Bizi-kalitatea: dekorazio garaikidea logela bakarreko apartamentu batean
Zure etxeak zure istorioa kontatu ahalko balu, zer esango luke? Apartamentu hau autobiografia moduko bat dela esan genezake: zehatz-mehatz kalkulatutako espazio bat, erabat islatzen dituena hemen bizi den pertsonaren izaera eta zaletasunak. Edonora begiratzen duzula ere, estiloa, kalitatea eta ondo diseinatutako xehetasunak topatuko dituzu. Ongi etorri bizimodu ederrera!



Kaixo! Ongi etorri! Bideo honetan, apartamentu paregabe hau ezagutzeko aukera izango duzu, eta bertan bizi den gizon dotorea zure gidari pertsonala izango da.
Neurrira egindako etxea
Oinplanoa altzariz janztetik azken ukituetara, gure barne-diseinatzaileen online taldeak zure ametsetako espazioa errealitate bihurtzen lagun zaitzake, orduko XX euroren truke.

- Produktuen informazio orria
Etxean gozatzeko hotel-estiloa
Ola Wihlborgek diseinatu duen tapizatutako ohea estilo klasikoaren, erosotasunaren eta kalitatearen erakusgarri aparta da. Irakurri gehiago etxe honetako aukerako piezei eta piezok errealitate bihurtu zituzten diseinatzaileei buruz.