Saltatu

Kirol-materiala etxean gordetzeko ideiak

Kirola egiten baduzu, badakizu kirol-materialak espazio asko hartzen duela etxean, forma bereziak dituela eta ez dela beti oso polita. Horregatik, etxean gordetzeko ideia hauekin lagundu nahi dizugu. Era horretan, hobeto kontserbatuko da, eta txukun eta erabiltzeko prest egongo da. Has gaitezen! 

1. Gimnasio (txiki) bat aldagelekin etxean

Gela oso bat ez da beharrezkoa etxean gimnasioa izateko. Gutxi aprobetxatutako bazter txiki bat baduzu, espazio guztiz funtzionala daukazu kirol-materiala gordetzeko eta kirola egiteko. Guk elementu hauekin muntatu dugu: 

  • Bi armairu gorri, bata bestearen gainean, gimnasioko aldagelako armairuen plantak egiteko. Bertan gorde daiteke txukun-txukun arropa eta ekipamendu gehiena.   
  • Ohol zulatu bat, bere osagarri ezberdinei esker elementu ugari gainean jartzeko balio baitu. Kakoetan yogako edo pilateseko alfonbrak jar ditzakegu, bai eta erresistentzia-bandak ere. Erretilu txiki batean ipin dezakezu entrenatzeko erabiltzen duzun edozein gailu elektroniko. Azken ukitu gisa, horma-erloju bat jar daiteke ordua ikusteko, eta ariketa-taularen bat ere bai.  
  • Oholaren gainean apal bat, asko erabiltzen ez duzun material gehigarria ipintzeko, zure kirol-eremuan erabilgarria gerta daitekeena.   
  • Eskailera-taburetea, prestatzen zaren bitartean bertan esertzeko, deskantsatzeko, edo goiko aldean utzi duzun kirol-materialera iristeko, taburetearen gainean jarriz.   
  • Itsas ihizko saskia (material % 100 berriztagarria) eskuoihalak eta bestelako osagarriak gordetzeko.  

Ez duzu nahi zure gimnasio txikia bistan egotea? Gelako dekorazioarekin bat datorren gortina batekin ezkuta dezakezu.  

2. Irteteko behar duzun guztia, sarreran 

 

Zure familiak kalean egiten badu kirola maiz, izan bizikletan edo monopatinean ibili, izan tenisean edo futbolean aritu, eta alde batetik bestera presaka joan ohi bazarete, etxeko sarrera toki on bat izan daiteke kirol-osagarriak gordetzeko. Hori egiteko, elementu ezberdinak konbinatu ditugu. 

Lehenengoa, armairu bat; bertan eskura izan behar ez dituzun gauzak gorde ahal dituzu, edo estetikoak ez izateagatik ezkutatu nahi dituzunak. Gero, esekitokiak eta kakoak, patineteak, kaskoak, erraketak eta arropa esekitzeko. Biltegiratze osagarri gisa, ontzi estalkidun bat, barruan baloiak edota bestelako kirol-materiala gordetzeko. Eta, azkenik, oinetako-altzari eserlekudun bat, oinetakoak janzteko atetik irten baino lehen. 

Ikusten duzunez, emaitza erabat antolatutako atondoa da, eta horri esker minutu asko irabaziko dituzue etxetik irteten zareten bakoitzean. Gainera, hau gure antolatzaileekin eta biltegiratze-osagarriekin egin daitekeenaren adibide bakar bat baino ez da. Beraz, ez izan zalantzarik eta pertsonaliza ezazue guztiz zuen beharren arabera

3. Abentura-gune antolatua 

 

Zure familia kanpoan bizi bada kasik, ziurrenik hori erakusten duen ekipamendu mordoa daukazu. Gomendatzen dizugu garajean edo ganbaran biltegiratze-sistema modularra jartzea. Erabili dugunean, oso erraza da familiako kide bakoitzarentzat sail bat pertsonalizatzea, apalak, saskiak, kutxak eta askoz gehiago erantsita. Apalen eta errailen altuerak egokitu ere egin ditzakezu, haurrek beren gauzak erraz eskura izan ditzaten. 

Horrela, behar adina leku izango duzu kirol-ekipamendurik handiena jartzeko, hala nola eski-ekipamendua edo golf-makilen poltsa, edo material txikiagoa bestela, hala nola badmintonean edo ping-pongean aritzeko palak. Gainera, tokia edukiko duzu arroparako, oinetakoetarako eta kasko eta bestelako osagarrietarako. Dena ongi antolatuta eta zuen hurrengo kirol-ihesaldirako prest!  

Beste ideia bat nahi duzu? Egin klik bideoan etxean yoga egiteko gunea nola prestatzen den ikasteko. Oso erraza da!

Aukera hauen artean zein dator hobeto zure bizimoduarekin eta etxearekin? Zure erantzuna zeinahi ere den, espero dugu lagundu izana zure kirol-materiala askoz hobeto antolatzen. Badakizu kirola egitea oso mesedegarria dela zure osasunerako, eta zu eta zure familia aktibo mantentzea sustatzen jarraitzeko, hemen doaz interesa dakizkizukeen gaiarekin lotutako beste artikulu batzuk.  

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausart zaitez zu ere bai! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.