Udazken honetan etxea apaintzeko ideia merkeak
Udazkenaren etorrera urtaro-aldaketarik berezienetakoa da. Uda atzean utzi dugu, etxetik kanpo denbora asko pasatzen dugun garaia, eta berriro ere etxean gure denboraren zati handi bat emateko garaia heldu da. Horregatik, garai honetan jende askok etxea birdekoratzea erabakitzen du.
Hori bada zure kasua, aldaketa txikiak egin ditzakezu etxea berritzeko diru gutxiren truke. Gainera, alferrik da egia ukatzea: gure katalogoan datozen berritasunek lana asko erraztuko dizute.
Ikus ditzagun udazken honetan apaintzeko eta etxea IKEA-ko berritasunez betetzeko ideia batzuk. Zatoz gurekin!
Berritu kuxinen zorroak
Kuxin zorroak aldatzea erraz-erraza da eta emaitza oso onak lor daitezke. Horregatik, askotan egiten den aldaketa da.
Oso aukera merkea da eta guztiz alda dezake egongela edo logelaren (oherako kuxinen kasuan) itxura. Gu erabat txundituta gaude udazkeneko tonuak dituen eta kotoiz eginda dagoen STENMÄTARE kuxin-zorroarekin.
Bide batez, ba al zenekien gure produktuetako kotoia iturri jasangarrietatik datorrela? Hau da, ur-, pestizida- eta ongarri-kontsumo ahalik eta txikienarekin hazitakoa edo birziklatutakoa da; horri esker, gainera, nekazarien irabazi-aukerak areagotu egiten dira.
Egongela edo logelarako alfonbra berria
Udazken honetan etxea apaintzeko beste ideia bat alfonbra berritzea da (edo alfonbra bat erostea, oraindik ez baduzu). Alfonbrek espazioak berotzen eta apaintzen laguntzen digute, batez ere orain, hotza bueltan dela.
Aurtengo katalogoaren berritasunetako bat LINDKNUD da, aukera anitz eskaintzen dituen alfonbra. % 100 birziklaturiko poliesterrarekin eginda dago, plastikozko botila birziklatuekin, hain zuzen ere. Ile dentso eta lodiak zarata murrizten du eta oinetarako gainazal leun eta atsegina eskaintzen du.
Udazkenerako zorro nordiko aproposa
Bueltatu da nordikoa gure bizitzetara! Udan ez dugu ikusi ere egin nahi, baina, uda amaitu denez, bueltan da gau hotzenetan berotzeko.
Eta ba al da modu hoberik harrera egiteko udazken honetan modan dauden koloreak dituen zorro nordikoarekin baino? Zorro nordiko urdin-berdexka hau adibide ona da. PUDERVIVA izena du, eta kolore horrez gain badago honako kolore hauetan ere: hori argia, arrosa iluna eta oliba berdea. Hau da, udazkenerako ezin hobeak diren koloreak.
Gainera, lihozko zuntz naturalez eginda dago. Material hori berriztagarria eta jasangarria da, transpiratzen du eta hezetasuna xurgatzen du. Horri esker, gorputzak tenperatura atsegin eta iraunkorra mantentzen du gau osoan zehar. Oherako zorro nordikoaren udazken-kolorea zeinahi den, ohazal zuriarekin konbina dezakezu.
Egongela eta logelarako giro-argiztapena
Udazken honetan etxea modu merkean apaintzeko beste ideia garrantzitsu bat argiztapena da. Argi-orduak gero eta gutxiago direnez, etxean hainbat argi-puntu behar ditugu, leku atseginagoa izateko.
Beraz, egongela edo logelako hainbat puntu argiztatzeko zutikako lanpara edo mahai-lanpara berri bat hautatzen baduzu, bete-betean asmatuko duzu. Retro estiloa duen modelo hau aukerarik egokiena iruditzen zaigu, eta gainera, bat dator edozein egongela-estilorekin. A! Eta ez ahaztu. Aukeratzen duzun lanpara aukeratzen duzula, hautatu beti LED bonbillak. Elektrizitate gutxiago kontsumitzen dute, eta 20 urte inguru irauten.
Handitu eta apaindu zure gelak ispiluei esker
Handitu gelak eta apain itzazu, funtzionalagoak bihurtzen dituzun bitartean. Hori da, hain zuzen ere, ispilu batek egin dezakeena. Zenbat eta gehiago, hobe!
Ziur gaude logelan duzun komodari ondo baino hobeto emango liokeela argazkian ikusten den ispilu polit eta biribilaren antzeko batek (gainera, markoa ratanezkoa da!). Edo zabaltasun-sentsazioa behar duen korridore estu bati. Edo, etxetik atera baino lehen, zeure buruari “azken begirada” bat emateko ispilua jarri nahi duzu atondoan. Orain da etxea apaintzeko ispilu bat edo gehiago erosteko momentua.
Berritu baxera udazken honetan
Udazken honetan etxea apaintzeko ideia merkeekin bukatzeko, guk gomendatzen dugun baxera aurkeztu nahi dizuegu. Mahaia dotore janzteak ere berebiziko garrantzia du!
Beharbada horregatik heldu da “amamaren” baxera alde batera uzteko garaia, eta GLADELIG bezalako baxera landatar baina dotorearen truke aldatzea. Gres eta beira margotuz eginda dago, eta bikaina da eguneroko bizitzarako zein une berezietarako. Gogoratu baxera ezberdinetako piezak konbina ditzakezula, forma eta kolore ezberdinak badituzte ere. Bilatu beti oreka eta bat datorren gama kromatikoa. Egin probak; ziur gaude mahaiari dinamismoa emango dion konbinazio bat aurkituko duzula.
Garai berri honetarako inspirazio handiagoa behar baduzu, ez galdu:
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.