Pisu txikiak txukuntzeko eta gauzak gordetzeko sei soluzio
Pisu txiki batean bizi garenean edo etxean toki gehiago behar dugula iruditzen zaigunean, bazter guztiei etekina ateratzen saiatzen gara toki nahiko izateko eta etxea txukun mantentzeko. Jakin nahi duzu zer produktuk lagun zaitzaketen hori lortzen? Ez galdu etxeko gauzak antolatu eta gordetzeko soluzio merkeen zerrenda hau. Toki txiki eta eremu zailetarako pentsatuta dago batez ere!
1. Egongela txukuntzeko soluzio bat
Has gaitezen gehien erabiltzen dugun geletako bat txukuntzeko (egongela, alegia) ezin hobea den osagarri batekin. Izan ere, gela horretan pilatzen dira toki zehatzik ez duten objektu txikiak, eta objektuok alde batetik bestera mugitzen ditugu beti. Zenbatetan galdu duzu telebistaren urrutiko agintea?
Biltegi eseki praktiko honek leku gutxi hartzen du, eta hainbat gauza gorde ditzakezu bertan, beti eskura izan ditzazun. Kasu honetan, ez dago sofaren beso-euskarria bezalako tokirik biltegia esekitzeko. Dituen hainbat konpartimentuei esker, gauza txikiak (irakurtzeko betaurrekoak, esaterako) nahiz handiagoak (aldizkariak edo tabletaren bat) gorde ditzakezu. Feltrozkoa denez, testura atsegina eta iraunkorra dauka. Zer iruditzen zaizu? Gehien gustatzen zaiguna zera da: prezio merkea izateaz gain, dena toki bakarrean izan dezakezu, mahai gainari leku baliagarria hartu gabe, ezta telebistaren altzariari ere.
Ba al dakizu produktu honek gauza gehiagotarako balio duela? Jar ezazu ate baten atzean, etxeko sarrerako horman, edo logelan. Bukatu da lekua alferrik galtzea!
2. Arropa garbia esekitzeko esekileku tolesgarria
Etxe askok ez dute arropa garbitzeko gela bereizirik, eta baliteke arropa-lehorgailua ere ez edukitzea. Hala bada, objektu honi esker, arropa lehortzeko lekua izango duzu etxeko zentimetro bakar bati ere uko egin gabe.
Esekileku tolesgarriak bikainak dira, ia edozein tokitan gorde baititzakezu eta oso toki gutxi hartzen baitute. Arropa etxe barruan lehortzeko aukera ematen dutenez, arropak ez du usain txarrik ezta kaleko kutsadurarik xurgatzen. Gainera, egun euritsuetan primeran etorriko zaizu. Arropa lehortu ondoren, besterik gabe tolestu, eta ezkutatu nahi duzun tokian, hala nola ate baten atzean.
3. Sukaldean tokia egiteko gakoa
Sukalde txikia dugunean, sukalde-gainekoa libre edukitzen saiatu ohi gara janaria prestatzeko tokia edukitzeko. Hori lortzeko, aurreko gomendioan bezala, buruari pixka bat eragin eta zehazki toki txikietarako pentsatu diren objektuen erabilgarritasuna baliatu daiteke.
Adibidez, harraska bakarra baduzu, hau bezalako xukadera bat osagarri merkea eta erabilgarria izango zaizu. Tolesgarria denez, gordeta eduki, eta behar duzunean soilik atera dezakezu. Halaber, hainbat sareta dituenez, edozein plater edo edalontzi jar dezakezu gainazala ukitu gabe. Ipini xukaderarako alfonbratxo bat irristatzen den ura xurgatzeko eta kito.
Hormak aprobetxatzea beste baliabide sinple bat da sukaldean toki gehiago lortzeko eta hura txukun mantentzeko. Apalategi gehigarriak, kakodun errailak edo edozein motatako sukaldeko horma-antolatzaileak jartzea gomendatzen dizugu, eskura eduki nahi duzun guztia altu gordetzeko. Oso aukera merkea da, eta emaitzak zoragarriak dira.
4. Bainugelako produktuak antolatu eta gordetzeko aholkuak
Bainugelako zailtasun handienetako bat pilatzen zaizkigun produktu txiki guztiak antolatzea eta gordetzea da, hala nola makillajea, krema batzuk, kotoizko diskoak edo kotoi-zotzak, eta abar. Bainugelako saskien erabilgarritasunetik harago, objektu txiki horiek txukuntzeko eta bainugelako espazioari etekin handiagoa ateratzeko aukera ematen duen produktu bat gomendatzen dizugu. Gure GODMORGON klasikoa, alegia. Konpartimentudun kaxa hauek gauzak gordetzeko eta antolatzeko diseinatuta daude bereziki, baita tiraderetan eta apalategietan toki gehiago izateko ere.
Ez al duzu tokirik dutxako produktuak jartzeko? Aipatu dugun bezala, hormak irtenbide bikaina dira toki txikietarako. Eta bainugelan ezin ditugunez zuloak arinkeriaz egin, ez dago apalategi eta saski bentosadunak bezalakorik gauzak uzteko. Iraunkorrak dira, merkeak, eta oso erabilgarriak bainugela arazorik gabe txukuntzeko eta espazioari etekina ateratzeko.
5. Logela txiki batean arropa gordetzeko ideiak
Logelan ia tokirik ez dugunean, armairu-aldaketa egitea buruhauste galanta izan daiteke. Horregatik, urtaro batetik bestera arropa gordetzeko modu onenetakoa ohe azpian dagoen lekua aprobetxatzea da.
Nahiz eta oheak biltegi integraturik ez eduki, zuk zeuk sor dezakezu kaxa estalkidun batzuk jarrita. Oso aukera merkea da tokia egiteko eta arropa hautsetik eta zikinkeriatik babesteko. Zerbait hartu nahi duzunean, ohe azpitik atera, eta egin aldaketa. Erraza, ezta? Oinetakoak, maindire sortak edo oheko arropa gordetzeko ere apartak dira.
6. Gauzak edonon gordetzeko komodin bat
Argi dago txukun dagoen espazioa ondo aprobetxatutako espazioa dela. Irudimen pixka batekin, askoz etxe erabilgarri eta praktikoagoak egin ditzakegu, nahiz eta txikiak izan.
Sormena gustuko dugunez, zer deritzozu azken aholku bat ematen badizugu etxeko edozein bazterretan gauzak txukundu eta antolatzeko? Osagarri hau produktu berri-berrienetakoa da eta errailak eta saskitxoak dituen biltegia da.
NEREBY oso bilduma berezia da, hormak gauzak gordetzeko espazio gisa erabiltzen dituena testura naturalekin batera akabera atseginagoa lortzeko.
Besterik gabe, kokatu erraila behar duzun tokian (dela sukaldean, idazmahaian edo bainugelan) eta osa ezazu saskitxoekin. Berdin dio non jartzen duzun, ikusiko duzu zer ondo geratzen den eta zer erabilgarria den.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.