IVAR armairua pertsonalizatzeko ideia originalak
IVAR armairuak aukera ugari eskaintzen ditu pertsonalizatzean. Tratatu gabeko pinu trinkoak posibilitate asko eskaintzen ditu (margotu, tindatu, zulatu eta abar daiteke). Asko gustatzen zaigu hura sormenezko gauzak egiteko erabiltzea. Eman begiratu bat orain arte bururatu zaizkigun ideiei. Pintatu egin dezakezu, edo zure beharretara moldatzen diren biltegiratze gune berriak gehi diezazkiokezu. Hona hemen alternatiba ikaragarri batzuk!
Dagoeneko IVAR armairu bat duzu eta ukitu pertsonala eman nahi diozu? Berdin dio erosi berri baduzu, edo aspalditik baduzu eta berritu nahi baduzu, honako aukera hauek pieza bakarra lortzeko inspiratuko zaituzte. Has gaitezen…
1. Jokoak biltegiratzeko soluzioak
Mahai-jokoak maite dituzu? Konponbide hauek bikainak dira zuretzat, apartak baitira familia osoaren aisialdirako materiala ordenatuta edukitzeko, batez ere egongelan jarriz gero.
Ateen barrualdean entzungailuetarako kako batzuk, aginteetarako saski bat eta puntuen zenbaketa egiteko paper-euskarri bat kokatu genituen. Armairuaren alboan ere tabletak gordetzeko kontratxapatuzko aldizkari-gordetzekoa torlojutu genuen. Dena prest hurrengo jolas tarterako!
2. Apain-mahai bat
Bai, ikusten duzunez, IVAR armairuarekin apain-mahai original bat sor dezakezu, komunean horrenbeste denbora igaro gabe, logelan apaintzeko.
Guk ateen erdian zulo bat egin genion, gauza batzuk gordeta eta beste batzuk begien bistan eduki ahal izateko. Ondoren, barrualdea eta kanpoaldea margotu genituen kontraste-ukitua emateko. Albo batean ispilu tolesgarri bat jarri genuen, prestatu bitartean geure burua ondo ikusteko, eta, ukitu gisa, argi-girlanda bat, glamour ukitu bat ere emateko. Zer iruditzen zaizu?
Aurreko kasuan bezala, beharrezkoa balitz, biltegiratze-saskiak jar daitezke hemen ere.
3. Horma-irudi bihurtutako IVAR armairuak
Kasu honetan lau IVAR armairu erabili ditugu; bikainak dira gauza asko gordetzeko.
Behin jarrita, pastel-koloreak erabiliz, horma-irudi handi bat margotu dugu. Armairuetako batean errailak jarri ditugu, artelanak eta brotxak zintzilikatzeko. Guk kako pintzadunak jarri genituen, baina, nahiago baduzu, pertxak erabil ditzakezu.
Hau, ordea, ideia bat baino ez da; errailak nahi duzuna jartzeko erabil ditzakezu.
4. Arasa
Biltegiratzeko espazio gehiago behar duzu sukaldean? Sortu arasa txiki bat IVAR armairuarekin. Guk urdinez margotu genuen IVAR armairua (baita horma zati bat ere, integratuta gera zedin), eta atzeko panela egunkariekin forratu ukitu vintagea emateko. Ateen barrualdean kakoak eta saskiak ezarri genituen.
Ikusten duzunez, gauza asko gorde daitezke bertan, eta, are espazio gehiago behar baduzu, TROFAST zintzilikatzeko tiraderekin jar ditzakezu arasan.
5. Logelarako armairua
Hormari atxikitako bi komodaren gainean lau IVAR armairu jarrita, armairu handi-handi bat egin dezakezu zure logelarako.
Diseinuak ematen dio ukitu sortzailea, txantiloi eta pintura beltzez eginak. Jakina, zure gustuetara eta logelako estilora egokitzea da idealena. Horregatik, komeni da kolore eta forma egokiak konbinatzea. Zuk aukeratu!
6. Panpina-etxe sekretu bat
Etxeko txikiak harrituko ditu eta, onena, dena ordenaturik izaten lagunduko dizue.
Etxea egiteko, paper polit bat jarri behar diozu hondoan, eta koloretako esekitokiak ateetan. Bikain geratzeko eta hormara finkatuta egon arren, guk ukitu dibertigarri bat emateko asmoz galtzerdi bat jantzita daukan hanka bat jarri genion. Hori egindakoan, sartu jostailuak, eta kito!
Zein da zure ideia gogokoena? Armairu batekin egin dezakezun guztiak harritu bazaitu eta dagoeneko badituzun altzariak berrituta zure etxea berritzeko inspirazioa nahi baduzu, hona hemen artikulu sorta interesgarri bat.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.