etxea udaberri-estiloz dekoratzeko 3 ideia
Egunak luzatzen hasi dira, tenperaturak igotzen... Badakizu zer esan nahi duen horrek, ezta? Hori da, hemen da udaberria!
Inspira zaitez dekorazio-ideia hauekin eta eraman sasoi-aldaketa zure etxera, ukitu fresko eta alaiagoa emateko. Ez galdu ideia polit, praktiko eta merke hauek udaberri honetan zure etxea dekoratzeko.
Has gaitezen!
Logela dekoratzeko jarraibideak: Oinarrizko bi aldaketa
Sasoi aldaketa nabaritzen hasten garen lehengo espazioa logela izaten da, hori dela eta, aldaketarekin batera gure aholku sortarekin hasiko gara logela udaberri giroari egokitzeko.
Logela udaberri-ukitu horrekin dekoratzeko ehunak izango dira oinarria. Beroarekin batera ehundura arinagoak eta freskoagoak datoz. Horregatik, ideia ona litzateke ohe-arropa aldatzea eta aukera aprobetxatu gelari kolore gehiago emateko, inoiz ez baitago sobera.
Aholkua: ez gorde mantak eta ohazalak behar baino lehen. Gogoan izan urteko sasoi honetan, gauak hotzak izaten direla oraindik batzuetan eta ez dugu gau erdian berotzeko zerbaiten bila esnatzerik nahi. Gorde, horregatik, baten bat, freskoagoa bada ere, eskura izateko eta lorik eten behar ez izateko.
Aldaketa txikia da eta ez duzu ia denborarik beharko, eta gainera, itxura berria emango dio zure gelari.
Gogoan izan, urte honetan, naturala joera dela, eta, gainera, logelan hobe da tonu leunak jartzeak lagundu egiten duela giroa lasaiagoa eta atsedena hobea izan dadin. Beraz, kolorea gehitu nahi baduzu eta zalantzari baduzu, kontuan hartu aholkuok ohe-arroparen kolorea aukeratzerakoan.
Ohe-arropaz gain, pentsatu logelako gainerako ehunetan. Nolabait esateko, udaberria eguzkiarekin eta argi naturalarekin berriz elkartzea da. Egun gris eta tristeei, behingoz, agur esateko garaia da eta egun alaiei eta oskarbiei ongietorria egitekoa. Horregatik, zure leihoak prestatzeko unea da. Ez baduzu eguzki-izpirik galdu nahi, eta aldi berean, intimitatea mantendu nahi baduzu, leihoan gortina finak edo errezelak jartzea gomendatzen dizugu.
Egongela naturalak eta berdeagoak
Egongelako estiloa ere erraz asko aldatu daiteke noizbehinka, izan ere, logelaren moduan, hainbat ehunekin jolasteko aukera ematen du sasoitik-sasoira.
Egongela udaberri giroarekin dekoratzeko, lehenik kuxinen zorroak aldatzea gomendatzen dizugu, eta euren artean konbinatu, gelako dekorazioarekin bat egiten duelarik, betiere. Adibidez, beix koloreko egongela honetan, kolore gordinak eta berdeak aukeratu ditugu (oso kolore alaia da eta sasoi honetako ezaugarrietako bat).
Ez ahaztu udaberria sasoi bikaina dela estanpatuekin jolasteko, beraz, zure egongelan kolore leunak nagusi badira, momentu egokia izan daiteke patroi hori apurtu, guneari dinamismoa eman eta kolore desberdinetako marrazkiak dituzten ehunak sartzeko.
Ez izan esperimentatzeko beldurrik!
Alfonbrarik duzu? Ez utzi albo batera hain azkar. Alfonbrek ere lekutxo bat dute udaberriko dekorazioan (baita udakoan ere). Zure kasuan, material naturalez egindakorik edo eskuz egindako itxura duenik baldin baduzu, oso ongietorriak izango dira udaberri giroko egongelan.
Zer gehiago aldatu daiteke zure egongelan? Berriz ere, gortinek paper garrantzitsua izango dute, beraz logelarako eman dizugun aholku bera erabili dezakezu hemen ere.
Xehetasunez-xehetasun aldaketa handiak egin ditzakezu zure logelan. Kasu honetan, guk adartxo batzuk gehitu ditugu bai erdiko mahaian, baita leiho azpian ere ukitu naturalagoa emateko, eta osagarri batzuk gehitu ditugu, esaterako, koloretako marrazkiak dituzten koadroak, giroa alaitzeko asmoz.
Landareekin apaintzea, azken ukitua
Udaberriko dekorazio aholkuen zerrenda labur honetan ezin ziren loreak eta landare naturalak falta. Ba al da etxea pertsonalizatzeko modu honetan hasteko sasoi hau baino hoberik?
Ez dugu zertan gela lorez bete behar, ezta etxeko txoko guztiak apaintzeko beharrik ere ez, baina ukitu bat ez zaio gaizki etorriko. Landareak, gainera, eragin handia dute gure inguruan, airea garbitzen eta umorea hobetzen laguntzen baitute. Hortaz, ez dugu haiei uko egiteko arrazoirik ikusten. Zer iruditzen zaizu lan- eta ikas-gune honetan lortu dugun efektua? Ziur lanak askoz ere errazago egiten direla hemen. Animatu eta apain itzazu loreontzi polit batekin. Emaitza asko gustatuko zaizu eta oso merke aterako zaizu gainera.
Zer deritzozu? Jarri aholkuok praktikan eta alda ezazu zure etxea udaberriari merezi duen ongietorria egiteko. Bete etxea alaitasunez eta xarmaz uste duzuna baino diru gutxiagoren truke.
Inspirazio gehiagoren beharra baduzu, artikulu sorta berezia prestatu dugu ideia gehiagorekin ordena eta dekorazioaren inguruan. Ez itzazu gal!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.