6 ideia original armairua eta osagarriak antolatzeko
Hartu gogoan armairua eta zure osagarriak antolatzeko ideia original eta ezberdin hauek! Aurrerapen bat: logelako edo jantzigelako hormak erabil ditzakezu espazioa hobeto aprobetxatzeko eta dena eskura izateko.
Ziur badituzula armairuan sartzen ez diren oinetakoak, korapilatutako lepokoak edo egunero erabiltzen dituzun zapi gogokoenak. Gauza bakoitzak izango du bere txokoa. Artikulu honetan ikusiko dugunez, ondo pentsatuz gero eta ordenari buruzko oinarrizko nozioekin, posible da gure logela osoa era originalean eta erabilgarrian antolatzea. Has gaitezen!
1. Antolatu horma armairu ireki baten modura
Logelan horma bat libre baldin baduzu, erabil ezazu jantzigela ireki moduan, eta lagungarri izango zaizu jantziak eta osagarriak espazioan banatzeko. Hona hemen gomendatzen dizkizugun ideiak, bikain geratzeko:
- Zutikako ispilua gorputz osoa ikusi ahal izateko.
- Bere garaian oinetakoen kutxak ez bazenituen gorde, erabili biltegiratzeko kutxak (ahal bada, monokromatikoak izan daitezela), oinetakoekin batera mota guztietako osagarriak ere gorde eta pilatzeko.
- Kakoak lerroan eta altuera desberdinetan horman finkatuta, jantziak zintzilikatzeko.
- Beste kako eta barra batzuk osagarri txikiagoak gordetzeko, hala nola bitxiak edo gerrikoak.
Horma oso bat ez baduzu eskura, konforma zaitez espazio txikiekin, argazkian bezala. Kasu honetan, etekina atera diogu altzariaren gaineko hutsuneari eta barra bat ipini dugu; era horretan, hurrengo egunean jantzi nahi dugun arropa jar dezakegu bertan, edo, besterik gabe, arropa gorde baino lehen egurastu. Gainera, haren ezkerretara pare bat kako ipini ditugu, poltsak edo antzeko objektu txikiak zintzilikatzeko. Eta komodaren gainean espazioa badago oraindik, osagarri batzuk edukitzeko, kutxetan ordenatuta. Zer deritzozu?
2. Nola antolatu oinetakoak eta osagarriak
Gure logela antolatzeko orduan, erronka handia dira oinetakoak. Kasu honetan, irtenbide nahiko erraza topatu dugu. Begira:
Erabaki dugu oinetakoak armairuaren beheko aldean jartzea, arroparako saskien azpian. Horrela, beti izango dugu eskura, eta ez da egongo arropa zikintzeko arriskurik.
Aire zabalean geratuko dira gehien erabiltzen ditugun oinetakoak, edo forma zailagoak dituztenak. Ez ahaztu kutxa antolatzaileetan gorde ditzakezula denboraldiz kanpo daudenak, bai armairuaren gainean, bai ohearen azpian (toki aprobetxagarriak eta hutsezinak, batere nabarmentzen ez direnak). Gainerako oinetakoak eskuinaldean antolatu ditugu, kutxa zeharrargi erabilgarri batzuekin, biltegiratze bertikala aprobetxatuz. Era honetan, oinetakoak beti egongo dira gordeta, baina begiratu batean aurki daitezke.
3. Armairuan espazio gehiago edukitzeko trikimailua
Armairuko apalak eta tiraderak bete dituzu jada? Espazio gehiago behar baduzu, erakusten dizugun osagarria super erabilgarria, merkea eta originala da.
