Hazi ahal izateko pentsatuta dagoen umeentzako logela bat
Haurtxo bat erabaki, kezka eta behar asko dakartza. Haurtxoarekin batera hazten den logela prestatzeak gero datorrenari buruz gutxiago kezkatzen eta diru gutxiago erabiltzen lagun diezazuke. Eman begiratu bat iradokizun batzuei: sehaska bihurgarria, biltegiratze-soluzio moldakorra eta estilo klasikoak.


1. Hartu atseden erosotasun osoz
Sehaska hau, segurtasun-araudi zorrotzenak betetzeko diseinatu eta probatu dena, aldaketetarako prest dago. Lastairaren altuera igo egin daiteke, jaioberriak direnerako, eta beherago ipini, zutik jartzen diren umeentzat. Sartzea eta irtetea ez da arazo bat izango, alboa kendu egin daiteke eta. Denbora pasa ahala, bakarkako sofa bezala erabili daiteke.
2. Izan eskura behar duzun guztia
Biltokiari esker ez dituzu gauzak bilatu behar izango eta denbora aurreztu egingo duzu gauez pixoihala aldatu behar baduzu. Aldalekuaren gainean eta horman dauden kaxa eta saskiak daude, haurtxoa ez da ailegatuko baina zu bai. Geroago, biltokia zoruan muntatu dezakezu umeek jostailuak gordetzeko.
3. Jar zaitez eroso
Besaulkian haurtxoari jaten eman edo sehaska-kanta bat abestu ahal diozu, gero oheratu ahal izateko. Orain duzun mahai osagarriari etorkizunean zorro koloretsua ipintzen badiozu umeentzako taburetea izango da. Momentuz, biltegiratzeko poltsak tapakiak gordetzeko balio du. Geroago, ume handien gauzetara erraz egokitzen da.
4. Gauak argiztatu
Argiztapen leunari esker, behar duzuna ikusi ahal izango duzu bista behartu eta haurtxoa esnatu gabe. Ipini erabilgarrien zaizun lekuan, eta finkatu ondo kableak. (Guk sehaska eta besaulkiaren ondoan jarri genuen). Gainera, ispiluen ondoan dauden lanparek eta armairuak janztera eta estilo desberdinak probatzera lagunduko diete.
5. Aukeratu klasikoak
Iritsi da haurtxoa, eta mundu guztia jakinaren gainean egotea nahi duzu. Logela modaz ez pasatzeko, erabili oinarrizko eta bigarren mailako koloretako ehun-gaiak estanpatu dibertigarriekin, adibidez, marrak eta tantoak. Ondoren, gehitu eskuz jositako kuxinak eta umearen nortasuna islatzen duten beste pieza batzuk.
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zeu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA dendako produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango dituzula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA dendako berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.
Autorea
Dekorazioa: Rita Mestre
Argazkiak: Johan Månsson
Testua: Marissa Frayer