asko pasatu nahi ez baduzu, hoberena errezeta errazak aukeratzea da, ukitu pare batekin lana amaitu ahal izateko. Labeko errezetak oso egokiak izan ohi dira eta ez da hainbeste traste zikintzen, usain gutxiago sortzen da eta, janaria egiten ari den bitartean, beste gauza batzuk egin ahal izango dituzu, mahaia jarri edo prestatu, esaterako.

Gure denda suediarrean, adibidez, elikagai eta plater aukera zabala dugu, janari osasungarri eta zoragarriaz gozatu ahal izateko. Ez galdu gure elikagaien eta edarien sorta osoari begirada bat emateko aukerari. Ziur etxean bazkari edo afari bat egiteko ideiaren bat edo beste emango dizugula.  

Menua prestatzeko ideiak behar dituzu? #CocinaConIKEA traolarekin aurkituko dituzu gure errezetak. Gure plater famatuenak eta oso goxoak nola egin azalduko dizugu urratsez urrats: landare-proteinazko bolak jogurt-satsarekin eta erremolatxarekin, esnegainez betetako pancake-ak, entsalada sardinzar marinatuekin, barazki-bolak kalabaza-krema eta ricotta-rekin… Eta abar luze bat!

Lagin moduan, hona hemen izokina laranja-saltsan egiteko gure errezeta.  

Egokitu bainugela

Ziurrenik, bazkaltzen edo afaltzen ari zareten uneren batean, gonbidaturen batek komunera joan nahiko du. Horregatik, uste dugu garrantzitsua dela gela hori zertxobait egokitzea. Gure gomendioa da, bi bainugela badituzu, bat gonbidatuek soilik erabiltzea egun horretan. Bakarra baduzu, berriz, lasai, aholku hauek aplikatu ahal izango dituzu eta.

Aurrez garbitu eta desinfektatu ostean, ziurtatu nahikoa eskuetako xaboi duzula (hobe da xaboi-ontzian erabiltzea pastillakoa erabiltzea baino) eskuak ongi garbitzeko eta prestatu eskuoihal txiki bat edo bat baino gehiago. Komun hori egunero erabiltzen baduzu, hobe da eskuoihalak aldatzea, eta egun horretan bakarrik erabiltzea. A! Eta ez da sobera geratuko bainugela lurrin atsegin batekin girotzea; adibidez, kandela lurrindun batekin edo lore lehor usaindunekin.

Zer iruditzen zaizu? Azken puntu gisa, prestatu arratsalde-iluntzeko plana bikain egingo duten abestien erreprodukzio-zerrenda bat. Orain dena prest utzi, eta higiene- eta segurtasun-neurriak hartu eta gero, iritsi da konpainia on batez gozatzeko une bat, beti egin dugun moduan.

Zure etxean anfitrioi paregabea izateko eta maite dituzun horiek etxean hartzeko aholku gehiago nahi badituzu, ez galdu ideia hauek.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.