House tour: lehen pisu familiarra
Lehen pisua estreinatzeak dakarren ilusioa (nahiz alokatua edo erosia izan) paregabea da. Baina gure familia osoarentzako lehenengo pisua hutsetik «sortzearen» sentipena, are hobeagoa da! Gela bakoitzean nahi duguna eta guztien gustuak kontuan hartuz, baita etxeko txoko guztietan zoriontsu sentitzean pentsatuz ere familiarekin apaintzea... Nahiz eta luzea eta «nekagarria» izan, benetan polita den prozesua da! Ikusi gurekin lehen pisu familiar moldakor eta zeharo eroso hau, hainbat ideia atera ditzazun bertatik.


Egongela eroso eta moldakor bat familia osoarentzat
Etxe familiar baten egongela hainbat jarduera mota biltzen dituen gunea denez, ahalik eta gune malguena sortzea litzateke da hoberena. Hona hemen egongela familiar bati etekinik handiena ateratzeko aholku erraz batzuk.
Sofa zabal bat edo hiru eserlekuko bi sofa, non familia osoa eroso sartzen den.
Zer deritzozu umeek jostailuak jasotzeko biltokia duen chaiselonguedun sofa bati buruz?
Hobe mahai osagarriak kafetegiko mahai baten ordez: horrela gunea libratuko dugu haurtxo eta ume txikienek zoruan jolas egin dezaten. Gainera, erosoago ibiliko dira batetik bestera.
Jostailuak erortzean zarata moteldu eta guneak eroso zein epelagoak egiten dituzten alfonbrak.
Hainbat zeharkako eta giro-argiztapen puntu filmak familia-giroan ikusteko.
Mesedez, ez ahaztu hilabete hotzetarako tapakiak!
Moldakorra bihurtu den tximinia
Inoiz erabili ez, baina egongelatik kentzeak pena ematen dizun tximinia bat duzu? Pisu berrian tximinia bat dago eta ez dakizu kendu edo dagoen bezala utzi? Gogoratu zure dekoraziorako aliaturik hoberena bihur daitekeela!
Kasu honetan, tximinia foku-puntu naturala izateaz gain, etengabe alda daitezkeen dekorazio-ideia originalekin proba egiteko aukera ezin hobea ere bada: egur artean ikus daitezkeen denboraldiko loreak eta landareak, familiarekin batera aldatzen eta hazten doazen argazkiak, kandelak, bidaietako oroigarriak... Emaiozu nortasuna hain berezia den etxeko gune honi!
Jai-denboraldietan barruan daukadan nortasun minimalista ateratzen dut. Pixka batekin asko egin dezaket, eta jasangarriagoa da gainera”
Marrit
Goitik behera zuk diseinatutako sukaldea
Ba al dakizu IKEA dendara etorriz gero zure sukaldea hutsetik diseinatu dezakegula elkarrekin? Zoragarria da hau, ez beti amestu duzun sukaldea sortuko duzulako bakarrik, baita proiektuan hain zuzenean esku hartuz, zurea dela inoiz baino gehiago sentituko duzulako ere.
Are gehiago: familiako kide guztiak etorri eta ondoen doakizuen sukaldea aurkitzea gomendatzen dizuegu. Ez du axola handia edo txikia izatea, sukalde guztietatik proiektu sinestezin bat sor daiteke. Gustuko al duzu adreiluak agerian dituen sukalde zuri hau? Guztiz modernoa eta benetan zabala da.
Bakoitzaren neurrira diseinaturiko txokoak
Landare zintzilikari batzuk, apal bat eta taburete bat jarrita bakarrik, sukaldeko leiho ondoko gune txiki hau gune ezin politagoa bihurtuko da gosaldu edo arratsalde partean kafe bat hartzeko. Bestela etekinik atera gabe geratuko liratekeen gune mota hauek ezin hobeak dira etxean ditugun aukera guztiez ohar gaitezen. Eta bereziki, norberarentzako, norberaren ongizatearentzako eta etxea gozatzeko denbora beti egin behar dugula oroitaraz diezaguten.
Berrikuntzei dagokienez, konfiantza garatzen dugun heinean, gehiago ausartzen gara koloreekin. Esperimentatzea dibertigarria da».”
Marrit
Zure altzari zaharrentzako etxe berria
Etxez aldatzen garenean, hutsetik diseinatzen ari garen etxe berri batean bereziki, altzari zahar guztiak bota ohi ditugu, erabilpenik ez duten ustean.
Hala ere, hainbat gauza egin ditzakezu haiekin: berriro tapizatu, pintatu edo pertsonalizatu bizitza berri bat eman diezaiezun, gogoan ez zenuen guneetan ipini arte (zer iruditzen trastez gainezka duzun ganbaran bigarren egongela bat sortzea?) IKEA dendan bigarren aukeretan sinesten dugu...
Lanerako gune sinplea, baina moldakorra eta funtzionala
Noizean behin etxean lan egiten baduzue, blog pertsonal bat baduzue, Interneten denbora igarotzea gustuko baduzue... zergatik ez sortu horretarako berariazko gune bat? Ipini mahai txiki bat leihoaren alboan, flexo baten argi zuzenarekin eta aulki erosoarekin batera. Zer gehiago behar duzu?
IKEA dendako produktuak gure bizitzan eta daukagun etxean presente daude beti. Niretzat izugarrizko inspirazio-iturria izan da beti».”
Marrit
Gelako koloreekin arriskatuko zinateke?
Badakigu logela batentzako kolore lehenetsia zuria dela, baina zu ere arriskatuko zinateke agian, ikusten ari garen etxean bezala. Hormen tonu urdin ilun honek dramatismo ikusgarria dakarkio guneari, eta hoteleko gela baten tankerakoa egiten dute: luxuzkoa eta dotorea. Hori bai, zabalak eta argi askokoak diren logelentzat bakarrik da egokia.
Umeak jolastu eta hazteko txokoa
Zein garrantzitsua den umeei garatu eta libre jolasteko gune bat eskaintzea! Nahikoa da haien liburu gustukoenen ondoan aulkidun mahaitxo sinple bat ipintzea, baita jokoak edo eseri eta etzateko alfonbra bigun bat ere. Hau bezalako oinarrizko gune batean haien kabuz jolasten ikasiko dute, egongelan egonda ere.
Lehen familia-etxea egiten
«Etxe honetara etorri baino lehen, etxe asko alokatu genituen», dio Marritek. «Hau da gure etorkizunerako benetan inbestitu ahal izan dugun lekua, gauzak nahi genituen moduan probatzeko». Margotzen, zurgintza egiten, pisuak lixatzen, sabaiak botatzen, etab. ikasi dugu. Ez da beti erraza edo erosoa izan. Baina oso dibertigarria izan da! »
Dauzkagun bezeroak eskaintzen ditugun produktuekin sortzaileak direla ikustea asko gustatzen zaigu. Aurrera eta egin ezazu! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Autorea
Barruko estilista: Sam Grigg
Argazkilaria: Nato Welton
Jarraitu Marrit Instagramen: @donebymyselfblog