IKEA poltsa batean sartzen diren etxerako 3 itxura-aldaketak
Badakigu aurtengo urtea bereziki zaila izaten ari dela. Horregatik erabaki dugu gure zerbitzuen prezioa aldi baterako jaistea 2021aren hasiera pixka bat errazagoa izan dadin eta zure etxean, halarik ere, eroso senti zaitezen. Jakin nahi duzu etekinik handiena nola atera dezakezun?
Segidan badoaz zenbait ideia etxeko dekorazioa aldatzeko, diru gutxiren truke eta bidalketa-gastu txikienekin, zehazki, 4 € baino ez. Ikusi IKEA poltsan sar daitekeen guztia!
1. Itxura-aldaketak ehun-gaiekin
Etxean itxura-aldaketa bat egiteko orduan produktu xumeenen eta eskuragarrienen artean daude, zalantzarik gabe, ehun-gaiak. Eta arazorik gabe kabitzen dira gure IKEA poltsan!
Gelaren arabera, produktu ezberdinekin jolastu ahalko duzu giro berri horren bila. Logelarako, adibidez, ideia ezin hobea da oheko arropa berritzea. Urte-sasoiarekin bat doazen tonuak eta estanpatuak dituzten zorro nordikoak eta maindireak erosi ditzakezu, edota aukera aprobetxatu luzaroan berritu nahi izan duzun betegarri hori aldatzeko.
Ehun-gaietatik kanpo aparteko ukitu hori nahi duzu? Osagarri xumeak erosi ditzakezu, hala nola, foku txiki bat lotara joan baino lehen irakurtzerakoan erabili dezakezuna.
Egongelaren edo aire zabalean dagoen espazio baten kasuan (terraza, adibidez), zalantzarik gabe, teknika bera erabiltzen dugu. Horregatik gomendatzen dizugu kuxin-zorrodun sortaren alde egitea nahi duzun itxura-aldaketa lortzeko. Gela dekoratzeko erarik errazena eta ekonomikoena da, eta ez du ia esfortzurik eskatzen. Kontuan izan zure kuxinen neurriak eta gehitu orgatxoan gustukoen dituzun modeloak. A! Eta ez ahaztu gainontzeko ehun-gaiak. Zer deritzezu tapaki zoragarri batzuei?
Aukeratzen duzuna aukeratzen duzula, ez ahaztu bidalketarik ekonomikoena egin ahal izateko poltsak ezin dituela 25 kg baino gehiago pisatu eta bilgarriaren gehieneko tamaina ezin dela gainditu (78,5 cm x 55 cm x 39 cm). Gainontzekoa gure esku dago.
2. Saskiak eta kaxak dena txukuntzeko eta estiloz betetzeko
Askotan, nahiz eta etxea guztiz desordenatuta ez egon, nekagarria gerta daiteke gauza gehiegi pilatzea. Ez da arraroa, adibidez, egongelan objektu ugari edukitzea, dekoratiboak izan ala ez. Hori gertatzen denean hoberena Marie Kondoren garbiketa estiloa jarraitzea da, eta soilik erabilgarriak edota guretzat estimagarriak diren gauzak mantentzea.
Baina zer gertatzen da gauza gehiago baztertu ezin ditugunean? Gure aholkua da begiari iruzur egitea saskien eta kaxen boterearekin. Produktu hobeezinak dira gure etxea dekoratzeko, edozein gela txukuntzeko eta dotoretzeko guztiz erabilgarriak baitira, ekonomikoak izateaz gain.
Barnean edozein objektu gorde dezakegunez, espazioaren pertzepzioa hobetzen laguntzen digute, bai eta lekuaren irudia irekiagoa eta txukunagoa bihurtzen. Erabili egongelako tapakiak gordetzeko edo zure binilo bildumaren eta aldizkarien gordeleku perfektu gisa, eta harrituko zara emaitzarekin.
Badakizu zer den onena? Produktu hauek maiz tolestuta datozenez, ugari gorde ahal izango dituzu zure IKEA poltsan ia espaziorik galdu gabe.
3. Azken ukitua emateko osagai dekoratiboak
Osagarri dekoratibo txikiak ez dira garestiak eta txikiak izanda ere aldaketa handia ekarri diezaiokete edozein gelari. Horregatik dira hautagai ezin hobeak gure online erosketarako, bidalketa ekonomikoarekin.
Irudi honetan, adibidez, etxe txiki baten atondo txikia dekoratzeko erabili ditugu. Gure lehentasuna izan da giro berri bat sortzea espazioa alferrik galdu gabe.
Tamaina txikiko espazioetarako osagai efektiboenen eta dotoreenen artean ispiluak daude, hemen ikusten den bezala. Ondo erabiltzen badira, hobeezinak dira tokiari argitasun eta sakontasun kutsua emateko, hemen gertatu den bezala. Zure konposizio propioa sortu dezakezu hormako ispilu txikiekin gelari irrikitzen zaituen ukitu berezia emateko. Zer iruditzen zaizu?
Nahi izanez gero, zure espazioa pitxerrekin edo loreontziekin dekoratu dezakezu. Ez zara iaioa landareekin? Arazorik ez. Izan ere, ez du gehiegi axola osagarriak lore sorta batekin apaintzeak, hain baitira politak eta izaeraz beteak zein espazio bat beren kasa problemarik gabe dekoratu ahal baitute.
Eta betidanik zure oroitzapenik kutunenak hilezkortu nahi izan badituzu, gomendatzen dizugu etxea dekoratzea hau bezalako argazkietarako markoekin. Itzelak dira momentu berezi bat azpimarratzeko eta merezi duen bezala erakusteko. Horrela, begirada botatzen diezun bakoitzean erdi-irribarre polita etorriko zaizu aurpegira.
Jolastu objektu guzti hauekin eta sortu zure IKEA poltsa perfektua etxea diru gutxiren truke dekoratzen duzun bitartean gozatzeko. Informazio teknikoa behar baduzu, ikusi baldintza guztiak, zerbitzuaz gozatu ahal izateko bete behar direnak.
Gustatu zaizkizu aholku hauek? Ez galdu gure ideia- eta inspirazio-sorta osoa.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.