Saltatu

Idazmahaia antolatzeko 3 modu

Idazmahaia berritu behar duzu? Eskolara itzultzeko momentua den edo ohiturak aldatzea nahi duzun, eman begiratu bat idazmahaiak antolatzeko ideiei. Imanak, kaxak eta apalak oso erabilgarriak dira idazmahaia husteko eta, baita burua ere.

Idazmahai zuria, antolaketa-soluzio praktikoekin: dokumentu eta tabletetarako erretilua, kaxak, kableen antolatzailea eta boligrafoentzat beirazko potoa.
Idazmahai zuria, antolaketa-soluzio praktikoekin: dokumentu eta tabletetarako erretilua, kaxak, kableen antolatzailea eta boligrafoentzat beirazko potoa.

1. Atera iezaiozu ahalik eta etekin handiena espazioari. Modulu gehigarriak edo gauzak erakusteko eta gordetzeko osagarria jar itzazu; horrela, lan egiteko azalera garbia izango duzu. Aprobetxa itzazu idazmahaiaren hankak! Estalkidun kaxa garden pilagarriak konbina itzazu gauza txikiak gordetzeko, eta paperezko kaxa gogorrak gauza handietarako. Beste abantaila bat: Umeentzako idazmahai honen altuera erregulagarria da; beraz, helduek ere erabil dezakete.

2. Izan ezazu materiala antolatuta. Idazmahaiaren tiraderan antolatzaile bat jarri materiala beti antolatuta egon dadin. Aizto-euskarriak eta ontzi magnetikoak ezin hobeak dira mugikorraren kargagailua eta entzungailuak uzteko. Arbel-pinturarekin eta zinta itsaskorrarekin egindako egutegiek egiteko dauzkazun gauzen zerrenda begi-bistan izatera laguntzen dizute.

3. Zabal zaitez. Gauzak gordetzeko lekua lor ezazu idazmahaiaren inguruan apalak jarriz. (Hanketan ere jar ditzakezu). Kolore leunezko kaxak ipini gauzak gordetzeko. Gustukoen dituzun gaiak beirazko poto eta loreontzietan erakuts ditzakezu. Osagarriak ere lor itzazu, adibidez gutunetarako erretilua, dokumentuak eta tabletak gordetzeko.

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.

Egileak
Barruko esparruetarako diseinua: Carine de Mol
Argazkiak: Daniel Wester
Testua: Marissa Frayer