Haren 7 konpartimentuei esker, biltegiratze-sistema honek aise lortzen du zure armairuaren barruko aldean egitura gehigarri bat eratzea. Zabaldu eta armairuaren barratik zintzilikatu baino ez da egin behar; erraza, ezta? Ezin hobea da edozein motatako arropa gordetzeko. Kasu honetan, kamisetak, jertseak eta kirol-jertseak eseki ditugu, baina, nahi baduzu, oinetakoak edota prakak ere jar ditzakezu, adibidez. Azken bi konpartimentuak meheagoak dira, eta gerrikoak edo bistara eduki nahi ez dituzun beste osagarri batzuk uzteko erabil ditzakezun kutxatxoak bertan jartzeko baliatu ditugu.
Bazenekien biltegiratze-sistema hau, merkea izateaz gain, poliester birziklatuz egindakoa dela? Horri esker, lehengai berrien erabilera murriztu dugu, eta ingurunean dugun eragina ere bai. Bikaina da!
4. Sortu zure apain-mahaia
Agian ez duzu espaziorik logelan altzari gehiagorik sartzeko, ala, besterik gabe, eguneko funtsezkoak beste modu batean antolatu nahi dituzu. Zer deritzozu aukera honi? Pare bat osagarrirekin, zuk zeuk sor dezakezu. Zehatz-mehatz kontatuko dizugu nola.
Lehen aipatu dugun moduan, hormako ispilua ezinbestekoa da geure burua azken aldiz begiratzeko, etxetik irten baino lehenagoko ohitura kutuna. Beraz, gorde hutsune bat zeure burua goitik behera hobeto islatzen duen bat jartzeko. Ukitu gehigarria nahi baduzu, jarri foku bat gainean, argi-faltarik izan ez dezazun eta zure itxurari azken aldaketak emateko, edo, besterik gabe, ez dadin traba bat izan leihoarekin edo beste foku batekin argi kontra egotea zuk zeure burua ondo ikusteko. Behin baino gehiagotan topatuko duzu erabilgarri!
Azkenik, fin ibili gara honako honetan eta ondo-ondoan dagoen altzariari erabilera berria eman diogu. Izatez, sukalderako egitura da. Apal irekietan gure osagarri guztiak jar ditzakegu: kolonia, ilerako eskuila... Gainera, egitura honek baditu osagarri gehigarri super erabilgarriak eta batere nabarmentzen ez direnak, hala nola azpiko kakoak, erlojuak jartzeko erabili ditugunak. Harrigarria da zein ondo geratzen den, ezta?
5. Zure landareekin dekoratzeko soluzioa
Arropa eta osagarriak antolatzeko txoko honetan, ukitu apaingarri bat falta zaigu ahalik eta hobekien osatzeko. Logelan landareak badituzu, ziurrenik ideia honekin espazioa hobeto aprobetxatuko duzu, dekorazio polit bati uko egin gabe.
Hormako eta sabaiko altuera baliatuz, landareak zintzilika ditzakegu, eta lorategi flotatzaile bat sortu. Material naturalez egindako loreontzi-euskarriak ere jar ditzakezu, espazioari ukitu are atseginagoa emateko. Argazkikoak banbuz daude eginda, material berriztagarri batez.
6. Egoera guztietara egokitzen diren osagarriak
Logela hau antolatzeko ideiak urratsez urrats izan ditugu, eta biziki maite ditugu, merkeak eta politak izateaz gain oso erabilgarriak direlako. Zuk ere lor dezakezu zure logelan!
Jarri arreta aprobetxa daitekeen txoko bakoitzari, kontuan izan zure errutinak eta bilatu hoberen egokitzen den soluzioa. Ziur gaude lortuko duzula! Azken aholku gisa, gomendatzen dizugu arinegi ez ibiltzea; bilatu beti edozein egoeratara eta espaziotara moldatzen diren osagarri aldakorrak. Ez dago mugarik!
Armairua antolatzeko ideia azkarrak eta errazak nahi badituzu, ez galdu bideo hau!

Eta oraindik aitzakiaren bat baduzu zure arropa eta osagarriak ez antolatzeko, hemen doaz erabilgarriak gerta dakizkizukeen artikulu batzuk. Ez itzazu gal; badakigu eskertuko duzula!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.