Saltatu

Horma ilunak (eta zergatik gustatzen zaizkigun hainbeste)

Esan dezagun egia: etxean koloreekin esperimentatu nahi dugu, baina kolore ilunenak beti saihestu ohi ditugu. Hori konpontzeko unea da. Geneviève barne-diseinatzailearen etxea bisitatu dugu. Logela horma ilunak zein ondo geratu daitezkeen adibide ezin hobea da.

Horma urdin iluna eta berdea duen logela. Ohe erosoa, lanpara zuria eta esekitokia daude.
Horma urdin iluna eta berdea duen logela. Ohe erosoa, lanpara zuria eta esekitokia daude.

Intimitatea

Horma iluna duen logela esekitoki, ohe eta gau-mahaiarekin, hurbiletik ikusita.

Kontrastea oso garrantzitsua da

Horma ilunei esker, aurrean jartzen duzun edozein gauza nabarmenduko da. Material naturalak eta koloreak inoiz baino beroago bilakatzen dira (giro lasaia sortzea da xedea, ezta?), eta irudiak hondo ilun baten gainean erakusten direnean nabarmentzen dira.

Argia eta iluna

Horma guztiak kolore ilunez margotzea ez da beharrezkoa. Izan ere, Genevièven logelak bi horma argi eta bi horma ilun dauzka. Gainera, ilunetako bat leihoarena izatea ez da kasualitatea. Horrela, eguzkiaren argia horma argietan islatzen da eta logela argiztatzen du.

Ez zaitez hormak kolore ilunez margotzeko beldur izan. Antzeko tonuetako oihalak erabiliz giroa asko leuntzen dela konturatu naiz».

Geneviève Jorn, barne-diseinatzailea

Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.