Haurrekin etxean margotzeko ideia originalak
Haur guztiak artista hutsak dira! Haien lehen artelanetarako, ordea, ez da ideia txarra planen bat izatea ezbehar artistikoren bat gertatuz gero…
Zure seme-alabei izugarri gustatzen bazaie marraztea, baina nahaste-borraste bat sortzen badute beti edo margoak behar ez den tokitik ateratzen badituzte, gomendio hauek zuretzat dira. Ez galdu haurrekin etxean marraztu eta margotzeko ideia hauek, dena kontrolpean eta txukun mantenduz. Inspirazio gisa ondo etorriko zaizkizula espero dugu!
Dutxa-itxituran margotzea
Kristalezko dutxa-itxitura mihise ezin hobea da. Haurrek euren ondare artistikoa (beno, gutxi gorabehera) utz dezakete bertan. Hori bai:
- Sar itzazu uretako botekin eta zikintzeak axola ez duen arroparekin edo ur pixka batekin erraz garbitzeko moduko zira batekin.
- Kontuz irrist egin ez dezaten: gomazko uretako botak nahikoa izango dira, ziur aski, baina hobe zuhurrak izatea.
- Une oro bertan egon behar duzu, dutxako beste elementuekin jolasean has ez daitezen edota dutxa-itxitura ez den zerbait margotzen hasten badira ere.
- Bukatutakoan, zure esku dago erakusketaren iraupena itxitura garbitu baino lehen, modu oso erraz batean, gainera.
Haurrekin margotzeko materialak
Zer motatako pinturekin egin ditzakete euren artelanak dutxa-itxituran gero erraz kentzeko? Akuarelak gure aliatuak dira!
Aukerarik onena dira barruan duten "Picasso" hori ateratzen uzteko. Normalean gelak eta xanpuak uzten dituzuen saskian gorde ditzakete, beti eskura edukitzeko.
Nola garbitu dutxa-itxitura margotu ostean
Teoriak itxura ona du, baina praktikan hain erraza al da dutxa-itxitura garbitzea? Bai, noski! Beirak garbitzeko eskuilek, hezetasuna kentzeaz gain, dutxa-itxitura garbitzen laguntzen dute modu eraginkor eta oso erraz batean. Eskuila erabilgarri honekin, gainazala hurrengo artelanerako prest utz dezakezu, edo pintura-estudioa behin betiko itxi eta dutxari bere betiko erabilera eman diezaiokezu.
Haurren margoak non gorde
Etxeko txikiena marrazketaren zale amorratua bada eta egunero entretenitzen bada horretan, agian haren gauza guztiei toki berezi bat eskaintzea pentsatu beharko zenuke: bilatu altzari osagarri pare bat dena bertan gordetzeko. Horrela, ez dituzu gauza guztiak erdian edukiko eta, behin ateak itxita, ez da ezertxo ere ikusiko!
Kasu honetan, adibidez, armairu hauen barrualdea guztiz pertsonalizatu dugu ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Objektu gehienak nahiko handiak eta luzeak direnez (figurak, pintzelak, marrazteko bloka…), altuera behar dugu. Beraz, apal bakarra gorde dugu goian objektu txikietarako eta marrazketako paper-biribilkia jartzeko. Horrela, arazorik gabe sartu dugu guztia behean. Koadernoak, esaterako, zartaginen estalkiak gordetzeko euskarri batekin antolatu ditugu. Eta hormetan, beirazko pintura-ontzitxoak ipintzeko biltegiratze-soluzio perfektua jarri dugu. Zer iruditzen zaizu?
Erakutsi haien artea harro egon daitezen
Ez dira, ba, haien sorkuntza guztiak aldi baterakoak izango, dutxa-itxituraren kasuan bezala. Izan ere, ziur artelan bat baino gehiago etxetik ikusgai egongo dela, munduari duen talentu guztia erakusteko.
Horretarako, poster-euskarri bat dugu, eta, kasu honetan, armairuaren ateen barrualdean kokatu dugu. Honako hau guztiz moldagarria den soluzio erraz eta burutsu bat da, margotu berriak dauden artelanak lehortzeko balio baitu, baina baita asto bezala edo marko bakarreko galeria bezala ere.
Margolanak lehortzeko eta sailkatzeko antolatzaile bat
Batzuetan, margotzen hainbeste inspiratzen direnez, haien artelanik onenen folio, koaderno eta mihise pila batekin bukatzen dugu. Eta, zer egin lehortzen diren bitartean? Nola gorde edo sailka ditzakegu? Ba, ideia original zein praktiko eta sinple bat honako honen moduko estalki-antolatzaileetan jartzen joatea da. Horrela, guztiak espazio berdin batean edukiko dituzu jasota lehortzen diren bitartean, gero haietako zein zintzilikatuko duzuen aukeratzeko.
Hormak haien koadroekin apaintzeko duda-mudan zaude? Guztiak handitasunez ikusgai jarri eta horma apaintzeko zenbait gomendio azkar eta eraginkor nahi badituzu, ez galdu bideo hau:

Pintura-estudio bat mahai azpian: jolastera!
Haurrek oso gustuko dute euren gotorlekua sortzea, mahai azpian sartzea eta euren espazio propioa sortzea… Haurren imajinazioak ez du mugarik, ezta beraiek ere.
Horregatik, beraiek margotzeko eta eskulanak egiteko edo, besterik gabe, jolasteko ideia on bat egongelako mahaiaren azpian espazio berezi bat prestatzea da. Bertan, euren margo, joko eta mihiseekin arratsalde oso dibertigarri bat igaro dezakete. Hori bai, ez ahaztu eremua babestea… Jarrai ezazu irakurtzen, eta nola egin kontatuko dizugu.
Alfonbra orbanetatik nola babestu
Haurrekin margotzeko ideia originalak edukitzea zoragarria da, baina neurri batzuekin beti. Zoru-babesek, adibidez, alfonbra guztia pinturaz beteta bukatzea ekiditen dute, lehen ikusi bezala, bai haurrak mahai azpian margotzen ari direla, bai gainean (tantatxoren batek beti egiten duelako alde). Zoru-babesik ez baduzu, arropa esekitzeko plastikoa erabil dezakezu. Horrela, denak egongo zarete lasai.
Materialetarako euskarri eramangarri bat
Arkatzak, pintzelak, margoak eta abar: material guztiak jasota eta txukun. Hori da guraso orok nahi duguna! Biltegiratze-euskarri poltsikodun honetan, behar dugun guztia gorde dezakegu, eta egun horretan haurrek margotu nahi duten tokira eraman. Beste ideia bat nahiago baduzu, ez egin uko kutxa antolatzaileei. Eskulekudunak aukeratzen badituzu, askoz errazagoa izango da etxearen toki batetik bestera eramatea, eta objektuak beti egongo dira txukun.
Eta kito! Zer iruditu zaizkizu ideia horiek? Inspiratzen jarrai dezazun nahi dugu etxe dibertigarri eta seguru bat sortuz zure seme-alabentzat eta, horregatik, artikuluen sorta berezi bat prestatu dugu, hain zuzen ere. Ez itzazu gal!
Izugarri atsegin dugu bezeroek gure produktuak sormenez erabiltzea. Ausartu zaitez zu ere! Baina kontuan izan behar duzu IKEA taldeko produktuetan aldaketak eginez gero ezin izango ditugula berriz saldu edo hasieran zuten erabilerarako erabili; beraz, IKEA taldeko berme komertzialak eta itzultzeko eskubidea indargabetzen dira.