Eduki nagusira joan
Ideiak arropa altzaririk erosi gabe gordetzeko

Ideiak arropa eta osagarriak altzari berririk erosi gabe gordetzeko

Zure arropa, zure bikotearena, biok dituzuen milaka osagarriak... Heltzen da momentu bat zeinean armairua txiki geratzen den eta oso zaila egiten den gauza guztiak modu antolatuan gordetzea, ezta? Baina ez duzue espazio nahikorik armairu gehiago jartzeko eta, gainera, ez duzue gehiegi gastatu nahi. Hortaz, altzari berririk erosi gabe arropa eta osagarriak gordetzeko ideia hauek zuentzat dira.

Sinestea zaila egiten zaizun arren, biltegiratze-osagarriei esker, probetxu handia atera ahal diezu dagoeneko dituzun armairu edo altzariei. Konponbide sinplea eta praktikoa eta, are hobea dena, oso merkea. Jarraitu aholkuak!

Aukeratu armairu-antolatzaile eseki bat

Konpartimentuak dituzten antolatzaile esekiak konponbiderik onena dira tiradera gehiago behar badituzu eta armairuko barran eskegitzeko hainbeste pertxarik ez baduzu. STUK-ekin, aprobetxatu egingo duzu pertxen gunean libre dagoen leku hori eta biltegiratze-espazioa biderkatuko duzu zazpi konpartimentu desberdinekin, non kamisetak, jertseak, prakak eta beharrezko guztia jarri ahalko dituzun.

Irekita dagoenez, erraztasunez eskuratu ahalko duzu zure arropa eta, arropa motaren eta koloreen arabera antolatzen baduzu, goizero janztea askoz errazagoa izango da. Gainera, bisualki, zure armairuan askoz ordena gehiago egotea lortuko duzu.

Hoberena? Oso aukera merkea da etazure armairuko barrara lotu besterik ez duzu egin behar. Minutu bat ere ez duzu beharko eta ez duzu inolako obrarik egin beharko; hortaz, alokairuan bizi bazara eta ezin badituzu altzariak aldatu edo denbora eta diru askorik ez baduzu, aukera hau paregabea da zuretzat.

Gainera, guri bezala, planetaren zein etxearen jasangarritasunakkezkatzen bazaituzte, poztuko zara jakitean horrelako antolatzaileak % 90ean daudela eginda birziklatutako poliesterrez. Horri esker, murriztu daiteke lehengai berrien erabilera eta, horrenbestez, horrek ingurumenean duen eragina ere bai.

Espazioa eta ordena irabazi oinetako-altzari eseki batekin

 

Zure oinetako-altzaria edo zapatak gordetzen dituzun armairuaren partea bete-beteta badago eta ez bazaizu gehiagorik sartzen, ez kezkatu! Oinetako-altzari eseki bat aukera dezakezu, horrekin espazio pilo irabaziko baituzu. Argazkian ikus dezakezun bezala, pertxetarako barran duzun leku libre batean jar dezakezu eta, bertan, zenbait zapata pare sartu.

Gure aholkua da oinetako-altzari eseki honetarako erreserbatzea espazio gutxien okupatzen duten zapatak, adibidez, sandaliak, txankletak, zapatilak edo beste edozein oinetako lau. Horrela, guztiak gordetzeko espazio nahikoa egongo da eta askoz itxura ordenatuagoa izango du. Botak edo takoiak oinetako-altzari batean gorde ditzakezu, armairuaren beheko parteko konpartimenturen batean edo kutxa antolatzaileetan ohearen azpian.

Sistema honekin armairuan sor daitezkeen usainek kezkatzen bazaituzte, gomendatzen dizugu beti aireztatzea eta gorde aurretik garbitzea. Gainera, zedro-bloke batzuk edo izpiliku-poltsatxo batzuk jar ditzakezu, nahi gabeko usainak har ditzaten. Era berean, onena da hemen gutxien erabiltzen dituzun zapatak gordetzea, baina, edonola ere, konponbide hau etxean espazio gutxi duten eta zapatak armairuan gorde behar dituzten pertsonentzako pentsatuta dago.

Kutxekin banatutako tiraderak barruko arropa gordetzeko

Tiradera gehigarriak espazioa hobeto aprobetxatzeko

Espazio berberak askoz joko gehiago eman dezake ondo antolatzen badakigu. Hoberen funtzionatzen duten aukeretako bat konpartimentuak dira, bereziki,barruko arropa, bufandak edo gerrikoak bezalako arropa edo osagarrien kasuan.

