Galdetu diseinatzaile bati: bizi era jasangarriagoan gehiegi gastatu gabe
"Modu jasangarrian sortutako altzariz jantzi nahi dut etxea, baina ez dut diru asko. Nola lor dezaket hau?" Modu jasangarriagoan bizitzea garestiagoa dela uste du jendeak, baina ez du zertan hala izan. Toki eder, epel eta koloretsua bihur dezakezu zure etxea, planetari eta zure diru-zorroari kalterik egin gabe. Chiara Effroi Lutteri barne-diseinatzailearekin hitz egin dugu horrelako etxe bat lortzeari buruz: bizia, praktikoa eta ingurumen-inpaktu txikiko aukerekin betetakoa, lau sosen truke.