Zure tiraderak banatzen dituzten kutxak jartzeak gauzak ordenatuago mantentzen lagunduko dizu eta, hortaz, erabil dezakezun zentimetro oro aprobetxatuko duzu. Tiradera berean, adibidez, galtzontziloak gordeko dituzu konpartimentu batean, galtzerdiak beste batean eta barruko kamisetak beste batean. Eta, behingoz, azpiko arropa guztia pilatuta edukitzeari utziko diozu!

Gauza bera egin dezakezu gerrikoak eta zapiak bezalako osagarriekin. Halaber, horrela, gauzak hain antolatuta badituzu, erraztasunez aurkituko duzu dena eta askoz gehiago erabiliko dituzu zure osagarriak.

Banatu espazio irekiak osagarriak gordetzeko kutxekin

Ba al duzu zure armairuan argazkikoa bezalako biltegiratze-gune irekiren bat? Horrelako guneak hobeto aprobetxatzeko, gure aholkua da, tiraderen kasuan bezalaxe, kutxekin edo saskiekin banatzea. Horrela, gauzak zentzurik gabe pilatzea saihestuko duzu eta gauzak askoz ordenatuago egotea lortuko duzu.

Esaterako, poltsak bezalako osagarriak biltegiratzeko erabil ditzakezu. Horrela, leku finko bat edukiko dute eta ez dira bueltaka ibiliko etxetik, esekitoki batetik bestera. Horrez gain, askoz hobeto kontserbatuko dira, babestuago egongo direlako.

Kutxak osagarriekin

Erabili tamaina desberdinetako kutxak

Horrelako konponbideen gauzarik onena da, gordeko duzunaren arabera, tamaina desberdinetako kutxak aukera ditzakezula eta, horrela, espazio hauek modu erabat pertsonalizatuan antolatu. Adibidez, poltsa handiak gordeko badituzu, tamaina handiagoko kutxak jar ditzakezu eta, ospakizunetarako poltsa txikiak edo gerrikoak badira, kutxa txikiagoak erabil ditzakezu.

Horiek nahiko sarri erabiltzen badituzu, hobe da kutxak irekita egotea, erraztasunez hartu ahal izateko eta begien bistan egoteko; horrela, ez duzu ahaztuko osagarri horiek guztiak dituzula. Aitzitik, asko erabiltzen ez dituzun jantziak edo osagarriak edo gauza delikatuak gordeko badituzu, itxigailua duten saskiak jar ditzakezu, babestuago egon daitezen, eta armairuaren parte altuetan kokatu, hau da, hain eskuragarri ez dauden tokietan.

Aprobetxatu horma txanoak eta poltsak eskegitzeko

Oraindik ere espazio gehiago behar al duzu? Orduan, ideia hau zuretzako da. Bilatu zure logelan libre dagoen horma bat eta kako batzuk jarri. Horietan, txanoak, zapiak edo poltsak bezalako osagarriak edo eskura eduki nahi duzun arropa jar ditzakezu.

Adibidez, biharamunean jantzi nahi duzun arropa aukera dezakezu, pertxa batean jarri eta horman eskegi, altxatzerakoan prest eta eskuragarri egon dadin. Noski, den-dena egongo denez begien bistan, garrantzitsua da gauzak modu estetikoan kokatzea eta gehiegi ez betetzea, zure logelan desordena-sentsaziorik ez sortzeko.

Gune honen azpian altzariren bat edo apalen bat baduzu, argazkikoa bezalako minikomoda bat jar dezakezu bitxiak eta gainerako osagarririk txikienak gordetzeko.

Aukeratu saski bat zure jantzirik handienak gordetzeko

Azkenik, zuretzat oso egokia izan daitekeen beste biltegiratze-osagarri bat SNIDAD bezalako ratanezko saski bat da. Oso moldakorra da eta estetikoki oso ondo geratzen da bertan tapakien antzeko jantzi loditxoak gordetzen badituzu: bufandak, txanoak edo eskularruak.

Horrela, berariazko leku bat izango duzu osagarri horiek guztiak jartzeko. Izan ere, askotan, osagarri horiek etxeko gune desberdinetan uzten ditugu eta, berriz hozten duenean, zaila egiten zaigu aurkitzea. Gainera, saski jasangarria da, energia berreskuratzeko erabil daitekeen material berriztagarriarekin eginda dagoelako. Asko iraungo du, baina denboraren poderioz hondatzen bada edo beste edozein gauza gertatzen bazaio, birzikla daitekeenaren lasaitasuna izango duzu.

Zeren zain zaude ideia hauek praktikan jartzeko? Ziur gaude egiten duzunean harrituko zaituela zure armairuei atera ahal diezun probetxu handiak. Eta, aholku gehiago behar izatekotan, hementxe uzten dizkizugu gaiarekin lotutako pare bat artikulu oso interesgarri.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.